Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ikerbasqueko ikertzaileek 24 milioi baino gehiagoko fondoak erakartzea lortu zuten 2015an

2016.eko otsailak 17

Ikerbasquek 142 ikertzaile senior eta 59 ikertzaile gazteen kontratazioarekin itxi zuen 2015.urtea. Hauek guztiak, 31 herrialde baino gehiagotik datoz eta nazioarteko esperientzia bildu ondoren Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lanean dihardute.

2007. urtetik Ikerbasqueko ikertzaileek 100 milio euro inguru ekarri dute Euskadira eta iazko bukaern ikertzaile hauek zuzendutako ikerketa taldeetan 580 pertsona lanean zeuden.

2015an lortutako emaitzek, Euskadi zientziaren arloko Europa mailako erreferentziatzat kokatzen dute. Nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko baldintzak betezen duen herria, alegia.

Donostian, 2016ko otsailak 17.– IKERBASQUEk argi utzi zuen 2015an, 2007an eratu zenez geroztik Zientziarako Euskal Fundazioak ikerketa zientifikoaren alde egindako apustuaren errentagarritasuna: Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko mundu osoan erakarri dituen ikertzaileek 24 milioi euroko guztizko balioa duten fondoak lortu dituzte ikerketa proiektuetarako. 2007. urtetik Ikerbasqueko ikertzaileek 100 milio euro inguru ekarri dute Euskadira eta 2015. urtearen bukaeran, ikertzaile hauek zuzendutako ikerketa taldeetan 580 pertsona lanean zeuden. Honela, lehiakortasunaren alorrean lortutako epe luzeko etekinarekin batera, frogatuta geratu da ikerkuntzan inbertitzeak berehalako itzulkinak lor ditzakeela sosetan Euskadirentzat.

Zehazkiago esanda, IKERBASQUEko ikertzaileek lortutako fondoen guztizko zenbatekoa 24.243.367 eurokoa izan da. Kanpoko finantzaketaz baliatu ziren 342 proiekturen artean, hamaikak ERCren bekak lortu zituzten. ERC (European Research Council, Europako Ikerkuntza Kontseilua) dugu kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, zientzia-bikaintasunean oinarritutako proiektuen sustapenari dagokionez.

2015. urtearen amaieran, IKERBASQUEk kontratu mugagabea sinatua zuen 142 ikertzailerekin, eta hauen guztien artean, 837 artikulu kaleratu zituzten indexatutako argitalpenetan, hots, nazioarteko kualifikazio maila handiko hedabideetan.

2015an lortutako emaitza hauen haritik, segurtasun osoz esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europa mailako erreferentziatzat sendotu dela; nazioartean ikerketa aurreratua duen eskualdea garela aitortzen dute, nazioarteko kategoria duten euskal ikerketa-taldeen jardunaz eta nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko baldintza egokien laguntzaz.

IKERBASQUEk Euskadin ikerketa-lanak egiteko erakarri dituen pertsonak 31 herrialdetakoak dira, gehienak zientzia esperimentalen eta matematikaren alorrekoak (%45). %17 gizarte zientzietako edo humanitateetako adituak dira, %14 teknologia alorrekoak eta %24 medikuntza eta bizitza zientzien alorrekoak. Jatorriari dagokionez, gehienak espainiarrak dira (104), baina badira italiarrak (18), alemaniarrak (14), errusiarrak (8), britainiarrak (7), ukrainiarrak (4),  EEBBetakoak (5) eta kanadiarrak (5) eta Europa, Amerika eta Asiako beste 23 herrialdetakoak ere. Gizonak dira nagusiki (%80), 45 urte inguruko batez besteko adinarekin.Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorriak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.

Nabarmentzeko moduko lanak

Hauexek dira, IKERBASQUEko ikertzaileek azken urtean mamitu dituzten lan eta argitalpen aipagarrienetako batzuk:

  • Galaxia-taldeen arteko talkei buruzko ikerketa batek materia ilunaren inguruko teoria berriak lantzeko aukera eskainiko du, UPV/EHUko Fisika Teorikoa Sailean lanean diharduen Tom Broadhurst Ikerbasqueko ikertzailearen eskutik. Broadhurst doktoreak bi galaxia-klusterren arteko talka azaltzen duen simulazioa gauzatu du, eta azalpen horrek nolabaiteko desafioa bota dio materia iluna partikula astunez osatuta dagoela dioen onartutako ikuspegiari. Ikerketa honek materia ilun misteriotsua hobeto ulertzen lagunduko du.
  • Epilepsiak neurona berrien sorkuntza murrizten duela egiaztatu dute. Amanda Sierrak eta Juan Manuel Encinasek hipokanpoko ama-zelula neuralen propietate berri bataurkitu dute sagu transgenikoetan epilepsia-eredu bat erabiliz. Lana esperimentazioko animaliekin egin bada ere, aurkikuntza honek begi-bistako ondorioak ditu praktika klinikoan eta epilepsiaren aurkako terapia berrien bilaketan, izan ere, neurona berrien sorkuntza (neurogenesia) hipokanpoan errotutako epilepsiek negatiboki eragiten dioten prozesua baita.
  • Asier Góme Olivencia-ren eskutik, Euskal Herriko ugaztunen aztarnategi kuaternariorik zaharrena aurkitu da. Punta Luzeroko (Zierbana, Bizkaia) Harrobiko aztarnategiaren ikerketak, orain arte Euskal Herrian ezezagunak ziren hainbat espezieren presentzia egiaztatzea ahalbidetu du: zimitarra-hortzak zituen Homotherium latidens felinoa, Panthera gombaszoegensis jaguar europarra eta otsoaren arbasotzat jotzen den Canis mosbachensis delakoa. Espezie hauekin batera, errizonero bat, hiru orein, orein erraldoi bat, zenbait bobido handi (uroak zein bisonteak) eta azeri baten aztarnak aurkitu dira. Aztarnategia Punta Luzeroko mendi magalean kokatutako leize bat zen, animaliak erori eta harrapatuta hiltzen ziren tranpa natural baten gisakoa.

Helburuko zentroa

Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 88 ikertzaile unibertsitateetan (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea) lan egiten hasi dira. Gainerako 113k ikerketa zentroetan lanean dihardute, unibertsitate munduari lotutako BERC (Basque Excellence Research Centre) izeneko bikaintasunezko bederatzi ikerketa-zentroak tarteko direla.

Hauxe da gaur egun indarrean dauden BERCen zerrenda osoa:

  • Achucarro – Basque Center for Neuroscience (Zamudio)
  • Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures (Zamudio)
  • Polymat – Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Donostia)
  • DIPC - Donostia International Physics Center (Donostia)
  • Materials Physics Center (Donostia)
  • Bizkaiko Biofisika Fundazioa (Leioa)
  • BC3 - Basque Centre of Climate Change (Bilbo)
  • BCAM - Basque Center for Applied Mathematics (Bilbo)
  • BCBL - Basque Center on Cognition, Brain and Language (Donostia)

IKERBASQUEk kontratatutako ikertzaileei harrera egiten dieten bederatzi bikaintasunezko zentro eta hiru unibertsitate (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon) horiei Ikerketa Korporatiboko Zentroak (IKZ) gaineratu behar zaizkie: biomaGUNE (biomaterialeak), energiGUNE (energia), bioGUNE (biozientziak) eta nanoGUNE (nanozientzia), bai eta osasungintza alorreko Biodonostia eta Biocruces ikerketa zentroak, CEIT-IK4 ikerketa teknikoetarako zentroa, Tecnalia barne daudenikerketa-zentroak, BioEf fundazioa (Osasun Sailaren menpekoa) eta Globernance (pentsamendu politikoaren ikerketa eta hedapen zentroa). Guztira, Euskadiko 23 unibertsitate eta ikerketa zentro profitatzen dira nazioarteko ikertzaileen erakarpenaz.

Fundazioaren Ebaluazio Batzordea Euskal Zientzia Sistematik kanpo dago, eta 29 herrialdetako 200 ikertzailek osatzen dute, ospe handiko zazpi katedradun eta ikertzaileren koordinaziopean.

IKERBASQUEri buruz

IKERBASQUE, Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimen baten emaitza da, duela zenbait urtez geroztik autonomia erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek zientzia-ikerketaren alde egindako apustua sendotzea helburu duena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Planean jasota dagoen moduan. Euskadi I+G+b alorreko potentzia garrantzitsuenen artean kokatzeko ahalegin honetan, talentua erakartzea da Ikerbasqueren jardunaren oinarrizko ardatza.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inmaizcoa
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los investigadores e investigadoras @Ikerbasque lograron en 2015 atraer fondos por valor de 24 millones de euros ➡ https://t.co

  • @samanjon2
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los investigadores e investigadoras @Ikerbasque lograron en 2015 atraer fondos por valor de 24 millones de euros ➡ https://t.co

  • @damiguel77
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los investigadores e investigadoras @Ikerbasque lograron en 2015 atraer fondos por valor de 24 millones de euros ➡ https://t.co

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los investigadores e investigadoras @Ikerbasque lograron en 2015 atraer fondos por valor de 24 millones de euros ➡ https://t.co

  • @Chiscanito13
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: @Ikerbasque-ko ikertzaileek 24 milioi baino gehiagoko fondoak erakartzea lortu zuten 2015an ➡ https://t.co/c6VbSDBYQ8

  • @Inigolaizola
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los investigadores e investigadoras @Ikerbasque lograron en 2015 atraer fondos por valor de 24 millones de euros ➡ https://t.co

  • @GlaciarBlue
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: @Ikerbasque-ko ikertzaileek 24 milioi baino gehiagoko fondoak erakartzea lortu zuten 2015an ➡ https://t.co/c6VbSDBYQ8

  • @GlaciarBlue
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Los investigadores e investigadoras Ikerbasque lograron en 2015 atraer fondos por valor de 24 millones de euros. https://t.co/hCkmb9jrVv

  • @CICbioGUNE
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los investigadores e investigadoras @Ikerbasque lograron en 2015 atraer fondos por valor de 24 millones de euros ➡ https://t.co

  • @AchucarroNeuro
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los investigadores e investigadoras @Ikerbasque lograron en 2015 atraer fondos por valor de 24 millones de euros ➡ https://t.co

  • 2016.eko otsailak 17

    Apuesta por la investigación que no incluye a los universitarios que este curso tampoco han tenido acceso a las becas de colaboración . El resto de comunidades SÍ has tenido acceso a estas becas que les ha permitido llevar proyectos de investigación . Sobre este recorte de presupuesto no hablan, pero los afectados seguimos manifestando nuestra indignacion por esta desigualdad y por este menosprecio hacia el alumnado más brillante.

  • 2016.eko otsailak 17

    Me pregunto cuanto dinero ha supuesto el recorte en becas de colaboración que el Govierno Vasco ha realizado durante dos cursos consecutivos. Supongo que de este tema no hablará nadie en este acto. Sin embargo, las universidades públicas vascas se quedan a la cola por mucha publicidad que estos actos pretendan dar. Los afectados por estos recortes en investigación nos sentimos relegado y excluidos.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa