Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek hitzarmen bat sinatu dute iruzur fiskalaren aurkako borrokan informazioa trukatzeko

2016.eko otsailak 17

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek hitzarmen bat sinatu dute, bi administrazioon arteko informazio trukea arautzeko baldintzak eta prozedurak ezartzeko eta, hartara, iruzurraren aurkako borroka zorrozteko.

Hitzarmenek, hain zuzen, EAEko administrazio publikoko edozein organoren eta foru-ogasunen informazio-trukeari egiten diote erreferentzia, halako moldez, non hitzarmenok arautuko baitituzte horien elementu orokorrak, eta haiei erantsitako dokumentuek, berriz, baldintza partikularrak.

Akordioaren sinaduran honako hauek parte hartu dute: Ogasun eta Finantzetako sailburuak, Ricardo Gatzagaetxebarriak; Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen diputatuak, Jose Luis Cimianok; Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzetako diputatuak, Jose María Iruarrizagak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzetako diputatuak, Javier Larrañagak.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan izan da, Gasteizen.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MikelFerrero
    2016.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos firmando con Haciendas forales un convenio para intercambio de información en la lucha contra el #fraudefiscal➡https://t

  • @cseiriz
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos firmando con Haciendas forales un convenio para intercambio de información en la lucha contra el #fraudefiscal➡https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Hiru Foru Aldundiekin hitzarmen bat sinatu dugu #IruzurFiskala-ren aurkako borrokan informazioa trukatzeko ➡ https://t.co/DUsdGSQGV1

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)