Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaixotasun infekziosoen agerraldietarako aholku batzordea sortu du

2016.eko otsailak 16

Lakuan bildu da gaur gaixotasun infekzioso eta osasun publikoaren arloetako adituen aholku-batzordea, Osasun Sailari aholku emango diona zika birusak eragindako gaixotasunen bezalakoen aurreko jokabidean

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ekimenez bildu dira gaur Gasteizen mikrobiologia, gaixotasun infekzioso, osasun publikoa eta prebentzio-medikuntzaren arloetako adituak Euskadiko gaixotasun infekziosoen agerraldietarako lehen aholku-batzordea eratzeko.

Osasun Sailaren lehentasunezko helburuetako bat da gaixotasun infekzioso kutsakorrak kontrolpean edukitzea. Horren isla da Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Miren Dorronsoro doktoreak gaur goizeko bileraren hasieran esandakoa: «Kasu susmagarrien zaintza epidemiologikoa, detekzioa, diagnostikoa eta kutsatze-katea apurtzeko esku-hartzeak ezinbestekoak dira gaixotasun horiek kontrolpean eduki eta euskal herritarren artean hedatu ez daitezen».

 Horiek horrela, 15 profesionalez osatutako aholku-batzorde berriak honako helburu hauek izango ditu:

1. Zika birusaren eta bestelako gaixotasun infekziosoen agerraldien susmoa dagoen kasuak EAEko osasun-sistemako edozein mailatan garaiz hautemateko mekanismoak ezartzea.

2. Gaixotasun infekziosoen agerraldiaren susmoa dagoenean eta/edo agerraldia egiaztatzen denean, diagnostiko bizkorra eta osasun-arreta egokia bermatzea.

3. Unean uneko prebentzio-neurri egokiak ezartzea, kontrol egokia bermatu, eta gaixotasun infekziosoen agerraldiak ez daitezen Euskadin zehar hedatu.

Azken urteetan, kontu arrunta bihurtu dira gaixotasun infekziosoen agerraldiak: 2000 urtean, behien entzefalopatia espongiformearen alerta eman zen; 2003an, aurreko horri loturiko Creutzfeldt-Jakob gaixotasunaren aldaera berria, arnas-sindrome akutu larria, Txinatik 30 herrialdera baino gehiagora hedatu zen 7 hilabete eskasean; 2006an, H5N1 hegaztien gripea; 2009an, gripe-pandemia; 2012an MERS-nCoV koronabirus berria; 2013an, AH7N9 gripea; 2014an, ebola-agerraldia; eta orain gutxi, zika birusaren hedapena. Kasu horietako gehienak, gainera, mikroorganismo ezezagunek eragindakoak dira, edo lehenago gizakiengan eragin epidemiologiko adierazgarririk izan ez zutenak, eta hedatu diren bizkorrak osasuneko larrialdi-egoerak sortu ditu nazioartean.

Gertakari horietan guztietan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko zerbitzuek eta Osakidetzako arreta-zerbitzuek mota horretako pazienteei bideratutako prozedura espezifikoak egin behar izan dituzte, osasun-sistemako maila guztietan zaintza epidemiologikoa, diagnostikoa, prebentzioa, kudeaketa eta tratamendua gauzatzeko. Horrela, euskal herritarrek jasan lezaketen eragina eta gaixotasunaren hedapena eta kasu sekundarioak agertzeko aukera murriztu nahi dira.

Hala ere, giza jardueren globalizazioa, munduko populazioaren hazkundea, abiadura handiko mugikortasuna, nazioarteko bidaien ugaritzea, klima aldaketa edo mehatxupeko populazioaren hazkundea kontuan hartu behar dira, gaixotasun horien agerraldiak nonnahikotzen dituztelako, osasun publikoko mundu-mailako arazo bihurtuz. Horren adibide da 2015eko erdialdetik hona zika birusarekin gertatzen ari dena, Amerikako herrialde ia guztietara hedatu baita zika birusa, eta gehienbat Brasilen.

Hala, 2016ko otsailaren 1ean, Osasunaren Munduko Erakundeak egoera hori nazioarteko osasun-larrialdi gisa sailkatu zuen. Gaur-gaurkoz, Osasun Sailaren mendeko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak gogorarazi duenez, «Euskadin ez da osasun publikoarentzako mehatxu larria, ez dagoenez bertan kokatutako gaixotasun horren bektorerik; epe laburrean, ezin da baztertu inportatutako kasuak agertzea, baina ez dira zertan osasun publikoko arazo izan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 16a

9 iruzkin
  • @BabsonM
    2016.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de #Salud crea un Consejo Asesor de #Enfermedades Infecciosas Emergentes ➡ https://t.co/RIUf2UJHSD http…

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    #Osasun Sailak #gaixotasun infekziosoen agerraldietarako Aholku Batzordea sortu du ➡ https://t.co/JgrPej6sCs https://t.co/FHOJxk3oqP

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de #Salud crea un Consejo Asesor de #Enfermedades Infecciosas Emergentes ➡ https://t.co/VesNcgBowB https://t.co/ndJeVyq8tS

  • @XanMames
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @VOSTeuskadi: 🔔Departamento de Salud @Gob_eus crea Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes►https://t.co/54URFB0SPu https:/…

  • @GPdMG
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El Departamento de #Salud crea un Consejo Asesor de #Enfermedades Infecciosas Emergentes ➡ https://t.co/jdixJe5aTf http…

  • @beatrizialvarez
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El Departamento de #Salud crea un Consejo Asesor de #Enfermedades Infecciosas Emergentes ➡ https://t.co/jdixJe5aTf http…

  • @GarbineLizeaga
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de #Salud crea un Consejo Asesor de #Enfermedades Infecciosas Emergentes ➡ https://t.co/RIUf2UJHSD http…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    #Osasun Sailak #gaixotasun infekziosoen agerraldietarako Aholku Batzordea sortu du ➡ https://t.co/xzbFYVfcgD https://t.co/WS5tKlZ3Ja

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de #Salud crea un Consejo Asesor de #Enfermedades Infecciosas Emergentes ➡ https://t.co/BENxnG6KCb https://t.co/4Vgm4MI8Dj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak