Berriak Lehendakaritza
Eu

Milioi bat euroko diru-laguntzak onartu dira Memoria Historikoari, berreskurapenari, bakeari, bizikidetzarako eta giza eskubideei buruzko proiektuetarako (Gobernu Bilera 2016-02-16)

2016.eko otsailak 16

 Eusko Jaurlaritzak aurten 1.005.000€ko diru-laguntzak emango ditu Memoria historikoa eta bakea sustatzea, giza eskubideen konpromisoan oinarritutako bizikidetza demokratikoa ondratzea eta aitortzea sustatzen dituzten proiektuak finantzatzeko. Diru-laguntza horien deialdia Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako hiru ebazpenetan jaso da eta ebazpen horiek gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu ditu.

Zehazki, Jaurlaritzak 600.000 euroko diru-laguntza emango du Euskal Autonomia Erkidegoan aritzen diren erakunde eta mugimenduek garatuko dituzten giza eskubideen, bakearen eta bizikidetzaren alorreko programa eta ekimenetarako, eta beste 300.000 euro, EAEko udalek eta bestelako toki erakundeek alor horretan garatuko dituzten proiektuetarako.

Bi kasuetan, diru-laguntza horiek bake eta bizikidetza alorreko planak eta eskola edo familia alorreko gatazkak konpontzeko proiektuak abian jartzea finantzatzeko balio izango dituzte, baita ikastaroak, tailerrak, dibulgazio jardunaldiak eta prestakuntza eta sentsibilizazio ekimenak egiteko ere.

Memoria historikoari dagokionez, Jaurlaritzak 105.000 euro emango ditu diruz laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.936-1.977 bitartean, memoria historikoaren, balio demokratikoaren,  demokraziaren eta askatasunaren borroka berreskuratzeko, zabaltzeko eta ezagutarazteko proiektuak. Diru-laguntza horietara jo ahal izango dute estatutuetan helburu modura memoria historikoaren berreskurapena duten izaera pribatuko eta irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek.

Diru-laguntza horiek eskatzeko epea ebazpen horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren biharamunetik aurrera kontatzen hasita eta aipatutako datatik hilabetera bukatuko da diru-laguntzak horiek eskatzeko aukera.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nmelg
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobadas ayudas por un millón de euros a proyectos sobre #Memoria Histórica, #PazConvivencia y #DerechosHumanos ➡ https://t.co