Berriak Ekonomia eta Ogasuna

Hiruhileroko kontu ekonomikoak (HKE). Prentsa Aurrekoa

2010.eko irailak 13

 - Euskal ekonomiak %0,5eko hazkunde tasa erdietsi du azken sei hiruhilekoetan urte arteko balio negatiboak izan ostean. 

-Industriaren eta Zerbitzuen sektorearen portaerek bigarren hiruhilekoko BPGren hobekuntza azaltzen dute. 

- 4.000 pertsona gehiago hasi dira lanean, aurreko hiruhilekoaren aldean %0,4 hazi delarik. 

-Eskaintzaren aldetik, industria eta zerbitzuen balio erantsiak %0,9ko erritmoarekin hazten ari dira. Bitartean, eraikuntzak ez du hobekuntza keinurik erakusten.

- Kontsumoa %1,4 hazi da eta kanpo sektorea hobetzen da ostera ere, esportazioak %11 eta inportazioak %9 igo direlarik. Kanpo saldoa positiboa izan da berriz ere. 

- Arabak portaerarik onenari eusten dio %0,5ko hazkundearekin aurreko hiruhilekoaren aldean.   

2010-09-13 .- Euskal Ekonomiak aurrera egiten jarraitu zuen urteko bigarren hiruhilekoan. Estatistikako Euskal Institutuak, (EUSTAT) gaur argitaratu dituen Kontu Ekonomikoen datuen arabera, Barne Produktu Gordina %0,5 hazi zen. Aurreko urte arteko tasa -%0,8ko izanik, honek 1,3 puntuko igoera suposatzen du.

Hiruhilekoen arteko terminoetan, Euskadiren hobekuntza %0,3koa izan da, aurreko bi hiruhilekotako emaitzak bi dezimotan hobetzen dituelarik, eta jarraian hirugarrenez suertatzen den hiruhileko arteko datu positiboa izanik. 

- Arabak portaerarik onenari eusten dio %0,5 ko hazkundearekin aurreko hiruhilekoaren aldean.  Bizkaiko lurraldea ere eremu positiboan sartzen da %0,4 ko hazkundearekin pasa den urteko hiruhileko beraren aldean.  

Lanean daudenen zenbatekoa 4.000 pertsona gehiagokoa da. Honek urte arteko tasa -%0,6ra jaisten du aurreko hiruhilekoaren -%1,9aren aurrean, eta orain urte beteko %4ko jaitsieretatik aldentzen uzten digu.

Eskaintzaren aldetik, urte arteko zein hiruhileko artekoaren hobekuntza azal daiteke batez ere industria sektorearen eta zerbitzu sektorearen portaera onagatik.   Sektore biak %0,9ko erritmoarekin hazten ari dira, eraikuntzak bere %5,5ko jaitsierari eusten dion bitartean.

Eskaeraren ikuspegitik, kontsumo pribatuaren bilakaera nabarmentzekoa da, %1,4ko erritmoarekin hazten delarik. Horrela lehenengo hiruhilekoan hazten da berriro ere, bai urte arteko tasan (%1,4) zein hiruhileko artekoan (%0,8).

Inbertsioak hiru puntu baino zertxobait gehiago berreskuratu ditu. Alabaina, jaitsiera sakonean segitzen du (-%6,5), eraikuntzaren sektorearen egoerarekin lotura estua duela, zeren Ekipo-inbertsioa hasi baita berreskuratze zantzuak erakusten (ondasun hauen ekoizpen eta inportazioa balio positiboetan daude honezkero).

Inguru ekonomikoaren hobekuntza orokorrak berpiztu ditu kanpoko fluxu komertzialak. Gauzak horrela, euskal inportazio eta esportazioak hazi dira nabarmen, benetako kopurutan, %10 inguruko balioekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Andrés Araujo