Berriak Osasuna
Eu

Euskadik osasun-esparruko jardunbideen gidaliburu bat prestatu du emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko eta hautemateko

2016.eko otsailak 17
  • Osasun Sailak eta Emakundeek koordinaturik jardun dute gidaliburua argitaratzeko
  • EAEn 1000 bat haur bizi dira zeinen familiak genitalen mutilazioa egiten den herrialdeetatik baitatoz.

Osasun Sailak eta Emakundek Euskadiko Osasun Sisteman Emakumeen Genitalen Mutilazioa prebenitzeko eta hautemateko jardunbideen gidaliburu bat aurkeztu dute gaur goizean. Argitalpenak zenbait jardunbide gomendatzen dizkie EAEko langile sanitario eta soziosanitarioiei, Emakumeen Genitalen Mutilazioa (EGM) egiten duten herrialdetatik datozen pertsonak artatzeko.

Emakunderen zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, gaur goizeko prentsaurrekoan aurkeztu dute protokolo hori. Helburua da halako praktiken mende dauden emakume eta neskatoei arreta emateko jardunbide eraginkorrak sustatzea; bereziki, gure erkidegoan bizi diren beste neskato batzuk EGMaren biktima izatea galarazteko.

Osasun Sailaren, Osakidetzaren eta Emakunderen arteko lankidetzaren fruitu izan da gidaliburuaren argitalpena. Erantzutea da asmoa: alegia, halako praktikak gauzatzen diren herrialdeetatik etorritako emakumeak Euskadira heldu ostean agertzen diren egoerak ezagutzeko eta horietan nola jokatu jakiteko premiari erantzuna ematea.

Gidaliburuak adierazten du arlo horretan esku hartzeko emakumeen aurkako indarkeriaren agerpen gisa hartu behar dela EGMa, eta hori izan behar dela abiapuntua; beraz, prebentziorako estrategia gisa, emakumeen ahalduntzea azpimarratu behar da, arazoari erantzuna osasunaren ikuspuntutik soilik ematea saihestuz. Aldi berean, esku-hartze orok herri, komunitate eta familien estigmatizazioari ihes egin behar dio; guztiz kontrara, ezagutza eta sentsibilitatea sustatu behar dira, halako usadioak sortu zireneko testuinguruan ulertzeko eta, hartara, horiek pairatzen dituztenen birbiktimizazioa ekiditeko.  

Dokumentuak bi zati ditu barruan, elkarmendekoak: bata sozio-antropologikoa, etikoa eta juridikoa, fenomenoaren motibazio psikologiko, ekonomiko, sozial eta kultural sakonak argitzeko, bai eta Euskadin duen garrantzia, usadio horren aurkako funts etikoa eta hari aurre egiteko eskuragarri ditugun lege-tresnak ere; bigarrenak zenbait gidalerro eskaintzen ditu osasun-arreta ematean EGMaren arreta eta prebentzioari egoki heltzeko.

EAEn, 11.000 pertsona etorkin datoz EGMa egiten den herrialdeetatik, eta 1.000 ingurukoa da herrialde horietatik datozen 0 eta 14 urte arteko nesken kopurua.

Gidaliburuak beste urrats bat egin du osasun-esparruaren eta EGMaren arreta eta prebentzioan engaiatutako beste esparru batzuen –oinarrian, hezkuntza eta gizartea– arteko koordinazio-lanean.

Emakundek antolatutako eta Osasunaren eta Hezkuntzaren arloko profesionalei zuzendutako jardunaldi baten testuinguruan aurkeztu dute gidaliburua, hain zuzen, EGMaren prebentziorako prestatzeko jardunaldi batean. 

21 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @portuigualdad
    2016.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi se dota de una guía de actuación en el ámbito sanitario para la prevención y... https://t.co/9SMx2QeT6R

  • @jeslarra
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Aurkeztu da osasun-esparruko jardunbideen gida bat emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko eta hautemateko ➡ https://t

  • @jeslarra
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Presentada guía de actuación en ámbito sanitario para la prevención y detección de la mutilación genital femenina ➡ https:…

  • @BarrenaEugenia
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Presentada guía de actuación en ámbito sanitario para la prevención y detección de la mutilación genital femenina ➡ https:…

  • @CasaEncuentro
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Presentada la guía de actuación para el ámbito sanitario para prevenir la mutilación genital femenina en https://t.co/geXy

  • @GARALEX_EHU
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Mutilazio genitala prebenitzeko gida, osasun arloko profesionalei zuzendutakoa. Gaur aurkeztu dugu https://t.co/GR11Ccq8HS

  • @a_bergara
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Mutilazio genitala prebenitzeko gida, osasun arloko profesionalei zuzendutakoa. Gaur aurkeztu dugu https://t.co/GR11Ccq8HS

  • @a_bergara
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Presentada la guía de actuación para el ámbito sanitario para prevenir la mutilación genital femenina en https://t.co/geXy

  • @iaa7733
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Mutilazio genitala prebenitzeko gida, osasun arloko profesionalei zuzendutakoa. Gaur aurkeztu dugu https://t.co/GR11Ccq8HS

  • @emakundEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Mutilazio genitala prebenitzeko gida, osasun arloko profesionalei zuzendutakoa. Gaur aurkeztu dugu https://t.co/GR11Ccq8HS

  • @iaa7733
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Presentada la guía de actuación para el ámbito sanitario para prevenir la mutilación genital femenina en https://t.co/geXy

  • @emakundEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Presentada la guía de actuación para el ámbito sanitario para prevenir la mutilación genital femenina en https://t.co/geXyFWqoTK

  • @LeyrePeke
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Presentada guía de actuación en ámbito sanitario para la prevención y detección de la mutilación genital femenina ➡ https:…

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Aurkeztu da osasun-esparruko jardunbideen gida bat emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko eta hautemateko ➡ https://t.co/pA4RSWFjnA

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Presentada guía de actuación en ámbito sanitario para la prevención y detección de la mutilación genital femenina ➡ https://t.co/eqMqM4p1uF

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Aurkeztu da osasun-esparruko jardunbideen gida bat emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko eta hautemateko ➡ https://t.co/cM4L2CntaY

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Aurkeztu da osasun-esparruko jardunbideen gida bat emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko eta hautemateko ➡ https://t.co/xvyuH6TmPA

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Presentada guía de actuación en ámbito sanitario para la prevención y detección de la mutilación genital femenina ➡ https://t.co/N21c15Q9Nu

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Aurkeztu da osasun-esparruko jardunbideen gida bat emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko eta hautemateko ➡ https:…

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Presentada #guía de actuación en ámbito sanitario para la prevención y detección de la mutilación genital femenina ➡ ht…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Presentada #guía de actuación en ámbito sanitario para la prevención y detección de la mutilación genital femenina ➡ https://t.co/BghxMAD5dQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)