Berriak Lehendakaritza
Eu

Mahats-bilketaren jaia Guardiara itzuli da Arabako Errioxako 17 herrietatik igaro ondoren

2010.eko irailak 12

Inma Shara orkestra zuzendaria izan da ekitaldiko pregoilaria eta lehendakariak ere festan parte hartu du

Duela 17 urte Guardian Mahats-bilketaren lehenengo Jaia egin zen. Arabako Errioxako eskualdeko 17 udalerrietan egin ostean, aurten jaia Guardiara itzuli da berriro gaur egin den ekitaldi jendetsuarekin. Bertan izan dira Patxi López lehendakaria eta Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arratza sailburua, eta Inma Shara orkestra zuzendaria izan da ekitaldiko pregoilaria. Bisitariei herriak, bertako bizimodua eta ardoa eskualdeko landa-garapenaren produktu nagusi gisa ezagutzera emateko egin den jaialdi honetara bertaratu diren pertsonek herri-kirolen erakustaldiez, musikaz, dastaketez eta, noski, Arabako Errioxako ardo-dastaketez gozatzeko aukera izan dute. Gaur 4 Mankomunitateetako 17 udalerrietako ordezkariek denboraldiko lehenengo mahats-mordoak jarri dituzte, eta mahatsak zapaldu ostean, Guardia babesten duen harresiko ateetan bildu diren ehunka pertsonek lehenengo muztioa dastatu ahal izan dute. Ardoa Arabako Errioxako logotipoa daukan kristalezko kopa fin batean dastatzen da eta kopa jardunaldiaren oroigarri berezi gisa banatu da. Ondoren, agintaritzek eta ikusleek Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiaren XVII. edizio honetan parte hartu duten herri eta ardandegi desberdinen standak ikusten ibili dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Pilar Unzalu