Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Tecnaliak olatu-energiaren kostua %50 murristeko europako proiektu batean parte hartzen dute

2016.eko otsailak 15
  • Bi erakundeak OPERA proiektu europearra abian jarriko duen nazioareteko patzuergoan parte hartzen dute, Tecnalia buru delarik.
  • Itsas energia ikertzeko Bimep plataforman egingo dira probak, Energiaren Euskal Erakundearena, itsas kondizio errealetan, Oceantec-ek garatutako energia-sorgailu batekin.
  • Itsasoko olatuek energia sortzeko aukera handia ematen dute, baina, horretarako, energia hori kostu lehiakorretan ustiatzeko aukera emango duen garapen teknologikoa behar da.
  • 8 milioi euro bideratuko dira datozen urteetan energia olatuen bidez nola sortu ikertzera

Euskadiko elektrizitate-beharren % 10 inguru sor dezakete olatuek; esparru geografiko horretan gaur egun sortzen den energia berriztagarriaren erdia da hori. Olatuen energia eguzki- eta haize-energiaren osagarri da guztiz, eta, beraz, sare elektrikoko energia berriztagarrien proportzioa handitzen lagundu dezake.

Energia mota hauen sorkuntzan aurrerapausuak emateko, OPERA (‘Open Sea Operating Experience to Reduce Wave Energy Cost’) proiektu europearrak, Tecnalia eta Energiaren Euskal Erakundeak koordinatua, teknologia bat garatuko du itsasoan lanean aritzearen kostuak murriztea ahalbidetuko duena eta epe luzera kostu hauek %50etik gora murrizteko bidea irikiko duena, , eta, bestetik, nazioarteko estandarrak ezartzea azkartuko eta ziurgabetasun eta arrisku teknologikoak murriztuko duena (bai itsasoko lanenak, bai negozioarenak berarenak). Baldintza errealak kontuan hartuz olatu-energia sortzeko kaptadore bat duen ikerketa-proiektu bat da OPERA, eta gailua itsasoan (Mutrikun eta Bimepen) gutxienez bi urtez erabiliz lortuko diren datuak aztertuko ditu. Olatu-energiaren sektorearen garapenean zerikusia duten eragile guztiekin partekatuko ditu datuok.

Ezarritako helburuak betetzeko, olatu-energiaren balio-kate osoan esperientzia handia duten eragileek parte hartzen dute OPERA partzuergoan (TECNALIA, Edinburgoko Unibertsitatea, Exeterreko Unibertsitatea, Corkeko Unibertsitatea, Portugaleko Goi Institutu Teknikoa, Energiaren Euskal Erakundea, Bimep, KYMANER, Iberdrola Ingeniería y Construcción, OCEANTEC, DNV GL eta Global Maritime), eta 5.740.000 €-ko aurrekontua esleitu diote proiektu horri.  Europar Batasunak ere diruz laguntzen du proiektua, ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren bidez.

Prototipoa xurgatzaile puntual motako kaptadore bat da, ur-zutabe oszilatzailearen printzipioan oinarritua. Buia erraldoi baten forma du kaptadoreak. Prototipoak bost metroko diametroa du, berrogei metroko altuera eta 70 tonako pisua, gutxi gorabehera. Honela sortzen da elektrizitatea: barruan sortzen den ur-zutabeak, olatuen mugimendu irregularraren ondorioz, pistoi baten funtzioa betetzen du, goialdeko airea konprimatuz eta deskonprimatuz. Aire hori, gorantz kanporatzen denean, turbina batek aprobetxatzen du elektrizitatea sortzeko.

Bimepen eta Mutrikuk olatu-energiaren instalazioan egingo dira probak, Energiaren Euskal Erakundeak martxan jarritako instalazioetan.

Itsas energiaren aldeko apostua

Nabarmenak dira olatuen energia sare elektrikora gehitzearen abantailak, eta garbi ikusi dute hori zenbait herrialdetako gobernuek. Euskadin, espezializazio adimenduneko hiru lehentasun estrategikoetako bat da RIS3 (ingelesez, RIS3, Research and Innovation Strategy for Smart Specialisation) energiaren sektorea. RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiak lurraldearen eraldaketa ekonomikorako agenda integratu batzuk dira, zeinek bultzatzen baitituzte herrialde edo eskualde batek ezagutzan oinarriturik garatzeko dituen lehentasun, erronka eta behar nagusiak asetzeko politika eta inbertsioak. Horretarako, herrialde edo eskualde bakoitzaren indarguneak, lehiarako abantailak eta bikaintasunerako aukerak aprobetxatzen dituzte.

Energiaren alorreko lehentasunak Euskadiko energia-sektorearen I+Garekin loturiko jarduera guztiak hartzen ditu barnean, eremu guztietakoak eta balio-kateko etapa guztietakoak (energia sortzea, garraiatzea, biltegiratzea eta banatzea, bai eta energiarekin loturiko industria osagarria ere). Hala, beraz, Energibasque Estrategiak —hau da, Euskadiko Energia Estrategia 2020ren garapen teknologiko eta industrialeko alorrak— olatuen energia sartu du, Euskadiko sektore ekonomiko garrantzitsuenetako bat, sektoreko garapen teknologikoaren eta industrialaren aldeko erronka gisa.

Ildo horri jarraituz, Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, Bimep (Biscay Marine Energy Platform) garatu du, itsas energiako gailuak probatzeko itsas zabaleko azpiegitura bat, eta, horrez gain, olatuen energia-instalazio bat ere badu Mutrikun. Bimep, 2015eko uztailean inauguratua, Energiaren Euskal Erakundeak bultzatu du, eta Lemoizen dago, Armintzako portuaren parean. Gainera, olatuen energiaren Mutrikuko instalazioak, elektrizitatea sortzeaz gain, beste funtzio bat ere badu: ur-zutabe oszilatzailearen printzipioan oinarritutako sistemen osagaiak probatzeko eremu bat da. Bimep eta Mutrikuko instalazioa estrategia baten emaitza dira, zeinaren helburua baita tokiko industriarako aukerak sortzea eta, aldi berean, lanpostuak sortzea. Horrez gain, Energiaren Euskal Erakundeak, merkaturatu aurretiko erosketa publikoko prozesu baten bidez, 2.500.000 € bideratu ditu olatuen energia biltzeko prototipo bat garatzeko, sarera aurten bertan konektatuko dena (Oceantec Energías Marinasek garatuko du).

Baina olatuen energia sare elektrikoan integratzeko erronka ez da bukatzen energia-kaptadorea diseinatze hutsarekin. Oso esperientzia gutxi egin dira itsas zabalean, eta funtsezkoa da probak egitea, gailuaren funtzionamendua ezagutzeko eta energiaren kostuak murrizteko eta aspektu horretan zentratuko da OPERA proiektua.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @clopezocon
    2016.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    El Ente Vasco de la Energía y TECNALIA participan en un proyecto europeo para reducir en un 50% el coste de la e... https://t.co/ce0wZQbp6z

  • @eskatagorri
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    El Ente Vasco de la Energía y TECNALIA participan en un proyecto europeo para reducir en un 50% el coste de la e... https://t.co/6HFoAtu36v

  • @gananzia
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    El EVE y TECNALIA participan en un proyecto europeo para reducir en un 50% el coste de la energía de las olas https://t.co/rPzDvamkE7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)