Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Donostiako Eskualde Egiturako Lurralde Plan Partzialaren entzunaldian egindako izapideak

2016.eko otsailak 23

Hasieran onartutako Donostiako Lurralde Plan Partzialari lotuta administrazioentzat irekitako erakusketa publikoko eta entzunaldiko epearen barruan, gertaera hauek izan dira:

1. Eskualde Egiturako udalei LPPa aurkezteko bilera berezi hauek antolatu dira, azpi-eskualdeen arabera taldekatuta:

2015eko maiatzaren 7a. Bilerak Urumeako (Andoain, Astigarraga eta Hernani) eta Oria Beheko (Usurbil, Lasarte-Oria eta Donostia)  hiri-multzoetako udalekin.

2015eko maiatzaren 8a. Bilerak Txingudiko (Hondarribia eta Irun) eta Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia)  hiri-multzoetako udalekin.

2. 58 alegazio-eredu desberdin jaso dira guztira, eta  Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak guztiak aztertu eta baloratu ditu.

3. Txostenak jaso dira, administrazio sektorial hauen eskutik:

  • Defentsa Ministerioa.
  • Sustapen Ministerioa.
  • Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
  • Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusia.
  •  Estatuko Portuen Zuzendaritza Nagusia.
  • Kostaldearen eta Itsasoaren Jasangarritasuneko Zuzendaritza Nagusia.
  • Kantauriko Ur-konfederazioa.
  • URA UR Agentzia.
  • Euskal Herriko Ingurumen Batzordea.
  • Euskadiko Garraio Agintaritza.
  • Landaberri.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentua.

4. Banakako bilerak izan dira Pasaiako Portuko eskualde-egiturako udal bakoitzarekin eta Agintaritzarekin, haiek aurkeztutako alegazioetan aipatu diren gaiak haietako bakoitzarekin aztertzeko. Hauek dira egindako bilerak:

2016ko urtarrilaren 26a (Hernani, Astigarraga eta Oiartzungo udalak).

2016ko urtarrilaren 28a (Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbilgo udalak).

2016ko urtarrilaren 29a (Irun eta Hondarribiko udalak).

2016ko otsailaren 2a (Errenteria, Lezo eta Pasaiako udalak).

2016ko otsailaren 3a (Donostiako Udala eta Pasaiako Portu Agintaritza).    

5. Izapidetzea ikusirik, eta alegazioak erantzuten diren bitartean, dokumentu eraberritu bat idatziko da behin-behingoz onar dadin. Dokumentu horri buruzko txostena emango du Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, eta Ingurumen Inpaktuari buruzko behin betiko txostena ere egingo da. Horren ondoren, dokumentua Gobernu Kontseilura joango da, behin betiko onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau