Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Armañon Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du (Gobernu Bilera 2016-02-16)

2016.eko otsailak 16

Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Armañon, Bizkaiko Lurralde Historikoan.  Eremuak 3.004 hektareako azalera du eta Europako Batzordearen Garrantzizko Lekuen mugekin bat egiten du. Arauarekin, bermatu nahi da KBEn Batasunaren intereseko habitat naturalak eta fauna eta flora espezie basatiak kontserbazio-egoera mesedegarri batean zaintzen eta lehengoratzen direla. Halaber, basa-hegaztien eta erregulartasunez heltzen diren hegazti migratzaileen biziraupena eta ugalketa ziurtatzea da arauaren beste helburu bat, guztia Europako lurraldearen biodibertsitatearen kontserbazioa bermatzen laguntzeko.

KBEren zuzentarauak eta kudeaketa-neurriak Armañoneko Parke Naturaleko Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Plan Artezkariari gehituko zaizkio. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak egingo ditu beharrezko diren tramite eta komunikazio guztiak, bai Estatuko Administrazioa Orokorrarekin nola Europar Batasunarekin.

1997ko abenduaren 23ko, 2000ko azaroaren 28ko, eta 2003ko ekainaren 10eko bileretan hartutako Erabakien bidez, gobernu-kontseiluak Hegaztientzako Babes Bereziko 6 Eremu (Hegaztientzako BBE) izendatu zituen, eta 52 eremu proposatu Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izateko. Proposamena Europako Batzordera eraman zen, eta han ontzat eman zuten BGLen zerrenda, 2004/813/EE eta 2006/613/EE Erabakien bidez. Erabakiok Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoei dagozkie. Haietako bat da Armañoneko (ES2130001) Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE), Atlantikoko eskualde biogeografikoan.

Haren mugek eta 2006an deklaratu zen izen bereko Parke Naturalaren mugek bat egiten dute leku askotan. Hortaz, gaur egun guneak naturagune babestuaren tipologia bikoitza du: Parke Naturala da eta Natura 2000 Sareko Eremua da.

Azkenean, KBE 38 hektarea handiagoa da BGLrekin alderatuta. Hori, izatez, ez da BGLren mugen aldaketa esanguratsu bat, ez eta habitat naturalek azaleran duten ordezkaritzarena edo Batasunaren intereseko flora- edo fauna-espezieen populazioena ere; hala eta guztiz ere, Batzordeak baliozkotzea beharrezkoa da.

Bizkaiko Mendebaldeko muga

Eusko Jaurlaritzak Armañoneko eremuko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartu zuen 2006an, eta horren bitartez babes-erregimen berezia eman zion parke natural izendatuz.

Armañon Bizkaiko mendebaldeko mugan dago, Kantabriatik gertu, eta Enkarterriko bi udalerriren lurretan kokatzen da: Karrantza Haranean eta Turtziozen. Karrantza eta Agüera ibaien artean dauden mendi batzuek osatzen dute, 850 metroko garaierara arte iristen direnak. Mendebalderen dagoen mendia Raneroko gailurra da. Karezko mendigune hau Karrantza Haraneko paisaiaren erreferentzia nagusia da. Elebazioek aurrera jarraitzen dute ekialderantz, profil borobilduagoak dituzten mendiekin, eta Los Jorrioseko lapiaz handian amaitzen dira; artadi itxi bat dago haren magaletan. Ipar-mendebaldean Remendón ibaiaren iturria dago. Inguru horretan dago izen bereko basoa, interes naturalekoa, Peña del Cuadro mendiaren inguruan zabaltzen dena. Hegoaldera begira dauden mendi-hegalek mosaikoz jositako paisaia erakusten dute, eta nonahi ikusten dira belardiak, zelaiak, sastrakak eta baso-sartzeak.

Armañoneko inguruan mendeetan zehar jardun izan dute abeltzaintza intentsiboan; horren ondorioz, basoek atzera egin dute eta horien ordezko landaredia hedatu da, hala nola, sastrakak eta belardiak. Suaren eta artzaintzaren bitartez larreak zabaltzen saiatu ziren mendeetan zehar, baina lurzoru silizeoen eskasiak eta kare-lurren garapen urriak ez dute horretarako betarik eman. Horren ordez, oro har txilardiz, otadiz edo iratzediz edo haitzez osatutako mosaikoa eratu da. Hala eta guztiz ere, badaude zuhaitz autoktonoen masa batzuk; hala nola, harizti eta pagadi txikiak eta, kare-lurretan, artadi kantauriarrak. Era berean, eremu horretan praktikatu izan diren ehiza-modalitate tradizionalak ere jarduera garrantzitsua dira KBEren alorrean.

Batasunaren garrantziko 12 habitat

Armañoneko mendigunea Autonomia Erkidego guztian saguzarrek (kiropteroek) duten lekurik garrantzitsuenetakoa da. Euskadiko mendebaldeko puntan baino ez dauden beste fauna-espezie batzuk ere bizi dira hor; besteak beste, Schreiber muskerra, elur-lursagua, sator iberiarra edo erbinude zuria. Aipatzekoak dira, halaber, ornogabeen beste espezie batzuk; hala nola, Elona quimperiana edo Lucanus cervus. Intereseko florari dagokionez, nabarmendu beharrekoak dira Culcita macrocarpa, Woodwardia radicans, Pinguicula lusitanica, Spiranthes aestivalis, Prunus lusitanica edo Sempervivum vicentei, besteak beste.

Era berean, Batasunaren intereseko 12 habitat mota daude: horietatik bi, lehentasunekoak habitatak dira. Gutxienez, Batasuneko zuzentarauan dauden bi flora-espezie eta 8 fauna-espezie daude inguru horretan. Era berean, aipatu beharra dago gutxienez 15 hegazti-espezie bizi direla bertan. Horregatik guztiagatik hautatu zuten gune hau Natura 2000 Sarean sartzeko. Europako Batzordeak onartu zuen, bai eta Batasunarentzat garrantzia duten Atlantikoko Eskualde Biogeografikoko guneen zerrendan sartu ere.

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @malolosoy
    2016.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#RedNatura2000] El Gobierno Vasco designa Zona Especial de Conservación-ZEC a Armañón ➡ https://t.co/D5JtPIpJyG https://t.co/t

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#Natura2000Sarea] Eusko Jaurlaritzak Armañon Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du➡ https://t.co/PCo7Hl7rj3 https://t.…

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#RedNatura2000] El Gobierno Vasco designa Zona Especial de Conservación-ZEC a Armañón ➡ https://t.co/D5JtPIpJyG https://t.co/t

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#RedNatura2000] El Gobierno Vasco designa Zona Especial de Conservación-ZEC a Armañón ➡ https://t.co/D5JtPIpJyG https://t.co/t

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#RedNatura2000] El Gobierno Vasco designa Zona Especial de Conservación-ZEC a Armañón ➡ https://t.co/D5JtPIpJyG https://t.co/t

  • @uraEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - El Gobierno Vasco designa Zona Especial de Conservación-ZEC a Armañón (Consejo de... https://t.co/HTui98lXAO

  • @uraEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Eusko Jaurlaritzak Armañon Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du (Gobernu... https://t.co/cAXgcUXLAr

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzak Armañon Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du (Gobernu... https://t.co/cAXgcUXLAr

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco designa Zona Especial de Conservación-ZEC a Armañón (Consejo de... https://t.co/HTui98lXAO

  • @karrantzaeajpnv
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    1
    El Gobierno Vasco designa Zona Especial de Conservación-ZEC a #Armañón (Consejo de Gobierno 16-02-2016)
    https://t.co/iiSGTnIsEp

  • @liburukar
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco designa Zona Especial de Conservación-ZEC a Armañón #Karrantza (Consejo de Gobierno 16-02-2016) https://t.co/qxwZTj5wvy

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)