Berriak Segurtasuna
Eu

Bilbon delituek oro har %0,9ko jaitsiera izan zuten 2015ean aurreko urtearekin alderatuta

2016.eko otsailak 19
Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren jarduerari buruzko datuen arabera
 
Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren jarduerari buruzko datuen arabera, delinkuentziak azken lau urteetan Bilbon izandako beheranzko joera finkatzen dute kopuruok. Ondasunen aurkako delituak guztizkoaren herena dira oraindik.
 
  • Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren jarduerari buruzko datuen arabera, delinkuentziak azken lau urteetan Bilbon izandako beheranzko joera finkatzen dute kopuruok. Ondasunen aurkako delituak guztizkoaren herena dira oraindik.
  • Ondasunen aurkako delituak guztizkoaren heren biak hartzen dituzte. Horietatik jaitsiera nabarmenenak etxebizitzetan indarrez egindako lapurretetan eta mehatxuz nahiz indarkeriaz egindako lapurretetan eman dira, hurrenez hurren, %4,1 eta %4,8. Izan ere, azken delitu-motak polizia-erakunde bien lehentasunezko helburuak izan dira.
  • Hazi den ondasunen aurkako delitu bakarra ebasketa edo ohartu gabeko lapurreta izan da (%11,4). Ildo horretan, prebentziorako eta norbere burua babesteko hainbat erabaki xumek jarduera poliziala errazten eta delitu horiek murrizten lagun dezakete.
  • Gizartean oihartzun handiena duten pertsonen aurkako delituei dagokienez, %4,2ko jaitsiera izan dute, hurrengo kasuen kopurua gutxitzeari esker: armez egindako mehatxuak (-%13,5); genero-alorreko eta familia-barruko indarkeria (-%5,9); eta lesioak (-2,7%). Askatasun sexualaren aurkako delituek aurreko urtekoaren kopuru berei eusten diete.
  • Segurtasun Kolektiboaren alorrean, Bide Segurtasunaren aurkako delituak nabarmen gutxitu dira (-%21,5). Halaber, droga-trafikoari buruz antzemandako kasuak %22,5 gutxitu ziren.
  • Informazioan eta analisian oinarritutako prebentzioa gako-hitza izaten jarraitzen du, datozen urteei begira helburu estrategiko nagusi gisa sustatzen ari den polizia-ereduan. Horren baitan, elkarren arteko lankidetzan aurrera egitea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren helburu nagusietakoa da, ikerketa eraginkorrak baztertu gabe, garai berrietara egokitutako praktika eta irizpide zientifikoetan oinarrituta.

Bilbon, 2016ko otsailaren 19an. Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren 2015eko jarduerari buruzko txostenaren datuek Bilbo hiri segurua dela adierazten dute, izan ere, %0,9ko jaitsiera izan du hirian izandako delitu-kopuruak aurreko urtekoarekin alderatuta. Bestetik, azken 4 urteetan izandako beheranzko joera finkatzen da horrela.

Deliturik ohikoenak

Hala, datuek erakusten dutenez, ondasunen aurkako delituetan beheranzko joera egon da, izan ere, delitu guztien heren bi baino gehiago ordezkatzen dute (%76,8).

Polizia-erakunde bien helburu estrategiko biei dagokienez, etxeetan egindako lapurretak %41ean murriztu ziren, eta larderiaz nahiz indarkeriaz egindako lapurretak %4,8an gutxitu ziren, orain dela urte pare bat jarduera-plan biak ezarri ostean hasitako beheranzko joerari eutsita. Delitu horien beherakada garrantzitsu hori hurrengo erabakien ondorioz etorri da: prebentzio-ordu kopurua handitzea; patruilak eraginkortasun handiagoz zuzentzeko datuak zehatz aztertzea; eta jarduera-eremuak banatzea.

Bestetik, bulegoetan indarrez egindako lapurretak jaitsiera handiena izan zuten ehunekoetan, hain zuzen, %48,9koa. Enpresetan egindako lapurretak %46koa izan zen. Halaber, ibilgailuetan egindako lapurretak eta ibilgailuen lapurretak murriztu ziren, hurren hurren, %9,4ko eta %12,5eko proportzioan.

Azkenik, 2014koekin alderatuta, ebasketak edo ohartu gabeko lapurretak igoera duten ondasunen aurkako delitu bakarrak dira, zehatz-mehatz, %11,4. Eragin berezia dauka ekitaldi jendetsuetan eta jende-multzo handien artean. Alor honetan, prebentziorako eta norbere burua babesteko erabaki xumeak hartzea poliziaren jarduera errazteko eta horrelako lapurretak saihesteko lagungarria da.

Gizartean eragin handiena duten pertsonen aurkako delituei dagokienez, oro har %4,2ko jaitsiera izan zuten, hurrengo kasuen kopurua gutxitzeari esker: armez egindako mehatxuak (-%13,5); genero-alorreko eta familia-barruko indarkeria (-5,9%); eta lesioak (-2,7%).Askatasun sexualaren aurkako delituek aurreko urtekoaren kopuru berei eusten diete.

Bestetik, Agintaritzaren aurkako delituak ere murriztu ziren, kasu honetan, %32,8. Segurtasun kolektiboaren aurkako delituen kasuan, kopuruetan %21,5eko jaitsiera izan zen eta droga-trafikoari lotutakoetan berriz, %22,5ekoa.

Delituak barrutiaren arabera

Eremukako balantzeari dagokionez, 2015ean Bilboko zortzi barrutietako bostetan delituak jaitsi ziren. Horietatik, jaitsierarik handiena hurrengo hiruetan izan zen: 4.a (Begoña), -%6,6; 1.a (Deustu), -%6, 4; eta 2.a (Uribarri), -%5,1. Gainera, 7. barrutian (Errekalde) delituetan %4ko jaitsiera egon zen eta 8.ean (Basurtu/Zorrotza) berriz, %0,9koa. Beste hiru barrutietan, ordea, igoerak egon ziren: 5-Ibaiondon (%0,5), 6-Abandon /%2,6) eta 3-Otxarkoaga/Txurdinagan (%1,8).

Deliturik gehienak biltzen dituzten barrutiei dagokienez, aurreko urteetan bezala, 6. barrutian, Abandon (7.486) eta 5. barrutian, Ibaiondon (5.033) bildu dira Bilbo osoan izandako delituen erdia baino zerbait gehiago. Izan ere, barruti horietan biltzen dira, aldi berean, herritarren nahiz merkataritzako, ostalaritzako eta aisiako establezimenduen kopuru handiena eta, aurrekoaren ondorioz, bisitari eta turisten kopuru handiena.

Helburu estrategiko bateratuak. Prebentzioa, hurbiltasuna eta lankidetza

Datozen urteetarako bultzatzen den polizia-ereduak gako-hitz bat du: prebentzioa. Hona hemen bi polizia-erakundeen helburu estrategiko nagusietako batzuk: auzoetan oinezko polizia-patruilen lana indartzen jarraitzea segurtasun-pertzepzioa indartze aldera; alor horretan herritarrek dituzten beharrizanei erantzutea; eta lan koordinatu eta jarraituan giza baliabideak nahiz baliabide tekniko eta materialak hobeto aprobetxatzea.

Behar denean eta behar den lekuan egotea eta, horretarako, egunerokotasunean poliziak egoki banatzea, eta laguntza-, ikerketa- eta patruila-lanak koordinatzeko lankidetza ahalegina indartzea ere badira polizia-estrategia horren atal garrantzitsuak. Izan ere, gaur egungo egoera sozial eta politikoan, poliziaren lana berrantolatzeko lanari heldu zaio. Bi polizia-erakundeen beste ardatz estrategikoetakoa da prebentzio aktiboan zerbitzua eskaintzea, kriminalitatearen ikerketa adimentsu eta eraginkorrean oinarrituta, kudeaketan etengabeko hobekuntza eta lankidetza ezarriz premia berrietara egokitzeko.

Horren harira, Bilboko Udalaren Herritarren Segurtasun Sailak eta Bilboko Ertzain Etxeak topaguneak antolatu zituzten prebentzioaren alorrean, era sistematikoan, hainbat gizarte-eragileekin (auzo-elkarteak, komunitateak, ikastetxeak, merkatari- eta ostalari-elkarteak, Barrutietako Kontseiluak...), arreta berezia jarriz adinekoen eta emakumezkoen erakundeetan.

Gainera, 2015ean, Herritar Segurtasun Sailak 34 bilera izan zituen auzoko elkarteekin eta beste erakunde batzuekin haien kezkak ezagutzeko eta plazaratutako kasuen aurreko soluzio onena ezagutzeko. Bestetik, hainbat kolektiboren aurreko 19 hitzaldi antolatu zituen: adinekoak, ostalaritzako ordezkariak, hezkuntza-alorreko erakundeak, etab. Era berean, Bilboko Udaltzaingoak herritarrek jarritako 601 kexa atenditu zituen, horietako gehienak bizikidetzari lotutako arazoengatik.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Bilbao registró en 2015 un descenso generalizado del 0,9% en el número de hechos delictivos respecto a 2015 ➡ https://t.co/MY07

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Bilbao registró en 2015 un descenso generalizado del 0,9% en el número de hechos delictivos respecto a 2015 ➡ https://t.co/MY07

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Bilbao registró en 2015 un descenso generalizado del 0,9% en el número de hechos delictivos respecto a 2015 ➡ https://t.co/MY07

  • @Valdelaparra
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Bilbao registró en 2015 un descenso generalizado del 0,9% en el número de hechos delictivos respecto a 2015 ➡ https://t.co/MY07

  • @uriolaeus
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DELITUAK] Bilbon delituek oro har %0,9ko jaitsiera izan zuten 2015ean aurreko urtearekin alderatuta ➡ https://t.co/n9XTDzkTMa

  • @GlaciarBlue
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    Bilbao registró en 2015 un descenso generalizado del 0,9% en el número de hechos delictivos respecto al año ante... https://t.co/tQkNAgkqCt

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)