Berriak Osasuna
Eu

Otsailean amaituko da 2014-2015 urteetako Osakidetzako Enplegu-Eskaintza Publikoaren probak berrikusteko prozesua

2016.eko otsailak 22

Jose María Armentiak, Osakidetzako giza baliabideen zuzendariak, Legebiltzarreko Osasun Batzordean agertu da gaur, euskal parlamentuari 2014-2015ko lan-eskaintza publikoaren hautaketa-prozesuaren berri emateko. 1014 lanpostuko EPE horrek berme juridiko guztiak betetzen zituen; horiek horrela, ez zioten errekurtsorik jarri eta gauzatu ahal izan zen, beste autonomia-erkidego batzuetako lan-eskaintza publiko batzuk ez bezala.

Osakidetzako giza-baliabideen zuzendaria pozik agertu da lortutako emaitzekin eta egin ziren proben antolaketa egokiarekin. Probak Donostian eta Barakaldon egin ziren normaltasun osoz, Osakidetzak horretarako mobilizatu zituen 600dik gora pertsonei esker.

Era berean, Jose Maria Armentiak azpimarratu du EPE horretara aurkeztu ziren 40.536 pertsonetatik 28.589k (hau da, 10etik 7k) gainditu zutela proba eta parte-hartzaileen batez besteko adina 37 urtekoa zela. Legebiltzarreko agerraldian, Osakidetzako giza baliabideen zuzendariak esan du Osakidetzako EPEra aurkeztu direnen % 17 beste autonomia-erkidegoetako profesionalak zirela, eta euskal osasun-sistema publikoan lan egiteko aukerak erakartzen dituela. Sexuari dagokionez, aurkeztutakoen % 81,07 emakumeak ziren, eta gainerako % 18,93, gizonak. Desberdintasun hori logikoa da; izan ere, Armentia jaunak esan duenez, «Osakidetza da emakumezko langile gehien dituen euskal enpresa»

Osakidetzako giza baliabideen zuzendariak nabarmendu du lan-eskaintza publiko horretan hautaketa-prozesuaren gardentasuna bermatzeko neurri berriak sartu zirela. Horrela, Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez:

-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako postuak % 5etik % 7ra igo ziren bi prozesuetan (txanda irekia eta barne-sustapena)

-probetan aukerako erantzunak dituzten galdesortei erantzun behar zitzaien, eta erantzun okerrak ez ziren zigortu.

-egiaztatutako ikastaroak kontuan hartu ziren, erakunde egiaztatzailea hauetako bat denean: erakunde ofizial bat, unibertsitate bat, erakunde sanitario bat edo, dagokion kasuetan, profesionalen elkargo bat edo zientzia-elkarte bat.

-sindikatuen ordezkari bat egon zen kalifikazio-epaimahaietan eta klausula bat gehitu zen hautaketa-probetan aukera-berdintasuna eta tratu berdina bermatzeko

-35etik 36ra igo zen desgaitasuna duten pertsonentzako plaza-kopurua, bai txanda irekian bai barne-sustapenean, legeak kolektibo horrentzat ezartzen duen gutxieneko % 7 betetzen zela bermatuz.

-gehitu du halaber erizaintzako kategorien oinarri zehatzei dagokienez, deialdian moldaketa bat egin zela, osasun-zientzien adarreko erizaintza-graduari egokitzeko.

Osakidetzako lan-eskaintza publikoaren oraingo egoerari buruz, hau esan du Jose Maria Armentiak Legebiltzarrean: «urtarrilean eta otsailean, orain arte, kalifikazio-epaimahaiak bilerak egiten ibili dira, egindako proba teorikoen erreklamazioak ebazteko. Hortaz, hilabete honetan bertan amaitutzat joko dugu proben berrikusketa-prozesua». Era berean, behin betiko puntuazioak argitaratu eta gero, beste fase bat zabalduko da, oposizio-fasea gainditu duten hautagaiek oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezaten, Armentiak esan duenez. «Osakidetzak prozesu guztiari eman nahi dion gardentasunaren erakusle, oposiziogileek beren curriculuma ikusi ahal izango dute, beren datu pertsonalak egiaztatzeko». Gainera, Osakidetzako giza baliabideen zuzendariak esan du Osakidetzak prozesu honentzat egin zuen kronograma betetzen ari dela.

 

2016ko lan-eskaintza publiko berriari dagokionez, Osakidetzako giza-baliabideen zuzendariak Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren helburua azaldu du: Ente Publikoko Administrazio Kontseiluak 1.000 plaza inguruko EPE bat onartzea, alegia.  Horren harira, honako hau esan du: «kontu bat da deialdia onartzea eta beste bat probak egitea. Lehenengoa aurten egin behar da, baina bigarrenaren data edo datak ez dira zehaztu oraindik. Edonola ere, osasun arloko mahai sektorialean negoziatuko dira bai plazak lanbide-kategoriaren arabera nola banatzen diren, eta bai deialdiaren oinarriak zeintzuk diren ere».

 

 

 

2014-2015 EPE ZENBATEKOTAN

 

-          Zaintzaile/laguntzaile kop.: 600 lagun inguru

-          EAEtik kanpo etorri direnen kop.: 40.536tik 6.999 pertsona, hau da, %17,27; ehunekorik handiena EAEren probintzia mugakideetatik, hain zuzen ere.

Aurkeztutako EAEko lagun kop.: 33.537: Arabatik 6.999, Bizkaitik 18.469, eta Gipuzkoatik 8.069

-          Azterketa ospitaleetan egin dutenen kop. - erditze edo gaixotasun larrien kasuak: 12 lagun, nahiz eta 53 izango zirela aurreikusita egon; probak Basurtuko ospitalean, Gurutzetako ospitalean, Txagorritxun eta Donostia ospitalean egin zituzten

-          Aurkeztu den ezinduen kop.: ezintasunen bat duten 154 lagunentzako egokitzapen teknikoak egin dira, hala nola

          Ikusmen-urritasunen bat dutenentzat letra tamaina eta mota egokitzea

          Ikusmen-urritasun osoa dutenentzat berariazko programa informatikoak

          Entzumen-urritasuna dutenentzat zeinu-interpretea eta megafoniako argibideak idatziz jasotzea

          azterketa denbora luzeagoan egiteko aukera, aplikagarri den araudiarekin bat egiteko

          mugikortasun mugatua duten pertsonei laguntzea

          goiko gorputz-adarretan urritasunen bat dutenei azterketa-orrian erantzunak markatzen laguntzea

          egokitzapen tekniko bereziak behar dituztenentzat gela bereziak jartzea

-          Gizon-emakumeen kop.: 7.672 gizon eta 32.864 emakume; hots, %18,93 eta %81,07, hurrenez hurren

-          Aurkeztun direnen batez besteko adina: 37 urte; nagusiena 64,82 urtekoa, eta gazteena 16,5 urtekoa

Izangai gehien izan dituen kategoria FE Familia-medikua LMAT izan da, eta gutxien izan dituena Fisioterapeuta

-          Titia emateko gela/kabina kop.: 37

 

 

 

 

 Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 22a

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @baaiikune
    2016.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Este mes de febrero se dara por concluido el proceso de revisión de las pruebas de la #OPE 2014-2015 de Osakidetza ➡ ht…

  • @jeslarra
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Este mes de febrero se dara por concluido el proceso de revisión de las pruebas de la #OPE 2014-2015 de Osakidetza ➡ https…

  • @jeslarra
    2016.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Otsailean amaituko da 2014-2015 urteetako Osakidetzako Enplegu-Eskaintza Publikoaren probak berrikusteko prozesua ➡ https:…

  • @inmaizcoa
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Otsailean amaituko da 2014-2015 urteetako Osakidetzako Enplegu-Eskaintza Publikoaren probak berrikusteko prozesua ➡ https:…

  • @BdeBarakaldo1
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Este mes de febrero se dara por concluido el proceso de revisión de las pruebas de la #OPE 2014-2015 de Osakidetza ➡ ht…

  • @damiguel77
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Otsailean amaituko da 2014-2015 urteetako Osakidetzako Enplegu-Eskaintza Publikoaren probak berrikusteko prozesua ➡ https:…

  • @euenfermeria
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Este mes de febrero se dara por concluido el proceso de revisión de las pruebas de la #OPE 2014-2015 de Osakidetza ➡ ht…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Otsailean amaituko da 2014-2015 urteetako Osakidetzako Enplegu-Eskaintza Publikoaren probak berrikusteko prozesua ➡ https://t.co/zCK7Fi3aM0

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Este mes de febrero se dara por concluido el proceso de revisión de las pruebas de la #OPE 2014-2015 de Osakidetza ➡ https://t.co/XC1ve53V1J

  • @ElenaC81
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Este mes de febrero se dara por concluido el proceso de revisión de las pruebas de la #OPE 2014-2015 de Osakidetza ➡ ht…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Este mes de febrero se dara por concluido el proceso de revisión de las pruebas de la #OPE 2014-2015 de Osakidetza ➡ ht…

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Otsailean amaituko da 2014-2015 urteetako Osakidetzako Enplegu-Eskaintza Publikoaren probak berrikusteko prozesua ➡ https://t.co/R0e7Zo1gGq

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Este mes de febrero se dara por concluido el proceso de revisión de las pruebas de la #OPE 2014-2015 de Osakidetza ➡ https://t.co/KZKuasD6bs

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Este mes de febrero se dara por concluido el proceso de revisión de las pruebas de la #OPE 2014-2015 de Osakidetza ➡ https://t.co/oRiQY2cx6o

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Otsailean amaituko da 2014-2015 urteetako Osakidetzako Enplegu-Eskaintza Publikoaren probak berrikusteko prozesua ➡ https://t.co/jKUTA2kuG7

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)