
Eusko Jaurlaritzak KLIMATEK abiarazi du, eta 200 mila euro bideratuko ditu klima-aldaketara egokitzeko berrikuntza-proiektuetara
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ekonomikoki lagunduko ditu klima-aldaketara egokitzeko berrikuntza-proiektuak, KLIMATEK I+G+B laguntza deialdiaren bitartez. Deialdiak guztira 200.000 € aurreikusten ditu, eta proiektu bakoitzeko gehienez ere 50.000 € emango dira. Eskaintzak aurkezteko epea 2016ko martxoaren 11n amaituko da.
KLIMATEK laguntzak edozer pertsona juridikorentzat dira, Teknologiaren Euskal Sareko eragile izanez gero edota industriako, merkataritzako edota zerbitzu publikoetako jarduerak egiten dituen erakunde pribatua izanez gero.
Proposamenek aplikazio pilotuz osatutako metodologiak definitzeko egon behar dute zuzenduta, Euskadiko eragile guztiek batera erabili ahal izateko mapak edota bestelako produktuak sortzeko, edota klima-aldaketaren eraginak epe ertainera monitorizatzeko proba-bankuak identifikatzeko eta hautatzeko, guztia ere jarduteko neurriak, irizpideak eta baldintzak zehazteko helburuz.
Aurkezten diren proposamenen balioespenean, klima-aldaketara egokitzeko proiektua berritzailea den hartuko da kontuan, baita laneko metodologia eta bitartekoen egokitasuna ere; kontuan hartuko dira, era berean, emaitza neurgarriak eta praktikoak, eta Klima Aldaketaren aurkako 205erako Euskal Estrategiako (KLIMA 20150) helburuak jorratzen ote dituzten. Estrategia horretan honako helburu hauek ezarri dira: «BEG isuriak gutxienez % 40 murriztea 2030erako eta gutxienez % 80 2050erako, guztia ere 2005. urtearekin alderatuta». Klima-aldaketara egokitzearen arloan, honako helburu hau ezartzen da: «Euskal lurraldeak klima-aldaketaren aurrean erresilientzia izan dezan bermatzea».
Laguntzen zenbatekoa proiektuaren kostuaren % 100ekoa izango da, eta proiektu bakoitzerako 50.000 € bideratu ahal izango da gehienez. Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 11n amaituko da, eta proiektuak 2016ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko dira.
-
2016-02-25
Comentario de Twitter:
RT @konpantzia: El Gobierno Vasco lanza KLIMATEK para apoyar con 200 mil euros proyectos de innovación y demostración en adaptac... https:/… -
2016-02-24
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco lanza KLIMATEK para apoyar con 200 mil euros proyectos de innovación y demostración en adaptac... https://t.co/Tm2Cnnuznr -
2016-02-24
Comentario de Twitter:
.@Gob_eus lanza #klimatek que financia con 200 mil euros proyectos de #innovación y adaptación al #CambioClimático https://t.co/SGUb0XlKpE -
2016-02-24
Comentario de Twitter:
RT Innobasque: .Gob_eus lanza #klimatek que financia con 200 mil euros proyectos de #innovación y adaptación al #C… https://t.co/GOibkJYWST -
2016-02-22
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak KLIMATEK abiarazi du, 200 mila € bideratuz klima-aldaketara egokitzeko berrikuntza-proiektuetara➡ https://t.co/9AjSkJFcFC