Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzako Hipoteka Bitartekotzarako Zerbitzuak % 80tik gorako arrakasta izan zuen 2015ean ebatzitako espedienteetan (Gobernu Bilera 2016-02-23)

2016.eko otsailak 23

Iaz, Eusko Jaurlaritzak 59 familiari finantza-erakundeekin hipoteka-zorrak berriz negoziatzen, eta hala, etxegabetze posibleak saihesten lagundu zien. 

Zerbitzu hori profesional adituek kudeatzen dute, doakoa da eta etxe bakar baten jabe izanik 350.000 €-tik beherako hipoteka duten herritar guztien eskura dago. 

Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka Bitartekotzarako Zerbitzuak 59 familiari eman zien arreta 2015ean. Lurraldeka, Bizkaian artatu ziren kasu gehien (36), gero Araban (14), eta azkenik, Gipuzkoan (9). Eusko Jaurlaritzak hipoteka-gauzatzeak saihesteko herritarren eskura jartzen duen doako zerbitzu bat da. Eskatzen duten pertsonen eta finantza-erakundeen artean bitartekotza eginez ordaintzeke dagoen zorra berriz negoziatzea da bere lana.

Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute zerbitzua, bere emaitzak nabarmenki arrakastatsuak direlako: 2015ean itxi zituen 31 espedienteetatik 25ean, hau da, % 80,6an, alderdiak ados jarri ziren. Une honetan, beste 15 espediente negoziatzen ari dira eta horietatik gutxienez 14 adostu egingo direla aurreikusten da. Ondorioz, zerbitzu honen arrakasta-maila % 84,7era igoko litzateke.

2015ean EBATZITAKO ESPEDIENTEAK

 

Bitartekotzak

Aldeko akordioa

 Akordiorik ez

ARABA

10

6 (% 60)

4 (% 40)

BIZKAIA

17

16 (% 94,1)

1 (% 5,8)

GIPUZKOA

4

3 (% 75)

1 (% 25)

               GUZTIRA

31 (% 100)

25 (% 80,6)

6 (% 19,3)

 

BETEBEHARRAK

Etxebizitza erosteagatik gainzorpetzeko egoeran dauden pertsona guztiek erabil dezakete zerbitzu hori, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Ohiko etxebizitza eta jabetzan duen bakarra izatea.
  • Hipoteka-mailegua gehienez 350.000 eurokoa izatea, etxebizitzaren balioaren arabera, prozesu judiziala bidean egon edo ez, eta jabetzaren titulartasunari eusten bazaio betiere.
  • Etxebizitza Euskadin egotea.
  • Kaltetutakoak finantza-erakundearekin zorra berriro negoziatzeko egindako ahaleginak porrot egin izana.

Eusko Jaurlaritzak Jardun Profesionaleko Txandarekin sinatutako akordio baten bidez ematen du doako zerbitzu hau. Txanda horrek Ekonomisten Euskal Elkargoko eta Zinpeko Kontu Azterlarien Institutua-Euskal Autonomia Erkidegoko LEko profesionalak biltzen ditu.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MediadorsPalma
    2016.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Excelentes datos:
    https://t.co/xLf4JyxpuG

  • @KodexJur
    2016.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El servicio de Mediación Hipotecaria del Gobierno Vasco superó el 80% de éxito en los casos cerrados en 2015 ➡ https://t.co/hRt

  • @kaleratzerik_ez
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El servicio de Mediación Hipotecaria del Gobierno Vasco superó el 80% de éxito en los casos cerrados en 2015 ➡ https://t.co/hRt

  • @josebapdh
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El servicio de Mediación Hipotecaria del Gobierno Vasco superó el 80% de éxito en los casos cerrados en 2015 ➡ https://t.co/hRt

  • @avascochilena
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El servicio de Mediación Hipotecaria del Gobierno Vasco superó el 80% de éxito en los casos cerrados en 2015 ➡ https://t.co/hRt

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    El servicio de Mediación Hipotecaria del Gobierno Vasco superó el 80% de éxito en los casos cerrados en 2015 ➡ https://t.co/cMV3OCUlnB

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus-ko Hipoteka Bitartekotzarako Zerbitzuak %80tik gorako arrakasta izan zuen 2015ean ebatzitako espedienteetan➡https://t.co/ejRdUdZqHD