Berriak Lehendakaritza
Eu

Bologna Plana ezartzea eta bikaintasuna erdiestea dira EHUk 2010-2011 ikasturterako dauzkan erronkak

2010.eko irailak 13

Gaur goizean Leioako Campuseko Areto Nagusian 2010-2011 ikasturteari hasiera eman zaio eta aurtengo nobedadea da ikasle berri guztiak Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremura egokitutako gradu-ikasketak egiten hasiko direla

Patxi López lehendakariak EHUk aurrean daukan erronka unibertsitatearen “erantzukizun sozialean” datzala azpimarratu du. Gaur goizean Leioako Campusean 2010-2011 ikasturteari hasiera eman dion ekitaldian lehendakariak unibertsitate munduari “gero eta biztanleria ikasiago, kritikoago eta libreagoa” sortzeko eskatu dio. “Herri honetako biztanleek beren unibertsitateaz harro egon behar dute eta unibertsitateak bere gizarteak aurrean dituen erronken mailan jardun behar du”, azpimarratu du. Lehendakariaz gain, ikasturte berriari hasiera eman dion ekitaldian Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea egon dira. Bere esku-hartzean, lehendakariak Eusko Jaurlaritzak EHUri babes osoa emango diola adierazi du, babes hori “laster 2011-2014 Unibertsitate Planean nahiz 2011-2015 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berrian zehaztuko dela” gehitu du eta “ikaskuntzaren bikaintasunaren sustapenean” oinarritutako unibertsitate-irakaskuntza eskaintzearen garrantzia azpimarratu du, izan ere, lehendakariaren hitzetan, “datozen urteetan garatu beharreko helburuetako bat da”.

Patxi López lehendakariak EHUri eskatu dio “gero eta biztanleria ikasiago, kritikoago eta libreagoa” sortzeko eta hori “gizarte erantzukizunean” oinarrituz egin dezala esan dio, izan ere, “herrialde honetako biztanleek beren unibertsitateaz harro egon behar dute eta unibertsitateak bere gizarteak aurrean dituen erronken mailan jardun behar du”, erantsi du. 2010-2011 ikasturteko nobedade nagusia ikasketa guztiak Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremura egokituta daudela da. Lehendakariak EHUk “bikaintasuna” helburu duen “ikaskuntzan kontzentratutako irakaskuntza” baten alde egin duen apustua defendatu du. “Ikaskuntzako bikaintasunaren sustapenak datozen urteotan garatu beharreko helburuetako bat izan behar du”, ziurtatu du lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak EHUren planei babes osoa ematen diela aditzera eman du. Horiek 2011-2014 Unibertsitate Planean nahiz 2011-2015 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berrian jasota geratuko dira.

Gaur Euskal Herriko Unibertsitatean hasi den ikasturtean nobedade garrantzitsu bat dago: ikasle berri guztiak Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremura egokitutako gradu-ikasketak egiten hasiko direla, alegia. Hori, lehendakariaren hitzetan, “oso erronka esanguratsua da”. Ikasturteari hasiera eman dion ekitaldian lehendakariaz gain, Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea ere egon dira.

Lehendakariak duela gutxi AEBetara egin duen bidaia aipatu du, bertan, Berkeley, Stanford eta beste unibertsitate ospetsu batzuk ikusi zituen eta bere ustez, unibertsitate horiek Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren jardunaren gidari izan behar duen prestakuntza arloko bikaintasunaren aldeko apustuaren adibideak dira. Zentzu horretan, lehendakariak Jaurlaritzak, krisi ekonomikoko garaian gauden arren, Unibertsitateari bere babesa ematen diola adierazi du eta babes hori 2011-2014 Unibertsitate Planean nahiz 2011-2015 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean islatuko dela agertu du. Babes horren adierazgarri dira Gobernu Kontseiluak hilabete honetan onartu dituen bikaintasun bekak, ikasle bikainei zuzenduta daudenak (beren familien errenta-maila kontuan hartu gabe), bide horretan aurrera egiteko pauso bat baitira. Horren truke, lehendakariak baliabide publikoak “eraginkortasunez, efizientziaz eta gardentasunez” kudeatzeko eskatu du.

Bikaintasunaren Campusa

Bikaintasunaren aldeko apustuak laster proba bat gainditu beharko du, Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Nazioarteko Bikaintasun Campusaren deialdira aurkeztutako proiektua publikoki ezagutzera emango dela iragarri baitu (EHU deialdirako hautagaia da).

Bere esku-hartzean, sailburuak Bologna Plan berriak “metodologia berri, irekiago, parte-hartzaileago eta pertsonalizatuago bat” barne hartuko duela eta “ikasle bakoitza izango dela protagonista” azaldu du. Horrez gain, datozen urteetan, unean uneko eskaeraren arabera, sailak titulu batzuk kendu eta beste batzuk gehituko dituela argitu du.

Unibertsitate publikoaren nazioartekotzea 2011-2014 Unibertsitate Plan berriko helburu nagusietako bat izango da, eta Celaáren ustez, horrek eta ingelesa ikasgeletan erabiltzeak beste herrialde batzuetako irakasleak erakarri eta trukatzeko elementu erakargarriak izango dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Isabel Celaá