Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak «neurrizko itxaropena» adierazi du euskal ekonomiaren bilakaera positiboa dela eta

2016.eko otsailak 22

Eusko Jaurlaritza diagnostiko bat egiten ari da munduko ekonomiak euskal industrian duen eraginaren gainean, enpresekin eta langile-ordezkariekin eginiko bileren bitartez

Iñigo Urkullu lehendakariak «neurrizko itxaropena» adierazi du euskal ekonomiaren bilakaera positiboaren aurrean, nazioarteko egoeran zalantzak ageri diren arren. Hori horrela, Eusko Jaurlaritza «erradiografia» bat egiten ari da munduko ekonomiak euskal enpresetan duen eraginaren gainean, enpresaburu-elkarteekin eta langile-ordezkariekin eginiko bileren bitartez. Hala baieztatu du gaur lehendakariak, Radio Euskadiko «Boulevard» irratsaioan emandako elkarrizketa batean.

Lehendakariak lankidetza publiko-pribatuaren alde egin du apustu, nazioarteko egoeran agertutako «zalantzek» sektore batzuetan eragin dituzten zailtasunak gainditu ahal izateko. Horrenbestez, «enpresaz enpresa» bilerak egiten ari da lehendakaria bera, zein egoeratan dauden diagnostikatzeko. Edonola ere, baikor agertu da izandako hazkunde-datuen aurrean.

Egungo egoera politikoari dagokionez, lehendakariak berretsi du «gaur-gaurkoz» ez dagoela arrazoirik hauteskundeak aurreratzeko eta «arreta osoa» legegintzaldia betetzean jarria duela. Edonola ere, «Estatuko inguruabarrek» eta hauteskunde orokorrak errepikatzeak bizitza politikoan eta parlamentarioan zer eragin izan dezaketen ikusteko dagoela ohartarazi du.  

Lehendakariak aitortu du «ez dela komenigarria» Espainiako Estatuan hauteskunde orokorrak errepikatzea, bere iritzian, gizarteak egonkortasuna merezi duelako. «Hauteskundeak errepikatzeak asperdura ekarriko du», adierazi du. Hori horrela, «oso zail» ikusten du PSOEk bakarkako gobernua osatzea beste alderdi politiko batzuekin oinarririk adostu gabe eta PPk senatuan gehiengoa duela kontuan hartuta.

Alabaina, aitortu du hautagai sozialista dela «elkarrizketek aurrera egiteko ahalegina» gauzatzen ari den bakarra, baina beste alderdi politiko batzuekin akordiorik egiteko gauza den ikuskizun dagoela. Lehendakariak, halaber, kezka adierazi du, inbestidura egiteko astebeteren faltan, gaur bilduko direlako aurreneko aldiz PSOEko eta Podemoseko negoziatzaileak, eta, gainera, Izquierda Unidaren ekimenez. 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko otsailak 23

    Es importante la gobernabilidad siempre y cuando se asuma que en las últimas elecciones se dibuja una opción diferente a la ya tradicional y que encuentra a un país con serios problemas de toda índole. Por ende, más allá de las mayorías parlamentarias, lo que se apuesta es a una nueva forma de gobernar, con nuevas ideas, nuevos colectivos validados por la ciudadanía y en función de la comunidad como un todo y no de las elites de siempre.

  • @EAJLezama
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco está elaborando un diagnóstico de cómo afecta la economía mundial a la industria vasca mediante... https://t.co/i6fedinZL2

  • @maralvarg
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ENTREVISTA] @IUrkullu​ traslada un mensaje de esperanza contenida dada la evolución positiva de la economía vasca ➡ https://t

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ENTREVISTA] @IUrkullu​ traslada un mensaje de esperanza contenida dada la evolución positiva de la economía vasca ➡ https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ENTREVISTA] @IUrkullu​ traslada un mensaje de esperanza contenida dada la evolución positiva de la economía vasca ➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ENTREVISTA] @IUrkullu​ traslada un mensaje de esperanza contenida dada la evolución positiva de la economía vasca ➡ https://t.…

  • @FordAlvarez
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ENTREVISTA] @IUrkullu​ traslada un mensaje de esperanza contenida dada la evolución positiva de la economía vasca ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Ya está colgada en nuestra web de Irekia la entrevista completa de @Boulevardeitb a @IUrkullu. Puedes verla aquí ➡ https://t.co/L82rGKhXzb

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    [ENTREVISTA] @IUrkullu​ traslada un mensaje de esperanza contenida dada la evolución positiva de la economía vasca ➡ https://t.co/ItsP1rrxqZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)