Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Iñigo Ansola´k, Aztertu programan parte hartu duten ikasleei: «zuen proposamenei esker, bermatuta dago ingurumenaren etorkizun hobea; bereziki, gure uretarako»

2016.eko otsailak 20

 

 

  • Hamalau ikasle, Emaus Gizarte Fundazio Taldea eta Peñascal ikastetxea saritu dituzte kostalde eta ibaiak zaintzen eta aztertzen egindako lanagatik
  • Donostiako Aquariuma izan da topalekua

 

DSS 15 02 20

URA agentziako Zuzendariak, Iñigo Ansolak, eskerrak eman dizkie azken urtean Aztertu programa garatzen parte hartu duten ogei milatik gora pertsonei –ikasle, irakasle eta boluntario–. Hain zuzen, euskal kostalde eta ibaiak zaintzeko eta kontserbatzeko programa bat da Aztertu delakoa. Gaur goizean, hamalau lan nabarmengarrienei sariak banatu ditu Ansolak. Adierazi duenez, «zuen proposamenei esker, bermatuta dago ingurumenaren etorkizun hobea; bereziki, gure ibai eta kostaldeetako uren bizitzarako, eta horiek ezinbestekoak dira gure ekosistemetarako eta biodibertsitaterako».

 

Donostiako Aquariumean banatu dira 2015ean AZTERTU dibulgazio-programaren barruan antolatutako lehiaketen sariak, bai eta ekintza jakin baten, Ekinaren Astearen, errekonozimendua egiteko sariak ere. Aztertu programak Ingurumen Hezkuntzako bi kanpaina hartzen ditu barne: kostako ekosistemena eta ibaietakoa. Azterkosta eta Ibaialde deritze, eta hainbat jarduera egiten da horietan: prestakuntza-txangoak, erakusketak, laginketa, txotxongilo-antzerkiak, haur haur-hezkuntzako materiala eta lehiaketak.

 

Urko Aristik aurkeztu du ekitaldia, eta Iñigo Ansola, honako hauek izan dira bertan: José Ignacio Espel Aquairumeko Presidentea eta Esther Irigaray, Aquariumeko zuzendaria. Hutsun taldearen emanaldiari jarraitu diote, eta Emaus Gizarte Fundazio Taldearen errekonozimenduari, Aztertu programako kanpainetan izandako parte-hartze luzeagatik (Isla Programa), bai eta IV. Ekinaren Astea lehiaketako sari-banaketa ere, Peñascal BHIP ikastetxeari. Keko Salvador artistaren emanaldiaren ondoren banatu zaizkie sariak Aztertu lehiaketako kategoria desberdinetako hamalau irabazleei.

 

«Duela zenbait aste munduko herrialde guztiak bildu ziren Parisen, gas-isurketek eta naturaren zaintza kaskarrak gure Planetaren tenperaturak goratzen jarrai dezatela galarazteko estrategiak diseinatzeko. Euskadi ere izan zen Klimaren Mundu Gailur hartan, eta zuekin, nik uste bermatuta dugula Ingurumenarekiko konpromisoa» adierazi die Iñigo Ansolak bertaratutakoei.

 

 

 

Sariak

Marrazkia:  1. kategoria:  Ibaialde : irabazlea IRATI OTZERIN (CPEIPS Andra Mari Ikastola HLBHIP) accesita ALEX LÓPEZ (CEIP Alonsotegiko eskola HLHI) Azterkosta: irabazlea NEREA AGIRRE (CEIP TALAIA HLHI), accesit LUCIA VAAMONDE (CPEIPS Lauro Ikastola HLBHIP). 2. kategoria: Ibaialde: irabazlea JON BELLANCO (CPEIPS Begoñazpi Ikastola HLBHIP), : accesita NEREA AYALA (CPEIPS San José HLBHIP), Azterkosta: irabazlea DAVID HERNANDEZ (CPEIPS Amor Misericordioso HLBHIP). 3.kategoria: Ibaialde: irabazlea ITZEL TORRES (CPEIPS La Anunciata HLBHIP), Azterkosta: irabazlea WENDY FERNANDEZ(CPEIPS La Anunciata HLBHIP)

           

Argazki digitala: 1. kategoria: Ibaialde: irabazlea AITOR CLAVO (CPEIPS La Salle-Legazpi HLBHIP).2.kategoria:.Ibaialde: irabazlea IRATI JARUEGI (CPES Hirukide Eskolapioak BHIP). Azterkosta: irabazlea ANE URDANGARIN (IES Antigua-Luberri BHI). 3. kategoria: Ibaialde: irabazlea JOSUNE GÓMEZ (IES Muskiz BHI). Azterkosta: irabazlea Mª LUISA PRADO (IES Muskiz BHI)

 

 

 

INFO +

 

 

AZTERTU PROGRAMA 2016 2017

 

1.- AURKEZPENA

 

Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza, lehentasunezkotzat eman dituen helburuetako bat honakoa da: Ingurumen Hezkuntza eta Prestakuntzaren politika orokorra landu eta sustatzea, eta gai honen inguruan gizartearen sentsibilizazioa lortu eta herritarren parte-hartzea suspertzea.

 

Premisa hauek kontuan izanik, AZTERTU programa jarri da abian; honek, kostaldeko eta ibaietako ekosistemei buruzko Ingurumen Hezkuntza kanpainak biltzen ditu: Azterkosta eta Ibaialde.

 

 

1.1 COASTWATCH/AZTERKOSTA

 

80ko hamarkadaren amaieran, Dublin Bay Environmental Group Elkarte kontserbazionistari bururatu zitzaion kostaldeari buruzko Ingurumen Hezkuntza proiektu bat sortzea; funtsezko helburua, ingurugiro informazio ezberdina biltzea zen eta hau, Irlandako kostaldearen kontserbazioaz kezkatuta zeuden boluntario-taldeek egin zezaketen. Proiektu honi COASTWATCH izena eman zitzaion (kostaldea zainduz, hitzez hitz), eta hurrengo urteetan Europako hainbat herrialdetara hedatu zen kanpaina esperimentalen bidez.

 

Espainiako estatuari dagokionez, Valentziako Erkidegoa izan zen proiektua hartu zuen lehenengoa, Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren bitartez, eta kostaldea duten Autonomia Erkidego guztietako Erakunde eta Elkarte ezberdinetara zabaltzeaz arduratu zen. 1992an Eusko Jaurlaritzaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri zen; ikastetxe eta mota ezberdinetako erakundeei proposatu zitzaien programa.

 

 

1.2 ibaialde

 

Honako programa hau, 1996. urtean jarri zen abian Euskal Autonomia Erkidegoan, Azterkostak kostaldearekiko zituen planteamenduak ibaietako ekosistemetara hedatzeko helburuz.

             

 

2.- PROGRAMAREN APLIKAZIO EREMUA

 

Esan bezala, AZTERTUk Ingurumen Hezkuntza helburu duten bi programa biltzen ditu, hots, ibaialde, ibaiei dagokionez, eta azterkosta, kostaldeari dagokionez; eta jakina, hauetako bakoitza ingurune edo marko fisiko ezberdinean kokatzen da.

 

2.1.- ibaialde

 

Euskal Autonomia Erkidegoko ibai edota ibai zati jakin batzuetara mugatzen da programa honen aplikazio eremua. Ibaiek non isurtzen duten arabera, isurialde bi bereizten dira: Kantauriarra, bertan Kantauri itsasora dozena ibaiak sartzen direlarik, eta Mediterraniarra, ibilbidea Ebro ibaian bukatzen duten ibaiak sartzen direlarik.

2.2.- Azterkosta

 

Euskal kostaldeak, estuarioak barne, gutxi gora behera 400 km ditu. Ezaugarrien arabera, zatitan banatuko dugu, programa errazteko.

 

 

 

3.- HARTZAILEAK

 

Gehien bat, parte hartzen dutenak ikasleak dira, lehen edo bigarren hezkuntzakoak, eta baita batxilergoko ikasleak edota lanbide hasierakoak, baina gero eta elkartea gehiago edo bakarkako partaideak daude.

 

 

4.- HELBURUAK

 

Ingurumen Hezkuntza programa gisa, AZTERTU prozesu etengabea da, eta bere xedeak eskola esparrura zuzentzeaz gain, eskolaz kanpoko eremutara ere hedatzen saiatu behar du.

 

 

 

AZTERTUren helburu orokorrak honakoak dira:

 

  • Biztanleriarengan, ibai eta kostaldearen ekosistemen ezagutza bultzatzea, baita arazoak konpontzeko gizartearen parte-hartzearen beharra sustatzea ere.
  • Ekosistema hauek jasaten dituzten arazo eta arriskuei buruzko iritziak ematea; zainketa-neurriak har ditzaten ohartarazi eta exijitzea; arazo horiek dituzten komunitate eta erakundeei beren kostalde eta ibai inguruneak babesten lagunduz.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko ibai eta kostaldeko ekosistemen ingurumen egoerari buruzko behaketak, neurketak eta datu bilketak egitea, jasotako informazioa kontsultarako modu ulergarri, erabilgarri eta onuragarrian gordez.
  • Ibai eta kostaldeko ekosistemen zainketan ekintza positiboak modu egonkorrean gara daitezen baldintzak sortzea.

 

 

5.- PROGRAMAREN GARAPENA

           

Proposatutako ibai edo kosta zatiaren ikuskapena egiteko, 5 km inguruko zati edo bloketan zatitzen dira. Taldeek 10 laginketa puntu aukeratzen dituzte gehienez ikerketa burutzeko. Laginketa puntu bakoitzean galdeketa bana betetzen da, eta bertan datu hauek apuntatzen dira:

 

 

  • Kokalekua eta analitika
  • Biodibertsitatea
  • Gizakiaren eragina

 

            Bi modu daude ikerketa burutzeko:

 

Oinarrizko programa:

 

Ibai-ekosistemaren edo kostaldearen azterketa sinplifikatua da, ikuspuntu ludiko batetik. Lehen Hezkuntzako umeentzat edo zailtasun maila baxuago nahiago duten taldeentzat egokia.

 

Programa zientifikoa:

 

Honetan ere ibai-ekosistemaren edo kostaldearen azterketa egiten da, baina hau Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, edo ikerketa osoago nahiago duten taldeentzat egokiagoa da.

                       

Galdeketak laginketa puntuan bertan bete behar dira, galdeketako alderdi ezberdinak eztabaidatu ondoren taldea osatzen duten pertsonen artean. Gainera, parte hartzen duten erakunde bakoitzari ikuskatutako blokearen egoerari buruzko txosten orokor bat egitea eskatzen zaio.

 

Bestalde, bestelako jarduerak egiteko aukera eskeintzen da; adibidez, prestakuntzako irteerak, erakusketak, Haur eta Lehen Hezkuntzako jarduerak eta lehiaketa. Sariak kategoria eta modalitatearen arabera banatuko dira.

 

Kategoriak:

1. kategoria: 0-10 urte bitartean

2. kategoria: 11-15 urte bitartean

3. kategoria: 16 urte baino nagusiagoak

 

Modalitateak:

Marrazkia

Argazkia

           

 

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako proposamen bat txotxongilo ikuskizuna da. Ikuskizun honen helburua umeak dibertitu eta ekosistema hauen aldeko jarrerak sustatzea da. Emanaldia, ikastetxean bertan eskainiko da. Horretarako, aldez aurretik eskaera egin beharko da ezarritako datetan, eta ikastetxeak ikuskizunaren prezioaren alde bat ordaindu beharko du.

 

 

5.1 Datu-prozesamendua

 

Kanpainaren amaieran txosten bat argitaratzen da web orrian (www.euskadi.eus/aztertu); gainera, parte hartu duten talde guztien artean aldizkari bat banatzen da, egoera okerrean dauden puntuen informazioarekin eta azterkostako emaitzak Coastwatch-Europe zentralera bidaltzen dira.

 

 

5.2.- Egutegia

 

Ibaialdeudaberrian burutzen da, eta Azterkosta berriz, udazkenean.

Harremanetan jartzeko nahikoa da telefonoz hots egitea eta edo emaila bidaltzea.

 

Izen-ematea eta gero, prestakuntzako 2 irteera  eskaintzen dira; hauek talde arduradunei edo nahi duen guztiari zuzenduta daude. Bertan Ibaialde edo Azterkostako jarduera nagusia nola burutu azaltzen da, eta gainera, gai ezberdin bat landuko da kanpaina bakoitzean modu praktiko batean.

           

Data tope bat jartzen da, laginak hartu, egin beharreko analisiak egin eta galdeketak bete ahal izateko. Azkenik, bildutako datuak posta arruntza edo posta elektronikoz bidali behar dira erraztutako helbideetara, datuak bildu eta ibai eta kostaldearen egoerari buruzko ondorioak ateratzeko.

 

 

5.3.- Banatuko den materiala

 

Honako materialak banatzen dira:

 

  • Edukiontzi karpeta batean: itsasaldien taula, CDa (pdf betegarriekin, beste urteko aldizkariak eta monografikoekin etab.), gida erraza, txosten orokorra

      eta galdeketak: kokalekua eta analitika, biodibertsitatea eta gizakiaren eragina.

  • Pote batean: tutuak, pipeta, termometroak eta pilulak laginketarako.
  • Ur-laginak biltzeko plastikozko ontzia.
    • Zaborrak biltzeko plastikozko poltsak.
    • Fauna eta flora identifikatzeko gidak.
    • Ornogabe bentikoen fitxa (Ibaialde)
    • Klinometroa.
    • Bandeja (Ibaialde) eta filtroa.
      • Metroa (Ibaialde)
      • Elementu txikiei behatzeko lupa.
      • Laginak hartzeko latexezko eskularruak.
      • Boligrafoak edo arkatzak

 

5.4.- Harremanetan jartzeko helbidea

           

Tfnoa.: 902 160 138

           

           

Nahi izanez gero, posta elektronikoz ere jar zaitezkete harremanetan honako helbidean: aztertu@euskadil.eus. Horretaz gain, argibide gehiago behar baduzue, hurrengo web orrian lor dezakezue: www.euskadi.eus/aztertu .

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Ignacio Espél, Esther Irigaray, Peli Basozabal, Monika Iribarren