Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Financial Times egunkariaren arabera, Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat

2016.eko otsailak 18

Egunkari britainiar ospetsuaren urteroko txostenak dioenez, atzerriko inbertsioa erakartzeko Euskadiren estrategia seigarren onena da eskualde ertainen artean.Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

Financial Times talde editorial britainiarrak esan duenez, Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde. Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

Financial Times-ek -zeina erreferente ukaezina baita mundu osoko prentsa ekonomikoarentzat eta ezinbesteko gida nazioarteko merkatuentzat eta inbertsio mugimenduentzat- ranking bat egiten du urtero, non Hiriak eta Eskualdeak zerrendatzen baititu, kontinenteka bereizita.

Txosten hori ezagutzera eman da Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak Invest in the Basque Country programaren emaitza bikainak aurkeztu dituenetik egun gutxitara. Invest in the Basque Country SPRI-Enpresen garapenerako euskal agentziaren atal espezifiko bat da, zeinak helburutzat baitauka atzerriko zuzeneko inbertsioak atzeman eta atxikitzea. 2015ean, 22 proiektu industrial berri erakarri ditu Euskadira, bertan inbertitu dezaten. Horrek esan nahi du, aurreko urtean lortutako bost inbertsioak laukoiztu direla.

Financial Times egunkariaren txostenak hiru tamainaren arabera sailkatzen ditu Europako hiri eta eskualdeak (handia, ertaina eta txikia), eta atal desberdinak aztertzen ditu: inbertsioak atzemateko estrategia, potentzial ekonomikoa, giza-kapitala eta bizimodua, kostu/irabazi eraginkortasuna, konektagarritasuna (logistika) eta negozio-giro lagunkoia.

Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde. Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

Txostenak azken urteotan eginiko lana berresten du. Atzerriko inbertsioak Euskadira erakartzea da Eusko Jaurlaritzak historikoki landu duen ildo estrategikoetako bat, bereziki industria eta ekonomiaren garapen arloetan. Ondorioz, SPRIren zereginetako bat izan da beti. Hala ere, 2013an eginiko metodologiari buruzko gogoetatik abiatuta, legealdi honetan indartu da lan ildo hori. Horri esker, ugaritu egin dira landutako proiektu kopurua eta atzemandako enpresak.

Invest in Basque Country estrategia indartu denetik, bi urtetan atzerriko 27 inbertsio erakarri dira, 152,05 milioi guztira, eta 783 lanpostu sortu dira eta 1.227 enplegu mantendu.

Financial Times egunkariaren txostenak, bestalde, Bilbo nabarmendu du, hiri ertainen artean laugarrena baita atzerriko inbertsioa erakartzeko estrategian eta hamargarrena Europa Hegoaldeko hirien artean.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Basurdezulo1
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@FinancialTimes sitúa #Euskadi como mejor región europea en logística para la inversión extranjera ➡ https://t.co/RzW2vL4Pe1

  • @AnneEventsCo
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@FinancialTimes sitúa #Euskadi como mejor región europea en logística para la inversión extranjera ➡ https://t.co/RzW2vL4Pe1

  • @nessceballos
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@FinancialTimes sitúa #Euskadi como mejor región europea en logística para la inversión extranjera ➡ https://t.co/RzW2vL4Pe1

  • @ach_esz
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@FinancialTimes-en arabera, #Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat ➡ https://t.co/hD

  • @ad395c9f4a9a4d6
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@FinancialTimes sitúa #Euskadi como mejor región europea en logística para la inversión extranjera ➡ https://t.co/RzW2vL4Pe1

  • @UneSmartAllure
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@FinancialTimes sitúa #Euskadi como mejor región europea en logística para la inversión extranjera ➡ https://t.co/RzW2vL4Pe1

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@FinancialTimes-en arabera, #Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat ➡ https://t.co/hD

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@FinancialTimes-en arabera, #Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat ➡ https://t.co/hD

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@FinancialTimes-en arabera, #Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat ➡ https://t.co/hD

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@FinancialTimes-en arabera, #Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat ➡ https://t.co/o

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    .@FinancialTimes-en arabera, #Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat ➡ https://t.co/oWKhcCJ2bh

  • @SpyroERP
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@FinancialTimes sitúa #Euskadi como mejor región europea en logística para la inversión extranjera ➡ https://t.co/9dF1Do48Jt #…

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    .@FinancialTimes sitúa #Euskadi como mejor región europea en logística para la inversión extranjera ➡ https://t.co/RzW2vL4Pe1 #BasqueCountry

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)