Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Urkiola (Gobernu Bilera 2016-02-16)

2016.eko otsailak 16

Gobernu-kontseiluak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Urkiola (ES2130009), Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoetan.  KBEren mugak bat datoz Europako Batzordearen Batasunaren Garrantzizko Lekuen mugekin, Atlantikoko eskualde biogeografikoko Batasunaren Garrantzizko Lekuen Zerrendan.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik azaldu duenez, «arauarekin, bermatuta egongo da KBEn, Natura 2000 sarearen barruan, Europako zuzentarauan ezarritako Batasunaren intereseko habitat naturalak eta fauna eta flora basa-espezieak kontserbazio-egoera mesedegarri batean zaintzea eta lehengoratzea. Halaber, basa-hegaztien eta erregulartasunez heltzen diren hegazti migratzaileen biziraupena eta ugalketa ziurtatuta dago eremuak barne hartutako azaleran, Europako biodibertsitatearen mesedetan».

Urkiolako KBEren zuzentarauak eta kudeaketa-neurriak Urkiolako Parke Naturaleko Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Plan Artezkariari gehituko zaizkio.  KBE izendapenarekin prozedura bat hasiko da, Parke Naturalaren eta KBEren mugak bateratzeko. Era berean, Parke Naturalaren Natur Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) izango da bi naturagune babestuak arautzeko dokumentu bakarra, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legeak dioen bezala.

1997ko abenduaren 23ko, 2000ko azaroaren 28ko, eta 2003ko ekainaren 10eko bileretan hartutako Erabakien bidez, gobernu-kontseiluak Hegaztientzako Babes Bereziko 6 Eremu (Hegaztientzako BBE) izendatu zituen, eta 52 eremu proposatu Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izateko. Proposamena Europako Batzordera eraman zen, eta han ontzat eman zuten Batasunaren Garrantzizko Lekuen (BGL) zerrenda, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoei dagozkienak. Haietako bat da Urkiolako (ES2130009) Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE), Atlantikoko eskualde biogeografikoan.

Urkiolako gunean Batasunaren intereseko 16 habitat mota egiaztatu daude gutxienez; horietatik, hiru lehentasunekoak dira. Gune horretan Europako zuzentarauan zerrendatutako hogeita zazpi espezie daude gutxienez, eta baita hamalau hegazti-espezie ere, gutxienez. Antzinatik gizakien jarduerak zehaztu du inguruko paisaia, eta horren emaitza da Urkiolaren egungo banaketa.

Urkiola funtsezkoa da harkaitzei lotutako zenbait habitaten eta pagadi azidofiloen kontserbaziorako. Harkaitzetako hegaztien presentzia nabarmendu daiteke, besteak beste, sai arrea, belatz handia eta sai zuria. Harkaitz-zozo gorrien eta harkaitz-zozo urdinen populazioak aurki daitezke. Landarediari dagokionez, nabarmentzekoak dira Narcissus asturiensis eta Narcissus pseudonarcissus (nobilis azpiespeziea) espezieak.

Guneak naturagune babestuaren tipologia bikoitza du: Parke Naturala da eta Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremua da.  Dekretuaren helburua da Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea Urkiola. Izendapen horrekin batera, dagozkion kontserbazio-neurriak ere onartu behar dira, eta Eusko Jaurlaritzak du horretarako eskumena. Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek aldi berean tramitatu duten EKAPA bidali eta gero, Eusko Jaurlaritzak Plan horren araugintzako zatia onartuko du eta dokumentu guztia EHAAn argitaratzeko agindua emango du.

Baltzola-Indusiko Karsta

Urkiola KBEren kontserbazio-dokumentua prestatzeko lan-teknikoak gauzatzeko, gainera, naturagune babestua Baltzola-Indusiko Karst ingurura zabaldu da. Baltzolako koba berebiziko garrantzia duen gunea da hainbat kiroptero espezie mehatxaturentzat: Rhinolophus euryale, Rhinolophus ferrumequinum, Rhinolophus hipposidero eta Miniopterus schreibersii. Haien populazioak arriskuan daude, ordea, kobazulora iristea erraza denez, pertsona asko hurbiltzen delako bertara denbora librea pasatzeko edo kirola egiteko.

Gainera, naturagune babestuan sartu nahi den eremuan aipatzekoak dira Abaro-Jentilzubi sistema (interes hidrogeologiko handikoa), artadi kantauriarreko harkaiztiak eta txilardi kaltzikolak. Indusiko karsta EAEko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan bilduta dago. KBEren zabalpenak erabateko eraginkortasuna izateko beharrezkoa da Europako Batzordeak aurrez baliozkotzea. Hori dela-eta, eremua zehazten duen kartografiak bi muga-lerroak jasotzen ditu.

Arau hori argitaratzen denean, Urkiolako Parke Naturaleko NBAP aldatuko da II. eranskina gehituz, Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoa den dokumentu bakar hori lortzeko. Horretarako Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bateginaren (NKLTB) 7. artikuluan ezarrita dagoen prozedura zail eta luzearen tramiteak bete beharko dira, baina Europarekiko obligazioak beteta izango ditugu.

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aytoabadiano
    2016.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#RedNatura2000] Gobierno Vasco designa a Urkiola como Zona Especial de Conservación (ZEC) ➡ https://t.co/NIcNi3RM8n https://t.…

  • @geoparkea
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu ditu #Urkiola eta #Armañón https://t.co/MkEsi2DcCF vía @IngurumenEJGV

  • @UrbSos6
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#RedNatura2000] Gobierno Vasco designa a Urkiola como Zona Especial de Conservación (ZEC) ➡ https://t.co/NIcNi3RM8n https://t.…

  • @uraEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - El Gobierno Vasco designa a Urkiola como Zona Especial de Conservación (ZEC) - (Consejo... https://t.co/jSdzm6o

  • @uraEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Urkiola (Gobernu... https://t.co/5S55G08Id4

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu du Urkiola (Gobernu... https://t.co/5S55G08Id4

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco designa a Urkiola como Zona Especial de Conservación (ZEC) - (Consejo... https://t.co/jSdzm6oxAY

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)