Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak negoziazio-proposamen zabala aurkeztu die sindikatuei, 2016an akordioak lortzeko

2016.eko otsailak 17

 

  Gaur Gasteizen egindako Osasuneko Mahai Sektorialean, Osakidetzak proposamen zabala egin die sindikatuei, Osakidetzako profesionalen lan-baldintzei lotutako 14 alderdiren inguruan: besteak beste, 2016an beste 1000 lanpostuko lan-eskaintza publikoa egitea, aldi baterako kontratazioa erregulatzea eta aurtengo urterako plantilla zabaltzea eta finkatzea.

  Bilera honekin, negoziazio-egutegi bat jartzen da abian, datozen asteotan jarraipena izango duena, hain zuzen ere. 

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Mahai Sektorialaren beste bilera bat deitu du gaur goizerako, Eusko Jaurlaritzak iragan asteartean Administrazio Publikoan 35 orduko lan-astea berrezartzeko Dekretua onartu eta gero. Dekretua dela medio, Osakidetzan ere itzuliko da 1.592 orduko lanaldia, bai eta norbere kontuetarako 6 baimen-egunak eta antzinatasunagatiko egun libreak berreskuratzeko aukera ere, otsailaren 11ko Mahai Orokorrean iragarria.

Hala, Osakidetzak proposamen zabala aurkeztu die gaur sindikatuei, Osakidetzako langileentzat interesgarri diren 14 puntu eta lan-alderdi jakin bilduta: besteak beste, lizentzia eta baimenak, mugikortasuna, euskalduntzea, betegabeko postuak aldi baterako betetzea... 2016 urteari begira akordio bat lortzeko asmoz. Sindikatuekin egindako negoziazioan, hiru alderdi funtsezko ere mahaigaineratu ditu Osakidetzak, sindikatuekiko elkar-ulermena lortzeko; hala, aldi baterako kontratazioaren, langileak gehitzeko espedienteen eta 2016ko lan-eskaintza publikoaren inguruan negoziatzeko aukera plazaratu du.

Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendariak, Jose Maria Armentiak, aditzera eman duenez, “oraingo lehen mahai hau negoziazio-egutegi baten hasiera da, zeinak Osakidetzako profesional guztientzako oinarrizko gaitan akordioren bat lortu ahal izateko aukera berri bat eskaintzen duen. Gure proposamena nahikoa anitza eta osoa da, honelako edo bestelako hurbilketak bilatzeko modukoa. Negoziatu nahi dugu, argi eta garbi; horrenbestez, espero dugu sindikatuek ere ager dezatela negoziatzeko borondate benetakoa eta arduratsua, akordioei bide emateko». Era berean, Giza Baliabideetako Zuzendariak aurreratu duenaren arabera, datozen asteotan beste Mahai Sektorial bat deitzeko asmoa dago.   

 

 Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 17a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)