Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Arabako emakumezko adingabe eta gazteentzako Andoiu/Gorbeia zentroaren bideragarritasuna bermatzeko hitzarmena berritu du

2016.eko otsailak 22
  • Euskadin, zentro hori da emakumezkoak soilik hartzen dituen bakarra, eta programa aurrendari eta eredugarria du askatasuna mugatzen duten neurri judizialak betetzen dituzten horiek hezi, gizarteratu eta birsozializatzeko.
  • Hitzarmena, 1,5 milioi euroz hornitua, kasu horiei modu integral eta pertsonalizatuan eta banan-banan erantzuteko aukera emango du; hartara, etorkizunean ez dezaten berriz urratu legea.
  • 2015ean, adingabeen auzitegiak 929 neurri ezarri zizkieten Euskadin legea urratu zuten gazteei: horietatik, apenas % 20 ziren emakumeak.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, eta Gaztaroan Ekin elkartearen presidenteak, José Manuel Fernández de Gorostizak, «Andoiu/Gorbeia (Araba) hezkuntza-zentroan emakumezko adingabe eta gazteak egoitzan hartzeko eta berriz gizarteratzeko neurriak betearazteko lankidetza» hitzarmena berritu dute gaur. Hitzarmenak 1.549.992 milioi euroko zenbatekoa finkatzen du 2016 urterako; orobat bermatzen du zentro hori mantendu egingo dela eta bideragarri izango dela. Zentroa berdingabea, eredugarria eta aurrendaria da; izan ere, berariazko programa bat du adingabe zirela legea urratu eta auzitegiek ezarritako neurri askatasun-mugatzaileen mende dauden emakumeak gizarteratzeko eta birsozializatzeko 

Euskadin, emakumezkoentzat esklusiboki gordetako hezkuntza-zentro bakarra da Andoiu/Gorbeia. Hezkuntzaren, gizarte-lanaren, psikologiaren, etab. arloetako 29 profesional dihardute bertan.

Hamasei plaza ditu eta prest dago neurri judizialak bete behar dituzten emakume guztiei honako zerbitzu hauek modu integralean emateko: egoitzan hartzea, laguntza anbulatorioa eta programa sozioedukatiboa. Bete beharreko neurriak hauek izan ohi dira: barneratzea, hezkuntza-taldeetan elkarbizitzak, asteburuko egonaldiak, erkidegoaren aldeko prestazioak, etab.

Gaztaroan Ekin elkarteak, hezkuntzarako eta gizartean txertatzeko programak prestatzeaz eta gauzatzeaz gain, neurri judizialak betetzen ari diren gazte bakoitzaren jarraipenerako txostenak egiten ditu. Horrenbestez, jarraipen pertsonalizatua eta banan-banakoa egiten zaie, kasuan-kasukoa, neurrien eraginkortasuna areagotzeko, gazteen birsozializazioa lortzeko eta etorkizunean adingabe horiek beste arazo batzuetan sartzea edota berriz ere arauak urratzea prebenitzeko.

EMAKUMEAK GAZTE JUSTIZIAN

2015ean legea urratu zuten adingabeen % 20 soilik ziren emakumezkoak. Zehazki, adingabeen auzitegiak Euskadin bizi diren 591 gazteri ezarritako 929 neurri bidali zituzten Gazte Justiziaren Zerbitzura: horien artean, % 80 gizonezko adingabeei jarri zitzaizkien; aldiz, zigor-erantzukizuneko delituren bat egin zuten adingabeen artean, apenas % 20 ziren emakumeak.

 2015eko datuei erreparatuz gero (taula erantsietan), argi geratzen da, beste urtebetez, zer-nolako profil-tipoa izan ohi duten Euskadin, legea urratu, eta neurri judizialen bat betetzera zigortutako adingabeek: mutila, 14 eta 18 urte bitartekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jaioa; indarbidezko, larderiazko edota indarrezko lapurretaren bat egin, eta zaintzapeko askatasuneko zigorra, gizartearentzako lanak edota zeregin sozioedukatiboak betetzera zigortu dute; hau da, «ingurune ireki»ko neurri delakoren bat.

GAZTE JUSTIZIAREN 2015EKO DATUAK

2015ean guztira ezarritako 929 neurrietatik, gehienak (% 92) neurri irmoak izan ziren eta % 8 besterik ez zen kautelazkoa izan:

  • 2015ean 854 neurri irmo ezarri ziren:

Horietatik % 68,1 Euskadin edota Estatuko beste autonomia-erkidegoren batean jaiotako adingabeei jarri zitzaien eta % 31,8 soilik atzerrian jaiotakoei.

Delitu ohikoenak indarbidezko edo indarkeriazko lapurreta (% 30), ebasketak (% 14) eta lesioak (% 12) izan ziren.

Neurri ohikoenak, aldiz, zaintzapeko askatasuna (% 37,7), gizartearen aldeko lanak (% 21,1) eta barneratzea (% 14,5) izan ziren. Azken neurrion artean, barneratzeen % 84,7 urtebetetik beherakoa izan zen.

Auzitegiek ezarritako neurri gehienak (% 77) «ingurune irekiko» programatan bete ziren: alegia, adingabea bere familia-eremuan geratzen da, baina eguneko zentroetara joanda; tratamendu anbulatorioa jasotzen du, zaintzapeko askatasun erregimenean eta zeregin sozioedukatiboekin; gizartearen aldeko lanak egiten ditu; asteburuan etxean geratzen da, etab. Gainerako % 23 hezkuntza-zentro batean bete ziren.  

  • 2015ean ezarritako 75 kautela-neurriei bagagozkie, hauek izan ziren ohikoenak: barneratzeak (% 48), zaintzapeko askatasuna (% 48) eta elkarbizitza (% 4). Nazionalitateari dagokionez, aldiz, gehienak (% 62,6) Euskadin jaiotako adingabeei ezarri zitzaien, atzerritar herritartasuna zuten adingabeei ezarritako % 37,3ren aldean.

GAZTE-JUSTIZIAREN BILAKAERA

Gazte Justiziako Zerbitzuaren 2015eko datuak iazko urtekoekin erkatuz gero, gora egin du, bai ezarritako neurrien kopuruak (+% 14,7) bai neurri judizialak bete behar dituzten adingabeen kopuruak (+% 9,3). 

 BERRERORTZE ESKASA

Euskadi Estatuaren buruan da adingabe arau-hausleen gizarteratze eta birsozializazioaren arloan, % 16,7ko berrerortze-tasarekin. Hau da, delitu bat egin izanagatik justiziarekin harremana izan duten adingabeen % 83,3k ez du beste deliturik egiten berriz.

Horrez gain, 2015eko datuen arabera, gazte-justiziaren esparruan bitartekaritza-prozesu bat abiarazi den kasuetan, prozesu judizialen % 86,7an inplikatutako alderdien arteko akordioa lortzen da; ondorioz, egindako minaren kontzientzia hartzen da, biktimei erreparazioa egiten zaie, eta ez da hezkuntza-zentro batean barneratu beharrik.

13,1 MILIOI EURO

Eusko Jaurlaritzak 1985 urtetik du berea auzitegiek zigor-erantzukizundun adingabeei ezarritako neurriak betearazteko eskumena. Aginpide horri, hain zuzen, «Gazte Justiziako Zerbitzu» esaten zaio.  Eskumenak 13 milioi euro inguruko inbertsioa eskatzen du urtean. Zehazki, 2016 urterako, 13.105.753 euro sartu dira aurrekontu horretan.

Gobernuak gazte-justiziako 12 hezkuntza-zentro ditu, eta hainbat alorretako –gizarte-lan eta -hezkuntza, irakaskuntza, psikologia, etab.– 222 profesional dihardu bertan lanean, neurri irmo nahiz kautelazkoren bat bete behar duten gazteak hartzen, berrezten eta gizarteratzen.  Hamabi zentroetatik, erdiak eguneko egoitza-zentroak dira eta beste 6ak barneratze-araubideren bat dute, hiru mailatan:

  • I. Maila: eskubideak gehien murrizten dituzten neurriak eta iraupen luzeenekoak betetzen dira halakoetan (Ibaiondo).
  • II. Maila: erregimen erdi-irekiko eta irekiko neurriak eta iraupen motzeko erregimen itxikoak betetzen dira horietan (Uribarri, Urgozo, Andoiu/Gorbeia eta Txema Fínez).
  • III. Maila: autonomia-egoitzak dira; halakoetan, erregimen irekiko eta erdi-irekiko barneratzeen azken faseak betetzen dira.

 

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @xbalerdi
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: Gehienak gizonezkoak izan ziren (% 80) eta delitu ohikoena: indarkeriaz egindako lapurretak (% 30) https://t.co/ou3aOjy0

  • @ItxaroPU
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: Euskadin bizi diren 591 adingabe kondenatu zituzten 2015ean (iaz baino % 9,3 gehiago) https://t.co/ou3aOjy0Vm

  • @GARALEX_EHU
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: Berrerortze maila baxua (% 16,7) nabarmendu zuen Erkorekak. % 83,3k ez du berriz deliturik egiten https://t.co/ou3aOjy0Vm

  • @GARALEX_EHU
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: Gehienak gizonezkoak izan ziren (% 80) eta delitu ohikoena: indarkeriaz egindako lapurretak (% 30) https://t.co/ou3aOjy0

  • @GARALEX_EHU
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: Euskadin bizi diren 591 adingabe kondenatu zituzten 2015ean (iaz baino % 9,3 gehiago) https://t.co/ou3aOjy0Vm

  • @LegacyAbogados
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: Euskadin bizi diren 591 adingabe kondenatu zituzten 2015ean (iaz baino % 9,3 gehiago) https://t.co/ou3aOjy0Vm

  • @kabaskule
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: Euskadin bizi diren 591 adingabe kondenatu zituzten 2015ean (iaz baino % 9,3 gehiago) https://t.co/ou3aOjy0Vm

  • @AuziaEuskaraz
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Berrerortze maila baxua (% 16,7) nabarmendu zuen Erkorekak. % 83,3k ez du berriz deliturik egiten https://t.co/ou3aOjy0Vm

  • @AuziaEuskaraz
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Gehienak gizonezkoak izan ziren (% 80) eta delitu ohikoena: indarkeriaz egindako lapurretak (% 30) https://t.co/ou3aOjy0Vm

  • @AuziaEuskaraz
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Euskadin bizi diren 591 adingabe kondenatu zituzten 2015ean (iaz baino % 9,3 gehiago) https://t.co/ou3aOjy0Vm

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Hemos renovado el #convenio que garantiza la viabilidad del centro de mujeres menores y jóvenes de Andoiu/Gorbeia ➡ https://t.co/PddRM3VHYi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)