Berriak Herrizaingoa
Eu

2010ean genero indarkeriak lau emakume hil ditu

2010.eko irailak 10

2010eko lehen seihileko genero-indarkeriaren biktimen txostena

Biktimen profila 30 urte baino gutxiagoko emakume espainiar bat da eta erasotzailearen aurka salaketa bat jarri diona da.

Orain arte 2010ean genero indarkeriak lau emakume hil ditu. Horietako bat bere bikote ohiak hil du eta beste hirurak familia barruko indarkeriak.

Hauexek izan dira Mariola Serranok, Genero-Indarkeriaren bulegoko zuzendaria, aurkeztutako datuak. Bere hitzetan, urtean zehar eraildako lau andreak Espainiakoak ziren eta bataz beste 48 urte zituzten. Lau emakume horietatik hiruk, aldez aurretik, salaketa jarrita zuten bere erasotzailearen aurka, baina hala ere, hiru kasu horietan, emkumeak erasotzaileekin bizi ziren.

Aurten emakumeen biktimizazioak, bere modu guztietan, aurreko lau urteren aurrean, zerbait jeitsi dira. Bereziki nabarmentzen dugu sexu askatasunaren aurkako delituen jaitsiera. Horrek, "gizarteko gaitz horren kontra borrokatzen jarraitzera animatzen gaitu eta, jaitsiera arina badu ere, emakume askori eragiten dio", adierazi du Mariola Serranok.

Genero-indarkeriaren ondorioz, 2010eko lehenengo seihilekoan, 2.029 biktimizazio gertatu dira, biktimak diren 1.763 emakumeri dagokiona. Emakumezkoen kontra egindako indarkeria, batez ere, erasotzailea eta biktima batzen edo batu dituen sentimenduzko lotura duena da. Aukera gehiago dago bikoteak edo bikote ohiak egindako, beste inork egindakoa baino. Gainera, horri gehitzen badizkiogu familia barruko indarkeriak (aitak, semeak edo beste senide batek egina) osatzen dituen ehunekoak, kasuen % 95ean egilea senideren bat da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Mariola Serrano