Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadi, energiak industrian duen inpaktuari buruzko Europako konferentzian parte-hartzaile, euskal altzairu-sektorea defendatzeko

2016.eko otsailak 15

«Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, Industriako sailburuorde Javier Zarraoinaindia zuela alboan, energiak kontsumitzaile intentsibo diren industrietan duen eraginari buruzko Europako konferentzian izan da. Europako Batzordeak antolatutako ekitaldi bat da.

Hitzordu horretan, orobat, ezagutuko dugu zer-nolako konpromiso maila duten Europar Batasuneko estatu kideek Txinako altzairu-dumpingaren aurkako neurriak aplikatzeko, Erkidegoko industria ekoizleen lehiakortasuna kaltetzen baitu.

Konferentzia hasi aurretik, euskal ordezkariek Europako Batzordeko presidenteordeari, Jyrki Kataineri, agur egin diote. Hark izan du topaketa inauguratzeko ardura.

Goizean, Europako enpresa eta erakundeen ordezkariek energiak industrian duen eraginari buruzko iritziak trukatuko dituzte; aurreikusi denez, Tapiak hitzaldi bat emango du goizeko saioa amaitu aurretik.

Arratsaldean, Herbehereetako, Erresuma Batuetako eta Frantziako industriako ministroak izango dira Konferentzian, eta Industriako komisarioak, Elzbieta Bienkowskak emango dio amaiera

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: @Gob_eus, en Bruselas, en la conferencia europea para el impacto de la energía en industrias consumidoras intensivas➡https://t.…

  • @BeautyBasques
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: @Gob_eus, en Bruselas, en la conferencia europea para el impacto de la energía en industrias consumidoras intensivas➡https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus, en Bruselas, en la conferencia europea para el impacto de la energía en industrias consumidoras intensivas➡https://t.co/tmAfBKJMog

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)