Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko gazte langabeen artean lana lortzeko aurreikuspenak hobetu egin dira

2016.eko otsailak 18
  • Euskadiko gazte langabeen %71k urtebeteko epean lana aurkitzea espero dute
  • Ikasleen artean %65ek euren ikasketei lotutako enplegua aurkituko dutela uste dute
  • Gazteen Euskal Behatokiak Aurrera Begira, Gazteen Aurreikuspenei buruzko adierazleak ikerketaren 3. edizioa aurkeztu du

Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak Aurrera Begira 2015. Gazteen Aurreikuspenei buruzko Adierazleak ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu gaur goizez Bilbon. Gazteen Euskal Behatokiak eginiko lan honen helburu nagusia da, Euskadiko gazteek oraina nola antzematen duten jakitea, eta epe laburrean, euren etorkizunerako aurreikuspenak zeintzuk diren ezagutzea. Hamar adierazle erabiltzen ditu horretarako ikerlanak. Hirugarren edizio honetan, adierazleek aurreko bi urtean izan duten bilakaera ere aztertzen da, emaitza berriak 2013ko eta 2014ko Aurrera Begira azterketekin konparatuta.

Aurrera Begira 2015 ikerketak honako ondorio nagusi hauek jasotzen ditu: Euskadiko gazteek egungo egoeraren balorazio positiboa egiten dute eta norberaren poztasun maila altua agertzen dute. Era berean, lana aurkitzeko aurreikuspenak ere hobera egin du nabarmen 2015ean, aurreko urteetako emaitzekin konparaketa eginez gero, nahiz eta lana galtzeko edo baldintzak okertzeko arriskuak gora egin. Zehazki, lanik gabe dauden euskal gazteen artean %71k enplegua aurkitzea espero dute ondorengo urtebetean. Portzentaje hau %60koa zen 2014ko Aurrera Begira txostenean, eta %54koan 2013an.   

Gaur egun ikasten ari diren euskal gazteen artean, berriz, euren prestakuntzari lotutako lana izatearen aurreikuspenak ere hobera egin du nabarmen. Horrela uste dute ikasten ari diren gazteen %65ek. 2014an %56 ziren hala uste zutenak, eta %46 2013an.

Beste alde batetik, emantzipazio-proiektuek epe laburrean burutuak izateko zailtasunak izaten jarraitzen dute, eta gutxi izaten jarraitzen dute gogoz kontra atzerrira lan egitera joan beharko dutela uste dutenek.

Azkenik, gazteek beraien gaitasunekiko konfiantza altua adierazten dute (jasoriko prestakuntza eta duten kualifikazioa nabarmentzen dute gehien gazteek) eta etorkizunarekiko optimistak dira, eta hurrengo 5 urteetan egoerak hobera egingo duela uste dute.

1512 inkesta, 2015eko azaroan

Gazteei beraiei telefonoz egindako inkesta batean oinarritzen da Aurrera Begira 2015 ikerketa. Aurreko urteetan bezala, landa lana 2015eko azaroan burutu zen (11tik 24ra), 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gaztek erantzun zuten inkesta medio.

Aurrera Begira 2015 ikerketaren emaitzak 10 adierazletan laburbiltzen dira. Lehen hiru adierazleek gaur egungo egoeraren balorazioa aztertzen dute ikuspuntu ezberdinetatik: norberarena eta taldearena

   1. Egungo egoeraren balorazio indizea

   2. Norberaren poztasun indizea

   3. Bizitzaren alderdien balantzea

Jarraian lan aurreikuspenei buruzko lau adierazle aztertu dira:

   4. Lana galtzeko edo baldintzak okertzeko arriskua

   5. Lana aurkitzea aurreikustea

   6. Prestakuntzari lotutako lana izatea aurreikustea

   7. Derrigorrez emigratu beharra aurreikustea

       Hurrengo adierazlea, zortzigarrena hain zuzen ere, emantzipazioaren ingurukoa da:

   8. Emantzipazioa zapuztuko dela aurreikustea

Azkenik, etorkizunarekiko aurreikuspenei buruzko bi adierazle aztertu dira:

   9. Gazteen gaitasunekiko konfiantza indizea

  10. Etorkizunarekiko konfiantza indizea

Aurrera Begira 2015 txostenen osoa Gazteen Euskal Behatokian dago eskuragarri, honako datu hauekin guztiekin:

-10 adierazleen emaitzak sexuaren, adin taldeen eta lurralde historikoaren arabera.

-Adierazleen eraikuntzari buruzko informazio metodologikoa.

-Adierazleak eraikitzeko erabili diren inkestako galdera guztien erantzunak, sexuaren, adin taldeen eta lurralde historikoaren arabera.

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FundacionBoscos
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la 3ª edición del estudio Aurrera Begira https://t.co/J6DFT1WqL7 https://t.co/V

  • @asier96666
    2016.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la 3ª edición del estudio Aurrera Begira https://t.co/J6DFT1WqL7 https://t.co/V

  • @anamarti4
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la 3ª edición del estudio Aurrera Begira https://t.co/J6DFT1WqL7 https://t.co/V

  • @ZIOR13
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Aumenta expectativa d encontrar empleo entre l juventud vasca en paro https://t.co/rEslbtYrwQ

  • @AsierAranbarriU
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la 3ª edición del estudio Aurrera Begira https://t.co/J6DFT1WqL7 https://t.co/V

  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la 3ª edición del estudio Aurrera Begira https://t.co/J6DFT1WqL7 https://t.co/V

  • @Idoiainoriza
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la 3ª edición del estudio Aurrera Begira https://t.co/J6DFT1WqL7 https://t.co/V

  • @AlberjonAlcalde
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la 3ª edición del estudio Aurrera Begira https://t.co/J6DFT1WqL7 https://t.co/V

  • @iurkullu
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    El Observatorio Vasco de la Juventud presenta la 3ª edición del estudio Aurrera Begira https://t.co/J6DFT1WqL7 https://t.co/Vcz9dx2y6N

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    [Gazteen Euskal Behatokia] Euskadiko gazte langabeen artean lana lortzeko aurreikuspenak hobetu egin dira ➡ https://t.co/kmkNS9uCuJ

  • @bilbaometropoli
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Presentado el estudio "#AurreraBegira 2015. Indicadores de expectativas juveniles" ➡ https://t.co/i8YWkrpJch https://t.co/3g8t

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentado el estudio "#AurreraBegira 2015. Indicadores de expectativas juveniles" ➡ https://t.co/zHVgDXPayt https://t.co/4Srhb

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentado el estudio "#AurreraBegira 2015. Indicadores de expectativas juveniles" ➡ https://t.co/zHVgDXPayt https://t.co/4Srhb

  • @AzalgorriBilbao

    Presentado el estudio "#AurreraBegira 2015. Indicadores de expectativas juveniles" ➡ https://t.co/i8YWkrpJch https://t.co/3g8tepymAQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)