Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburua SICUR-en

2016.eko otsailak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Estefanía Beltrán de Herediak prentsaurreko bat eman du Ertzaintzaren egungo egoera azaltzeko eta Segurtasunari buruzko Azokan parte hartzen ari diren euskal enpresekin bildu da 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga eta Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondo lagun zituela, Madrilen egiten ari diren SICUR, Segurtasuneko Nazioarteko Azokan izan da. Bertan, Ertzaintzaren plan estrategikoaren egungo egoera azaltzeko prentsaurrekoa eman ondoren, azokan parte hartzen ari diren segurtasuneko ordezkariekin eta euskal enpresekin bildu da. Sailburua euskal polizia-erakundearen standa kudeatzen duten Ertzaintzako agenteekin ere bildu da, eta, azkenik, Ertzainor Unitateak azokaren aretoan eskainitako erakustaldian egon da.

Estefanía Beltrán de Heredia sailburua Madrilen egiten ari diren SICUR azokan izan da gaur eta prentsaurreko bat eman du, Horizontea 2016 plan estrategikoaren barnean egindako aldaketen ondoren, Ertzaintzaren egungo egoera azaltzeko. Sailburuak hainbat ikus-entzunezko baliabide erabili ditu aurkezpenean Ertzaintzaren egitura, lorpenak eta datozen urteetarako helburuak zehazteko.

Komunikabideekin bilera amaitu ondoren, sailburuak azokan parte hartzen ari diren poliziaordezkaritzak eta -arduradunak agurtu ditu. Gero, Ertzaintzaren standera hurbildu da eta jendaurreko arretaz arduratzen diren ertzainei eskerrak eman dizkie erakundearen alde egindako lanarengatik.

Euskal enpresek azokan ipinitako standak ere bisitatu ditu Euskadiko segurtasuneko arduradunak eta Eusko Jaurlaritzaren babesa adierazi die. Bisitaldia amaitzeko, Ertzaintzaren Ertzainor Unitateak erakustaldi bat eskaini du IFEMAko patio nagusian.

Ertzaintzaren parte-hartzea

Ertzaintzak 70 m2-ko standa jarri du aurten SICUR-en, unitate guztien laginak aurkeztuta, bereziki, berritzaileenak, tartean, NEBK esku-hartze sistemak edo erreskateetan zein larrialdietan edota polizia-jardueretan erabiltzeko droneak. Standean, jendaurreko lanetan, hainbat unitatetako agenteek egiten dute lan, guztiak ere Ertzaintzaren Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Zerbitzuak koordinatuta. Gainera, standaren ikonografiaren zati bat erakundearen laurogeita hamargarren urteurrena oroitzeko erabili da; 1936an sortu zen Ertzaintza, Ertzaña eta Ertzaña Igiletua izenekin.

Ertzaintzak, SICUR-en eta segurtasunaren arloko antzeko Estatuko zein nazioarteko ekitaldietan parte hartuta, euskal poliziaren egungo eskumenak eta gaitasunak jakinarazi nahi dizkie herritarrei eta, zehazki, segurtasuneko sektoreari. Halaber, beste polizia-erakunde batzuekin eta segurtasunaren arloko enpresekin zein erakundeekin lankidetza, komunikazio eta trukerako bideak ezartzeko aukera ematen dio.

Estatuko segurtasun-azoka nagusia

Bi urtean behingo azoka da SICUR, aurten otsailaren 23tik 26ra egingo dena. Segurtasunaren alderdi guztiak barne hartzen dituen azoka da, besteak beste, lan-esparruko arriskuak, larrialdiak, suteak, hondamendi naturalak, arrisku kimikoak edo nuklearrak, delituaren aurreko segurtasuna, lapurretak, indarkeria eta terrorismoa barne, segurtasun informatikoa, zirkulazioa eta garraioa edota defentsa.

IFEMA erakustazokan egin ohi den azokan, aurten, 21 herrialdetako 1.350 enpresek hartuko dute parte, guztira, lau pabilioi hartuz, horietako bat segurtasunaren esparrura bakarrik bideratuta. Materialen eta sistemen erakusketa finkoez gain, segurtasun-sektoreko erreferentziazko profesionalek eskainitako saio didaktikoetan parte hartzeko aukera egongo da. 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aritzfano
    2016.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Consejera de Seguridad, Estefanía Beltrán de Heredia, acude en Madrid a SICUR-Salón Internacional de Seguridad ➡ https://t.c

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Segurtasuneko sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia, SICUR - Segurtasuneko Nazioarteko Azokan izan da Madrilen ➡ https://t.c

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera de Seguridad, Estefanía Beltrán de Heredia, acude en Madrid a SICUR-Salón Internacional de Seguridad ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Seguridad, Estefanía Beltrán de Heredia, acude en Madrid a SICUR-Salón Internacional de Seguridad ➡ https://t.co/2oDcfOb0X6

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    Segurtasuneko sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia, SICUR - Segurtasuneko Nazioarteko Azokan izan da Madrilen ➡ https://t.co/7eYHX3zyqW

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)