Berriak
Eu

Memoria Plazaren erakusketak herritarren parte-hartzea bideratzeko helburua beteta amaitu du Bilboko etapa

2016.eko otsailak 16

 Durango izango da Memoria Plaza erakusketa ibiltariaren hurrengo geldialdia

 Durangoko alkateak, Aitziber Irigorasek, eta Gogorako zuzendariak, Aintzane Ezenarrok, bihar aurkeztuko dute udalerrirako programazio berria, Udaletxean.

Memoria Plazaren erakusketa ibiltaria Bilbon izan da otsailaren lehen 12 egunetan eta memoriaren eraketan herritarren parte-hartzea bultzatzeko xede nagusia beteta amaitu du etapa hori. Durangoko udalerriak hartuko du hurrena memoriaren erakusketa ibiltaria. Bihar, goizeko 11:00etan, Aitziber Irigoras alkateak eta Aintzane Ezenarro GOGORA–Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak erakusketa berrirako programazioa aurkeztuko dute udaletxean.

Erakunde sustatzaileen ustez, hauetarako balio izan du Bilboko Memoria Plazak: gizarteari Gogora Institutua aurkezteko; memorian Bilboko gizartearen parte-hartzea bideratzeko; biktimaren, gizartearen, memoriaren eta bizikidetzaren arteko elkarrizketa sustatzeko, eta orain artean bildutako ikus-entzunezko lekukotzak publikoaren eskura jartzeko.

Bilboko alkatearen eta zinegotzien inplikazio handiak mesede egin dio ekimenak Bizkaiko hiriburuan izandako harrera onari. Erakusketa otsailaren 1ean abiarazi zen eta iragan ostiralean, otsailak 12, amaitu zen. Bisita gidatuak, talde-dinamikak, biktimen eta gizartearen arteko elkarrizketa eta zine-forumak: horiek izan dira Memoria Plazaren jarduera nabarmenak. Bi asteotan, 2.700 pertsonatik gora igaro dira Areetan kokatutako karpatik; horietatik 680, bigarren mailako hezkuntzako nahiz batxilergoko ikasleak.

Azken talde horrek oso balio positiboa eman dio erakusketari. Nahiz eta indarkeria lehen pertsonan bizi ez duen belaunaldi batekoak izan, halako ekimenei esker «errealitate hori hurbiletik ezagutzeko» aukera izan dute, adierazi dutenez. Nabarmentzekoak dira honako esaldi hauek: «bizitza da dugun preziatuena», «indarkeriak mina eta heriotza besterik ez du eragiten», «ETAk, indarkeriarekin, bere inguruko pertsonak ere mintzen zituen», «bakea elkarrizketaren bitartez soilik iritsiko da», «iragana ezagutzeak etorkizunean akats berak ez egiteko balioko du», etab.

Erakusketak oso balorazio positiboa jaso du programatutako dinamiketan parte hartu duten eta beren lekukotza grabatuta utzi duten biktimen kolektiboaren aldetik.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Plaza de la #Memoria finaliza su etapa en Bilbao cumpliendo el objetivo de canalizar la participación ciudadana ➡ https://t.co/

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    #Memoria Plazaren erakusketak herritarren parte-hartzea bideratzeko helburua beteta amaitu du Bilboko etapa ➡ https://t.co/T28Cj08l1w

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)