Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Ongizate Estatua Bidegurutzean: erronka berriak krisi globalari aurre egiteko

2010.eko irailak 10

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak Donostiako Miramar Jauregian egiten diren EHUren Udako Ikastaroen barruan, “Ongizate Estatua bidegurutzean: Erronka berriak krisi globalari aurre egiteko” izenburuko zikloari amaiera eman dion ekitaldian esku hartu du gaur.

Bere hitzaldian, sailburuak egungo krisi ekonomikoa eta biztanleria pixkanaka zahartzen doala kontuan hartuz, epe luzerako iraunkortasuna “arriskuan” dagoela adierazi du. Azaldu duenaren arabera, ongizate estatuaren mehatxu nagusia biztanleriaren zahartzea da, izan ere, horrek “ez dugula berriz azken hamarkadan izan ditugunak bezain hazkuntza-tasa alturik izango” esan nahi du. Carlos Aguirreren hitzetan, ongizate estatuak “finantzaketa behar du eta hori ekonomiaren hazkuntzatik dator”.

Euskadi “ez da krisitik guztiz atera eta zalantza asko ditugu etorkizunean ekonomiaren hazkuntza zein kalitatekoa eta zein neurrikoa izango den”, ohartarazi du sailburuak.

Udako Ikastaroetako zikloan egin duen esku-hartzean, Aguirrek 2010eko bigarren hiruhilekoko BPGaren datu aurreratuak gogorarazi ditu. Horien arabera, euskal ekonomiaren hiruhilekoen arteko tasak positiboak izan ziren hiru hiruhilekotan jarraian eta, urtebete eta erdian lehenengoz, urte arteko hazkuntza positiboa lortu zen, % 0,5ekoa, hain zuzen. Hazkuntzaren oinarriak zerbitzuen sektorea eta industria izan dira.

Ekonomia eta Ogasun sailburuak datozen urteetarako lehentasuna “hazkuntza adimentsua” dela adierazi du, hau da, “ezagutzan eta berrikuntza oinarrituta dagoen hazkuntza iraunkor, eraginkor eta lehiakorra, eta gizarte eta lurralde kohesio maila altua barne hartzen duena”, gehitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre