Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Jaurlaritzak ETE eta autonomoentzako 2016ko finantza-laguntza programa onartu eta finantza-erakundeekin lankidetzan aritzeko hitzarmena eguneratu du (Gobernu Bilera 2016-02-16)

2016.eko otsailak 16

Gobernu-kontseiluak gaurko bileran Euskadiko ETE eta autonomoei zuzendutako 2016ko finantza-laguntza programari buruzko dekretua onartu du. Horren helburua da aipatutako taldeei likidezia-beharrak eta kapital zirkulatzailearekin lotutako finantza-beharrak betetzen laguntzea.

Iazkoaren aldean, 2016ko programan, maileguen interes-tasa murriztu egingo da; gehienez sei hilerako Euriborra + gehieneko diferentzial batzuk eragiketaren epearen arabera: % 1 hiru urteko eragiketen kasuan eta % 1,25 bost eta zazpi urteko eragiketen kasuan. Programaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatu.

Programa ezartzeko, Ogasun eta Finantza Sailak dagozkion hitzarmenak sinatuko ditu elkarren bermerako sozietateekin eta finantza-erakundeekin.

Halaber, finantza-erakundeekin lankidetzan aritzeko hitzarmena moldatu dute, azaldutako baldintza-aldaketen arabera eguneratzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau