Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Bahía de Bizkaia Gas-ek (BBG) %44 areagotu zuen bere erabilera maila 2015. urtean eta 10,4 milioi euroko irabazi garbia lortu zuen

2016.eko otsailak 18
  • BBGek 3,4 milioi m3 gas natural likidotu deskargatu zituen 2015ean

 

  • Espainiako gas sisteman sartutako GNLaren %15 birgasifikatu zuen BBGek 2015eko ekitaldian

 

  • BBGek Euskadiko gas naturalaren hornidura premiaren %70,4 bete zuen

Bahía de Bizkaia Gasek, etxe, merkataritza eta industrian kontsumitzeko gas naturalaren hornitzaile nagusiak, 25 itsasontzi GNL deskargatu zituen 2015. urtean, Bilboko portuan kokatutako birgasifikazio plantan. Era berean, horrelako 4 itsasontzi kargatu zituen eta GNLez osatutako 1.035 garraio-zisterna hornitu zituen errepidetik. Deskarga horiek 3,4 milioi m3 GNL izan ziren guztira, eta kargak, berriz, 0,5 milioi m3.

Aldi berean, Espainiako gas sisteman sartutako gas natural likidotuaren %15 birgasifikatu zuen  BBGek 2015eko ekitaldian, eta hartara, kontsumitutako gas natural guztiaren %6,7 hari zegokion. Bestetik, Euskadiko gas naturalaren premien %70,4 ase edo bete zuen. Era horretan, Euskadin energia mota horren hornidura bermatzeko eta gas sistema sendotzeko zeregina edo misioa betetzen jarraitzen du BBGek.

2015. urtean, Espainian gas naturalaren eskaerak %4,5 egin zuen gora, gas konbentzionalaren eskaeraren gehikuntzaren ondorioz, %1,8, eta sektore elektrikoarena, %18,1. Beste alde batetik, GNLen parte hartzea gas naturalaren eskaeraren estalduran %45 izan zen 2015. urtean; 2014an, ordea, %36 izan zen.

BBGen jasotako GNLaren jatorriari dagokionez, Nigeriatik (%53), Perutik (%24), Trinidad-Tobagotik (%11), Katar-etik (%8) eta Norvegiatik (%4) jaso zen gasa.

BBGek bere erabilera maila areagotu zuen; alde batetik, birgasifikazioa nabarmen handitu egin zuen, 17.004 GWh 2014an eta 21.171 GWh 2015ean; eta bestetik, metano-ontziak kargatzeko eragiketei ekin zien, guztira 4 itsasontzi eta 3.041GWh kargatu zituen. Horretaz gain, 1.035 garraio-zisterna GNL errepidetik bideratu zituen, 308 GWh hornituz. Hori horrela, orotara, 24.521 GWh ekoitzi zituen.

Konpainiaren emaitzak ere nabarmen areagotu ziren 2015eko ekitaldian; izan ere, EBITDA 38,8 milioi eurokoa izan zen, eta zergen ondorengo irabazia 10,4 milioi eurora iritsi zen.

BBGen partaideak ENAGAS eta ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA dira, partaidetza berarekin.  

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BBGgas
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Bahía de Bizkaia Gas-ek %44 areagotu zuen bere erabilera maila 2015ean eta 10,4 mil. €ko irabazi garbia lortu zuen ➡ https://t.…

  • @BBGgas
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    Bahía De Bizkaia Gas (BBG) incrementó en 2015 su nivel de utilización en un 44% y alcanzó un beneficio neto de 1... https://t.co/77QRSBUVOS

  • @gananzia
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Bahía De Bizkaia Gas (BBG) incrementó en 2015 su nivel de utilización en un 44% y alcanzó un beneficio neto de 10,4… https://t.co/YYJY3iqfvI

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)