Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak NPB-ren laguntzak Euskadin aplikatzeko arau berriak eman ditu. 50 milioi euroren laguntzak dira urtean (Gobernu Bilera 2016-02-16)

2016.eko otsailak 16

Arau testu honetan oinarrizko ordainketaren erregimenerako eskubideak eta laguntza zuzenen erregimenerakoak esleitzeari buruzko garapen eta aplikazio arauak ezartzen dira

Nekazaritzako lursailen Informaziorako Sistemaren aplikazioa (SIGPAC) eta baldintzapekotasuna ere arautzen ditu

Otsailaren 16an Gobernu Kontseiluak egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak onarpena eman dio Nekazaritza Politika Bateratuan (NPB) jasotzen diren laguntzen ordainketa zuzenen gainean Espainian eta Erkidegoan eman diren oinarrizko araudiaren aplikazioa arautzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako dekretuari.  Araudi berriak, orain arte indarrean egon dena ordezten duenak, Nekazaritzako Lursailen Informazio Geografikorako Sistemaren garapena ere aurreikusten du (SIGPAC), bai eta Euskal Autonomia Erkdiegoko baldintzapekotasunari buruzko arauen garapena ere. 

Bereziki, hauen gaineko arauak ematen dira:

  • Nekazaritza Politika Bateraruaren oinarrizko ordainketaren erregimenerako eskubideak esleitzea.
  • Hauetarako laguntza komunitarioen erregimenak:

            - Oinarrizko ordainketa.

            - Klimaren eta ingurumenaren ikuspegitik onuragarriak diren nekazaritza jardueretarako ordainketa

            - Nekazaritza jarduera bati ekiten dioten nekazari gazteentzako ordainkea osagarria

            - Ordainketa elkartuak

            - Nekazaritza ustiategi txikietarako erregimen erraztua

  • Nekazaritzako lursailen informazio geografikorako sistema (SIGPAC)
  • Oinarrizko ordainketen, landa garapenerako hainbat laguntzaren, edo mahastizaintzaren sektorearen laguntzarako programa batzuen ondoriozko ordainketen  onuradunak diren pertsonek bete beharreko baldintzapekotasun arauak.   

Laguntza hauen onuradunak izan daitezke “nekazari aktiboak" izan eta, aldi berean, kasuan kasuko lerro bakoitzean zehazten diren betekizun eta obligazioak betetzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Dekretu honetan aurreikusten diren laguntzak finantzatzeko erabiliko dira diru baliabideak Nekazaritza Bermatzeko Europako Fondotik etorriko dira (FEAGA) eta guztira 50 milioi euroren balioa izango dute urtean. Euskal Autonomia Erkidegoaren Erakunde Ordaintzailearen bidez ordainduko dira laguntzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau