Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Eskoziako ICOE 2016 itsas energien ferian parte hartuko du

2016.eko otsailak 22

Edinburgon izango da, otsailaren 23tik 25era

 

  • Itsas energiaren arloko euskal ikerketa-proiektuak erreferente dira mundu osoan

Eusko Jaurlaritzaren Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendari Aitor Oregi jauna Eskoziara joango da, itsas energiei buruzko ICOE 2016 ferian eta biltzarrean parte hartzeko; izan ere, itsas energiaren sektorean aitzindari diren EAEko sei enpresek beren proiektuak izango dituzte ikusgai stand batean.

ICOE 2016 feriaren aurtengo edizioa otsailaren 23tik 25era bitarte izango da, Edinburgoko erakustazokan, eta EAEko ordezkariak izango ditugu bertan; izan ere, itsas teknologia eta zerbitzuetako arloan jarduten duten Tecnalia, Oceantec, Zunival eta Vicinay Marine enpresak, alde batetik, eta Energiaren Euskal Erakundearen Bimep eta Mutriku ikerketa-azpiegiturak, bestetik, bertan izango dira, EAEko Energia Klusterrak bultzatutako Wave Energy Basque Country markapean elkartuta.

Itsas energiak, oro har, asko zabaltzen ari dira. Itsas teknologia eolikoak, esaterako, heldutasun-maila handia lortu du jada, eta Europako iparraldeko uretan itsas parke eoliko ugari daude, bai martxan, bai proiektuan.

Olatuen energiari eta energia horren merkataritza-aprobetxamenduari dagokienez, mundu osoko enpresak teknologia flotatzaile berriak ikertzen ari dira, energia-produkzioaren eta ustiapen-kostuen artean erlazio optimoa lortzea ahalbidetzeko adinako heldutasun-mailara iristeko asmoz, itsas teknologia eolikoaren kasuan bezalaxe. Euskadi eta garapen teknologikoko euskal enpresak punta-puntakoak dira segmentu honetan. Horretaz gain, Energiaren Euskal Erakundeak sustatzen dituen Mutrikuko eta Bimep-eko euskal ikerketa-zentroak aitzindari dira olatuen kaptadoreak itsasoan probatzen.

Mutrikuko instalazioari buruzko ponentzia

ICOE bi urtean behin egiten da, eta itsas energien sektorean nazioarteko biltzar garrantzitsuenetako bat da. Hiru egunetan, hogeita hamar bat herrialdetako 500 ordezkaritza baino gehiago bilduko dira mundu osoari begirako erakusleiho honetan; biltzarraren egitarauan adituen 30 ponentzia aurreikusi dira –osoko saio paraleloetan–, poster zientifikoak, 11 ekitaldi gehigarri, baita negozio-bilerak ere.

Biltzarraren egitarau ofizialaren barruan, antolatzaileek hitzaldi bat egitera gonbidatu dute Energiaren Euskal Erakundea, eta Mutrikuko olatu-energiaren instalazioari buruz hitz egitea erabaki du. Olatu-instalazio hori Gipuzkoako herri horretako portua babesten duen dikean kokatuta dago, eta esperientzia bakarra da mundu osoan: bost urte daramatza energia elektrikoa sortzen eta sare orokorrari konektatuta. Mutriku, hortaz, erreferente da eta, gainera, etengabe egokitzen eta aldatzen ari da, turbina berriekin ikerketak eta probak egin ahal izateko; turbina berri horiek, gero, gailu flotatzaileetan jartzen dituzte, olatuen bitartez elektrizitatea sortzeko baina itsas zabalean.

 

 

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PuntoUnoBilbao
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @EVEuskadi: El Gobierno Vasco participa en la feria de las energías marinas ICOE 2016 de Escocia https://t.co/8ZD4b7NLYv

  • @ecoblue21
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Le Gouvernement #Basque en Ecosse pour ICOE 2016 #EMR #energie #marine #Espagne 💧 https://t.co/3bhsrGZyK5 https://t.co/DSejFgVGYX

  • @jpfavre
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco participa en la feria de las #energías marinas #ICOE2016 https://t.co/EbunjmH5M5 https://t.co/kojVAvfrWR

  • @OlatzAju
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EVEuskadi: El Gobierno Vasco participa en la feria de las energías marinas ICOE 2016 de Escocia https://t.co/8ZD4b7NLYv

  • @OlatzAju
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EVEuskadi: Eusko Jaurlaritzak Eskoziako ICOE 2016 itsas energien ferian parte hartuko du https://t.co/cE3IJxGHzs

  • @Fedarene
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EVEuskadi: Eusko Jaurlaritzak Eskoziako ICOE 2016 itsas energien ferian parte hartuko du https://t.co/cE3IJxGHzs

  • @Fedarene
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EVEuskadi: El Gobierno Vasco participa en la feria de las energías marinas ICOE 2016 de Escocia https://t.co/8ZD4b7NLYv

  • @OlatzAju
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Eskoziako ICOE 2016 itsas energien ferian parte hartuko du ➡ https://t.co/gTW6rYVFVZ #BasqueCountry

  • @Estrategianet
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EVEuskadi: Eusko Jaurlaritzak Eskoziako ICOE 2016 itsas energien ferian parte hartuko du https://t.co/cE3IJxGHzs

  • @EVEuskadi
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Eskoziako ICOE 2016 itsas energien ferian parte hartuko du https://t.co/cE3IJxGHzs

  • @EVEuskadi
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco participa en la feria de las energías marinas ICOE 2016 de Escocia https://t.co/8ZD4b7NLYv

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco participa en la feria de las energías marinas ICOE 2016 de Escocia ➡ https://t.co/n8RPSJrr1B #BasqueCountry

  • @Cluster_Energia
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Eskoziako ICOE 2016 itsas energien ferian parte hartuko du ➡ https://t.co/gTW6rYVFVZ #BasqueCountry

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Eskoziako ICOE 2016 itsas energien ferian parte hartuko du ➡ https://t.co/TL2JVZGGTE #BasqueCountry

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)