Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Madrilen gobernu egonkor bat izateko premia azpimarratu du Erkorekak, euskal herritarren arazoei «azkar erantzuteko» beharrezkotzat jota

2016.eko otsailak 17

Eusko Jaurlaritzaren eledunak esan du negoziazioen ondorioz eratutako edozein gobernurekin hitz egitera egokituko direla; hori bai, euskal agendarekiko «sentikortasuna» eskatzen diote

Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak Madrilen gobernu egonkor bat lehenbailehen izateko premia azpimarratu du, euskal gizarteari eragiten dioten eta «erantzun azkarra» behar duten arazoak konpontzeko solaskide gisa jardun dezan (besteak beste, altzairu-sektorearen krisian). Ildo horretan, ziurtatu du Espainian gaur egungo negoziazio-prozesuen ondorioz eratutako zernahi gobernurekin hitz egitera egokituko dela Euskadiko gobernua, begirune demokratiko osoz; hori bai, euskal agendari erantzuteko «sentikortasuna» eskatzen dio. 

Hala ziurtatu du gaur, Cope katean egindako elkarrizketa batea, non atzo ezagutarazitako Soziometroa aipatu baitu orobat. Hauteskunde orokorren eta udal- eta foru-hauteskundeen ostean egindako lehenengoa, hain zuzen. Erkorekaren ustez, alderdi politiko berriak indarrez sartu direla frogatzen du zundaketak, bai eta Eusko Legebiltzarraren osaeran ageriko aldaketak leudekeela ere, berriz bozkatu arte datuon bilakaera zer-nolakoa izango den egiaztatzeko zain. Ildo horretan, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren kudeaketaren balantzea «benetan ona» ari dela izaten, «oso zaila den aldi batean»; beraz, autonomia-hauteskundeetara «inongo konplexurik gabe» eta «berme osoko konfiantzaz» aurkeztuko da EAJ.

Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez, zenbat eta denbora gehiago eman gobernu hori osatzen, are zailagoa izango da siderurgiaren sektorearen krisiaren gisako auziei heltzea. «Horrek bai estatu bai Europa mailan jardutea eskatzen du, eta horretarako ezinbestekoa da Estatuaren laguntza» ziurtatu du. Erkorekak gogorarazi du «erantzun azkarra» behar dutela aipatutakoaren moduko arazoek, eta erantzuna eman behar duena bitarteko egoeran dagoenean zailagoa dela hori.

Eledunak balioa ekarri dio, halaber, Eusko Jaurlaritza legegintzako egutegia betearazteko egiten ari den ahalegin handiari, eta berak zuzendutako Herri Administrazio eta Justizia Saila jarri du adibide gisa. «Bost lege-proiektu bidaltzeko konpromisoa hartu, eta zortzi bidali nituen. Horietatik, Legebiltzarrak bakarra onartu du» azaldu du. Beraz, Erkorekaren ustez, Eusko Legebiltzarra da Udal Legea eta gisako proiektuak izapidetzeko orduan erritmoak azkartu behar dituena. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    @JErkoreka: Es necesario un gobierno estable en Madrid para resolver los problemas que afectan a la sociedad vasca ➡ https://t.co/pFUvVMz8No

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)