Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak trenbide-azpiegituretarako zirkulazio eta seinaleen erregelamendua onartu du (Gobernu Bilera 2016-02-23)

2016.eko otsailak 23

Autonomia-erkidegoaren eskumen dira, eta ETSren esku utzi dira

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenpeko trenbide-azpiegituretarako Zirkulazio eta Seinaleen Erregelamendua onartu du; hala Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoaren esku utzitako trenbide-azpiegituretarako nola etorkizunean haien ardurapean utziko direnetarako. Arau berriak 2001ekoa ordezkatuko du –hau da, Eusko Trenbideak erakunderako zirkulazio eta seinaleen erregelamendua–, baita berori aurkatzen eta ezeztatzen duen maila bereko edo txikiagoko xedapen oro ere.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, zehaztu duenez, «Gernikako Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari esleitu zion trenbideen arloko eskumen esklusiboa, Europako Batzordearekin bat etorriz; izan ere, ezartzen du autonomia-erkidegoen eskumen direla "osoki autonomia-erkidegoaren lurraldean igarotzen diren trenbide eta errepideak, eta, baldintza beretan, baita bitarteko horien edo kable bidez egiten den garraioa ere".

1982an, Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos, S.A.sozietate publikoa eratu zen, trenbidezko garraioen arloko zerbitzuak emateko, bidaiariak nahiz merkantziak eramateko eta material gurpildunaren mantentze-lanak eta osagarriak diren edo trenbidezko garraioarekin zerikusia duten beste zerbitzu zein jarduerak egiteko. 2004an Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa sortu zen, honako helburu hauekin: besteak beste: Gobernuak agintzen dizkion trenbidezko garraio-azpiegitura berriak eraikitzea, zaintzea, kudeatzea eta administratzea, bai eta Gobernuak esleitzen dizkion aurrez egindako trenbidezko garraio-azpiegiturak zaintzea, kudeatzea eta administratzea ere.

Zirkulazio eta seinaleen erregelamendua onartu zenetik igarotako denboran, trenbidearen ustiaketan eragiten duten egoera berriak agertu dira; horiek tartean, beharrezkoa da erregelamendua berriro aztertu eta arautzea, eta hori izan da erregelamendu berri bat komenigarritzat jo izanaren zergatikoa» adierazi du Ana Oregik.

Zirkulazio eta seinaleen erregelamenduak sei titulu ditu, honako hauen inguruan: orokortasunak, segurtasuneko seinale eta instalazioak, zirkulazioa, trenen blokeoa, osaera eta balaztatzea eta maniobrak.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @martingerz_
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el reglamento de circulación y señales para las infraestructuras ferroviarias https://t.co/K7BEIAovVo

  • @FerroviariosMD
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el reglamento de circulación y señales para las infr. ferroviarias https://t.co/AJPSmYT6rY https://t.co/HUgkAysHwJ

  • @josuvega88
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @garraioEJGV: .@Gob_eus aprueba el reglamento de circulación y señales para infraestructuras ferroviarias ➡ https://t.co/7u25s3uZM5 #Red…

  • @garraioEJGV
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus aprueba el reglamento de circulación y señales para infraestructuras ferroviarias ➡ https://t.co/7u25s3uZM5 #RedFerroviariaVasca

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    [RED FERROVIARIA] Hemos aprobado el reglamento de circulación y señales para las infraestructuras ferroviarias ➡ https://t.co/i3MxmcGUQF

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)