Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzalu andreak prestakuntzarekiko konpromisoa adierazten du, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren eta itsas arrantzaren etorkizuneko bermea izan dadin

2010.eko irailak 10

Pilar Unzaluk hasiera ofizialari eman dio ikasturteari Derioko Itsasmendikoi ((MK) zentroan

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk adierazi du Eusko Jaurlaritzak konpromisoa duela Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzaren eta itsas arrantzaren teknifikazioarekin, oinarri baita, "berme guztiekin aurrera egiteko" eta "sektore horiei lotutako lanbide geroa ehuntzeko".

Pilar Unzaluk hasiera ofizialari eman dio ikasturteari Derioko Itsasmendikoi ((MK) zentroan, eta Eusko Jaurlaritzaren baltzu publiko horren beste zentro batzuetatik bideokonferentziaz ikusi ahal izan da ekitaldia.  Ekitaldira Derioko IMKko zuzendari Verónica Arrieta bertaratu da, baita José Luis Anda Itsasmendikoiko lehendakaria ere.

"Beti azpimarratu nahi zain dugu ezinbestekoa dela sektore horien prestakuntza teknikoa sustatzea.  Prestakuntza bera balio bat delako, ze etorkizunari begira jartzeaz gain, sektorearen jardueraren dibertsifikazioa ikuskera zabalago batez ikusteko balio du eta nekazaritza eta abeltzaintzan eta itsas arrantzan lana sortzeko aukera -eta egon badago- antzemateko balio du", sailburuaren hitzetan.

Itsasmendikoiko langileen dedikazioa txalotu du, baita zentroen irakaskuntza eskaintza ere. Izan ere, zentrootan, aurtengo matrikulazioa %14,9 hazi da, 440 izen emate egin baitira.

Zehazki, 274 gaztek burutuko dituzte nekazaritzarekin, abelazkuntzarekin eta landa inguruarekin erlazionaturiko ikasketak, iaz baino 12,3% gehiagok; eta 166 ikaslek Pasaian eta Ondarroan eskaintzen diren itsas arrantzarekin loturiko zikloak hautatu dituzte. Azken zifra horrek %19,4an gainditzen du aurreko urtekoa.

Jeneroari dagokionez, inskribatutako emakumeen portzentajea gizonezkoena baino nabarmen txikiagoa izaten jarraitzen du: %13,6, kolektibo maskulinoak duen %86,4ren aurrean.

Halaber, sailburuak "babes osoa" eskaini die Itsasmendikoiko ikasleei, "gure herriaren garapen orekaturako funtsezko den sektore ekonomiko eta sozial baten parte izan nahi dutelako".

IMK-ko eta Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Ikastetxeko heziketa zentroek erdi mailako zortzi ziklo eta goi mailako bost eskainiko dituzte denera.

IMK Arkauteko zikloak

Erdi maila

- Lorezaintza

- Nekazaritza ekoizpen ekologikoa (BERRIA)

Goi maila

- Nekazaritza eta abeltzaintzako enpresen kudeaketa eta antolamendua

 

IMK Derioko zikloak

Erdi maila

- Lorezaintza

- Nekazaritza intentsiboko ustiategiak

Goi maila

- Natura eta pasaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa

 

IMK Fraisoroko zikloak

Erdi maila

- Lorezaintza

- Abeltzaintzako ustiategiak

Goi maila

- Natura eta pasaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa

 

IMK Pasaia eta Antiguako Ama Ikastetxeko zikloak

Erdi maila

- Itsasontzietako makinen eta instalazioen operazioa, kontrola eta mantentze-lanak

- Arrantza eta itsas garraioa

Goi maila

- Nabigazioa, arrantza eta itsas garraioa

- Itsasontzietako makinen eta instalazioen ikuskaritza eta kontrola

Prestakuntza honen osagarri gisa, IMK-k praktika hitzarmenak eskaintzen ditu 400 enpresa baino gehiagorekin. Nazioarteko lankidetza-hitzarmenak eta elkartruke programak ere badaude aukeran atzerrian praktikak egin nahi dituzten ikasleentzat. Horrez gain, lan-poltsaren zerbitzua dago besteren kontura lana aurkitu nahi dutenen eskura, sektoreko enpresekin eta ikasleekin bitartekari lanak egiten dituena, hain zuzen. Norbere enpresa eratu nahi duten ekintzaileek ere bi laguntza zerbitzu dituzte: GEROA eta GazteNEK.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu