Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 3.500 kontsulta baino gehiago erantzun zituen 2015ean «Zuzenean» herritarrei arreta emateko doako zerbitzuaren bitartez

2016.eko otsailak 16

Erkorekaren ustez, azken Soziometroko datuak euskal gizarteak Eusko Jaurlaritzak egindako lanaren inguruan duen konfiantzaren bermagarri dira

Gobernu-kontseiluak Zuzenean zerbitzuko 2015eko balantzea aztertu du gaur. Zerbitzu publiko eta doako horrek lau kanalen bitartez ematen die arreta euskal herritarrei: aurrez aurre (bulego bana hiru hiriburuetan), telefonoz (012), online postontziaren bitartez (www.euskadi.eus helbidean) eta bat-bateko mezularitzaren bitartez (Telegram, 688 67 12 34 zenbakiaren bitartez). Iaz, Zuzenean zerbitzuak 875.827 kontsulta erantzun zituen guztira, egunean 3.532 kontsulta batez bestez. Hau da, % 2,2 gehiago 2014ko aldean, 829.818 kontsulta erantzun baitziren orduan. Hala jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Eledunak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak agindutako kanpo-ikuskatzailetza baten arabera, gora egin du herritarren gogobetetze maila eta 10etik 8,5ekoa da. Horiek horrela, erabiltzaileen % 92 «nahiko» edo «oso» pozik dago jasotako zerbitzuarekin. Emakumeek darabilte batik bat zerbitzua, % 60 gizonen % 40ren aldean, eta erabiltzaileen adin-tarte nagusia 30 urtetik 45erakoa da. Gai hauen inguruan egiten dira kontsulta gehien: etxebizitza, hezkuntza, lana, enplegua eta gizarte gaiak.

EUSKAL SOZIOMETROA

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak boto-asmoaren soziometroko datuen balorazioa egin du. Gaur jakinarazi dira, eta EAJ kokatzen dute datorren autonomia-hauteskundeetan alderdi botatuen moduan. Erkorekaren ustez, euskal gizarteak Eusko Jaurlaritzak egindako lanaren gainean duen uste ona bermatzen du zundaketak.

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin du azterlana, iragan hauteskunde orokorren eta udal-hauteskundeen ostean egin den lehenengoa. Aurreikuspenen arabera, EAJek 24 aulki lortuko lituzke, Podemosek 18, EH-Bilduk 15, PSE-EEk 9, PPk 8, eta Ciudadanosek 1.

Halaber, kazetariek Madrilen gobernua osatzeko negoziazioen inguruan egin dizkioten galderak erantzun ditu Erkorekak. Ildo horretan, berriro adierazi du Estatuaren nazio askoko errealitatea halabeharrez egon behar dela Espainiako gobernuaren etorkizunerako agendan, «eta ez soilik galeriara begirako keinuen bitartez».

GIZARTE SEGURANTZA ETA ETE-AK

EAJek gizarte-segurantzako berezko sistema planteatzeko prestatutako dokumentuarekin loturan, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du argi eta garbi Estatutuan aurreikusitako eta oraindik bete gabeko kontu bat dela. Dokumentua EAJek iragan astean Iruñean egindako Batzar Nagusian aurkeztu zen.

Bestalde, Gobernu-kontseiluak gaurko bileran Euskadiko ETE eta autonomoei zuzendutako 2016ko finantza-laguntza programari buruzko dekretua onartu du. Horren helburua da aipatutako taldeei likidezia-beharrak eta kapital zirkulatzailearekin lotutako finantza-beharrak betetzen laguntzea.

Iazkoaren aldean, 2016ko programan, maileguen interes-tasa murriztu egingo da; gehienez sei hilerako Euriborra + gehieneko diferentzial batzuk eragiketaren epearen arabera: % 1 hiru urteko eragiketen kasuan eta % 1,25 bost eta zazpi urteko eragiketen kasuan. Programaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatu.

2016-02-16ko gai-zerrenda

Prentsa_txostena

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PIPEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    El @Gob_eus respondió en 2015 más de 3.500 consultas diarias a través del servicio de atención ciudadana “Zuzenean” ⏩https://t.co/fQOA5ZoRpv

  • @PIPEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus-ek 3.500 kontsulta baino gehiago erantzun zituen 2015ean #Zuzenean herritarrei arreta zerbitzuaren bitartez⏩https://t.co/YFyxDqLzLd

  • @jbikandi
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: @Gob_eus-ek 3.500 kontsulta baino gehiago erantzun zituen 2015ean #Zuzenean herritarrei arreta zerbitzuaren bitartez⏩https://t

  • @PIPEJGV
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus-ek 3.500 kontsulta baino gehiago erantzun zituen 2015ean #Zuzenean herritarrei arreta zerbitzuaren bitartez⏩https://t.co/YFyxDqLzLd

  • @PIPEJGV
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [2] Asunto destacado ➡ En 2015 se han respondido más de 3.500 consultas diarias a través de “Zuzenean” + Balance ➡ https://t.c

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)