Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Hirigintzari buruz LHIEEk antolaturiko ikastaroetan izena emateko epea oraindik ere zabalik dago

2010.eko irailak 09

Oraindik aukera dago hirigintzari buruz laster izango diren ikastaroetan izena emateko. Ikastaroak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari atxikita dagoen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola  (LHIEE) erakunde autonomoak antolatu ditu. Ikastaro osoa egin nahi duenak (400 ordu) irailaren 27ra arte du epea Bilbon emango den ikastarorako eta urriaren 7ra arte Donostian emango den ikastaro egiteko.

Bizkaiko hiriburuan 2010eko urriaren 6tik 2011ko ekainaren 16ra arte hirigintzari buruzko ikastaro bat izango da. Ikastaroa honako hauentzat zuzenduta dago:Administrazio langileentzat, arloko langileentzat eta hirigintzari edo lurraldeko antolamenduari buruzko gaietan sakondu nahi duten graduatu-ondokoak.  Donostian datak desberdinak dira (urriaren 14tik ekainaren 17ra arte) baina gaiak ez. Bi ikastaroek honako sei modulu hauek dauzkate: Oinarrizko administrazio-zuzenbidea;Lurralde-antolamenduari buruzko araudia eta sektoreko eta ingurumenari buruzko legeria; Hirigintzako antolamendua eta plangintza; Hirigintza-antolamendua egikaritzea (Hirigintza-kudeaketa);Hirigintza-Antolamenduaren bermea eta babesa (Hirigintza-Diziplina); Lanbide batean jarduteko proiektua.

Gainera aukera dago ere bakarrik modulu zehatz batzuk egiteko. Argibideak IVPen webean eskuragarri egongo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan