Berriak Lehendakaritza
Eu

EuskoJaurlaritzak kirolarekin lotutako lanbideak izateari eta horietan jarduteari buruzko Lege-aurreproiektua onartu du

2016.eko otsailak 23

Eusko Jaurlaritzako Hipoteka Bitartekaritzako zerbitzuak 59 familiari eman zien arreta 2015ean eta kasuen % 80an arrakasta lortu zuen, gobernu-kontseiluak gaur jakinarazi duenez

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak eskatuta, Gobernu Kontseiluak Euskadin kirolarekin lotutako lanbideak izateari eta horietan jarduteari buruzko lege-aurreproiektua onartu du. Surreproiektuaren bidez, kirolarekin lotutako hainbat lanbide-jardueraren funtsezko alderdiak arautu nahi dira, horiek aurrera eramateko beharrezko kualifikazioa zein den zehaztuz eta lanbide bakoitzari dagokion jarduera-eremu orokorra finkatuz.

Cristina Uriarte Hezkunza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak azaldu duenez, legearen ezaugarrietako bat hauxe izango da: kirolarekin lotutako lanbideetarako sarbidea izatea edo lanbideotan jardun ahal izatea ez dela esklusiboki goi mailako hezkuntzako titulu akademiko bat izatearen mende egongo, dagozkion kualifikazio profesionalak izatea frogatzearen mende baizik.  Eta kualifikazio horiek hainbat mailatako titulu akademikoen bidez ez ezik, bestelako bideak erabiliz ere frogatu ahal izango dira, adibidez, profesionaltasun-ziurtagirien bidez.

Legea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean, baina pixkanaka egokitzeko epe bat aurreikusiko da. Hala, profesionalei 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera exijituko zaizkie kualifikazioak; boluntarioei, berriz, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. 

Horren berri eman du Uriartek asteartetako prentsaurrekoan. Gainera, Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak azaldu du iaz 59 familiari arreta eman zien Hipoteka Bitartekaritza Zerbitzuaren 2015eko balantzea aurkeztu diola gobernu-kontseiluari. Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dute zerbitzua, kasuen % 80an baino gehiagoan arrakasta lortzen duela ikusita.

Gainera, Erkorekak jakinarazi du gobernu-kontseiluak 23 milioi euroko gastua baimendu duela gaurko bileran. Kopuru hori bideratutako da gizarte-larrialdiko egoeran dauden familiei laguntzera 2016an.[ZU1] 

UDAL LEGEA

Bestalde, kazetariek galdetuta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du legebiltzar-taldeak Udal Legearen gainean ados jarriko direla «espero» duela. Erkorekak gogora ekarri du testua idazteko lan politiko eta instituzional handia egin dela, betiere adostasuna lortzea xede. Orain, Eusko Legebiltzarrari dagokio prozesu hori burutzea.

AKORDIOAK MADRILEN ETA OTEGI ESPETXETIK IRTETEA 

Madrilen gobernua osatzeko egiten ari diren negoziazioak ere hizpide izan ditu bozeramaileak. Halaber, azpimarratu du inbestiduraz gain, alderdi politikoek erronka handi bati egin behar diotela aurre, datorren lau urteko legegintzaldian gobernuaren egonkortasuna bermatu ahal izateko gehiengo nahikoak argitu behar dituztenez.

Arnaldo Otegi espetxetik irtetear dela eta, eta Espainiako gobernuak Euskadin duen ordezkari Carlos Urquijok ezker abertzaleko buruzagiari egitekoak zaizkion omenaldi-ekitaldiak eragozteko Auzitegi Nazionalean jarritako salaketa hizketagai hartuta, Erkorekak adierazi du Urquijo ez dela oraindik konturatu «aro politiko berrian murgilduta gaudela aspaldi». 

 

2016-02-23ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

(Laister informazio gehiago)

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos ➡ Formación Profesorado, Salida de Otegi, Investidura de Pedro Sánchez ➡ https://t.co/lon5LDoxa7

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ 3,6 millones de euros para ayudas a la modernización de los comercios vascos ➡ https://t.co/8XDt7NbKRH

  • @IbonCabo
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [2] Acuerdo destacado ➡ Anteproyecto de Ley sobre el Acceso y Ejercicio de las Profesiones del Deporte en Euskadi ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos ➡ Ley Municipal, Acuerdos en Madrid y Salida de Otegi ➡ https://t.co/h0EdNHM3Yp

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ Anteproyecto de Ley sobre el Acceso y Ejercicio de las Profesiones del Deporte en Euskadi ➡ https://t.co/hSiBVx4opD

  • @PatxiGalarraga
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [2] Acuerdo destacado ➡ Anteproyecto de Ley sobre el Acceso y Ejercicio de las Profesiones del Deporte en Euskadi ➡ https://t.c

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)