Berriak Lehendakaritza
Eu

Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspenari buruzko txostena

2016.eko otsailak 16

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur aurkeztu du Hauteskunde  Autonomikoetarako Boto Aurreikuspenari buruzko txosten bat. Informazio bilketa urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra bitartean egin zen.

Jarraian aurreikuspen eremu geografiko bakoitzerako taula bat aurkezten da bi informazio zutaberekin:

“Zuzeneko boto asmoa” inkestako datu gordinei da-gokie, inolako doikuntzarik egin gabe. Bertan azaltzen dira bai abstentzioa, baita “ez daki” eta “ez du erantzu-ten” ere, eta ehunekoak erroldarekiko kalkulatuta daude.

PSKren boto “estimazioa” Prospekzio Soziologikoen Kabineteko talde teknikoak landutakoa da eta barneratzen ditu, alde batetik, aurreikusten den erroldaren gaineko abstentzioaren ehunekoa eta, beste alde ba-tetik, alderdi politiko bakoitzarentzat aurreikusitako boto baliodunen ehunekoa (“besteak+zuriak” kategorian daude, boto zuriak ez ezik, eserlekuen banaketan sartu ahal izateko legeak ezartzen duen gutxieneko ehunekora iristen ez diren boto-estimazioa duten alderdietako batzuk ere). Boto baliodunen ehunekoen estimazio horiek dira eserleku kopuruak kalkulatzeko erabili direnak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)