Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko Sailak eta hitzartutako futbol eta saskibaloiko klub eta federazioek Kiroleko Indarkeriaren aurkako Kontzientziazio Aste bat egitearen alde jo dute

2016.eko otsailak 18

Kirol-esparruan indarkeriazko jarrerei aurre egiteko balio eta orientabideen dekalogoaren 200.000 diptiko banatuko dira, eta iragarki-kuña eta -spotak ere egingo dira

Segurtasuneko sailburuak, Estefania Beltran de Herediak, eta Joko eta Ikuskizunen zuzendariak, Aitor Uriartek, Kiroleko Indarkeriaren aurkako Kontzientziazio Astea ezagutarazi dute, bere garaian kirolean indarkeriaren, arrazismoaren, xenofobiaren eta intolerantziaren kontra borrokatzeko lankidetza-protokoloa sinatu zuten klub, kirol-elkarte eta futbol eta saskibaloiko federazioetako ordezkariekin batera. Otsailaren 22tik 28ra egingo dute kontzientziazio-aste hori. 

Kirol munduan indarkeria, jarrera arrazista eta xenofoboak eta intolerantzia desagerraraztea: horra hor zer helburu duen lankidetza-hitzarmenak. Guztira,  hamabi euskal futbol talde gehitu dira ekimenera, lehen mailakoen (Athletic, Erreala, Eibar), eta bigarren A (Deportivo Alavés) zein B mailako (Sestao, Amorebieta, Real Unión, Barakaldo, Arenas, Portugalete eta Gernika) taldeen artean. bSaskibaloiko ACB Ligako hiru euskal taldeak (Baskonia, gipuzkoa Basket eta Bilbao Basket) eta bai futboleko bai saskibaloiko federazioak ere batu zaizkie.

Hartutako konpromisoen artean, iragan azaroan egindako azken bileran kirolaren bizikidetzaren astea abiaraztea adostu zuten. Bizikidetzaren alde jokatzen dugu lelopean, kiroleko jardunbide onen dekalogoan jasotako balioak jendarteratu, zabaldu eta sustatzeko konpromisoa hartu zuten hitzarmenaren sinatzaileek. Hain zuzen, iragan denboraldian kaleratu zuten dekalogoa.

Guztira, 200.000 bat diptiko banatuko dira; horietan, modu erraz eta laburrean gogorarazten zaizkie «jokoaren arauak», ez soilik jokalariei, baita astean zehar milaka pertsona biltzen dituzten kirol diziplina horien zale eta jarraitzaileei.

Besteekiko begirunea, baita arbitroaren erabakiekiko eta jokoaren arauekiko ere, tolerantzia sustatzea, jende ugari bildutako kirol-barrutian egoten eta jokatzen jakitea, eta ikuskizunean inplikatutako pertsona guztien jarrera eta gaitasunek ere ikuskizunaren segurtasunean eragiten duten jakitun izatea.

Diptikoak banatzeaz gain, iragarki-mezu eta -spotak era jendarteratuko dira eta joko-zelaietan banner bat proiektatuko da kanpainan zehar; hain zuzen, otsailaren 22tik 28ra gauzatuko da eta 70.000 euro inguru balioko ditu. Orobat, klubek berek ere jendarteratuko dituzte balio horiek, beren webguneen eta bideo-markagailuen bitartez.

«Garrantzitsua da erakundeek, kiroleko klub, elkarte eta federazioekin batera, biztanleak errespetuaren, gizartean elkarrekin bizi ahal izateko tolerantziaren, inguruan sentikortzeko eta kontzientziatzeko premia sakontzen jarraitzea.Kanpaina hauen helburua, ez bada guztiz desagerraraztea, gutxienez bada kiroleko arauen eta jardunbide nahiz jokabide onen urraketa dakarten gertakarien kopurua gutxitzea» azpimarratu du Segurtasuneko sailburuak, Estefanía Beltrán de Herediak.

Ezarritako arauak urratzen dituzten jokabideak zigortzeko espedienteak irekitzera jo aurretik, beharrezko da kontzientziazioaren eremua lantzea, prebentziozko eta hezkuntzako alderdia nabarmentzea.Baina gogoan izan behar dugu arauak betetzeko ezartzen direla; bestela, zigortzeko eskumena ere baliatzen dugu» gaineratu du Euskadiko Segurtasun Sailaren arduradunak.

Ildo horretan, Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendariak jakinarazi duenez, aribideko denboraldian zehar (2015/2016) Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak 12 zehapen-espediente abiarazi ditu, hamalau arrazoi hauengatik: ordena nahasteagatik (4), sorgarriak kontsumitzeagatik (2), sinboloak erakusteagatik (3), intolerantziako oihuengatik (2), eserlekua ez betetzeagatik (1), kirol-barrutian titulu baliogabe batekin sartzeagatik (1), titulu baliodunik ez eramateagatik (1).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Segurtasuneko Saila, klubek eta federazioek, Kiroleko Indarkeriaren aurkako Kontzientziazio Aste bat egitearen alde➡ https://t.co/gdI01x0QJM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)