Berriak
Eu

2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia MET2016 Kongresuan

2016.eko otsailak 12

OSALANeko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia aurkeztu du Laneko Medikuntza eta Erizaintza Kongresuan Madrilen. Urienek Administrazio Publikoen ikuspegitik laneko segurtasun eta osasunari eskainitako mahaian parte hartu du. Bere hitzaldian Estrategia osatzen duten helburuak zeintzuk diren eta bere oinarrian dauden printzipio-baloreak zeintzuk diren azaldu ditu. “Lan ingurune osasungarria bizitza osasungarrirako osagaia” da OSALANen gidaritzapean egindako lan honen leloa. Iñigo Apellaniz, EHUko prebentzio zerbitzuko arduraduna da mahai honetako moderatzailea eta bertan izango dira, Europa eta Espainiako estrategien berri emango duten partaideak ere. Europako Kontseilutik Arsenio Fernandez, eta Montserrak García Osasun, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Ministeriotik.

-. Prebentzio zerbitzuetako osasun langileentzako formazio plana

OSALANen parte hartzea Kongresu honetan, bihar egingo en prebentzio zerbitzuetako osasun langileen formazio planari buruzko tailerrarekin osatzen da. Langileen osasuna hobetzea helburu hartuta, formazio plan honek, laneko medikuntzan diharduen profesionalak heztea eta eguneratzea bilatzen du, baita, ekintza prebentiboa bera hobetzea ere. 2014a ez geroztik OSALANek, Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteak eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiak bultzatuta martxan jarritako plana da. Tailer honetan horrelako plan bat martxan jartzeko jarraitu beharreko pausuak aztertu eta profesionalek lortzen duten ziurtagirien baliotasunaz hitz egingo da. Juan Carlos Coto, OSALANeko zuzendari ordeak zuzenduko du mahaia eta bertan parte hartuko dute: María Jesús Martín, OSALANeko laneko osasun unitateko medikuak eta Lourdes Iscar-ek, unitate bereko medikua eta formazio planaren arduradun denak. OSALANeko kideez gain, beste bi hizlariak, hauexek: Miguel Martín Zurimendi Lantegi Batuak Fundazioko prebentzio zerbitzuko medikua eta Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteko kidea eta Jun Ignacio Goiria medikua, Bilboko Mediku Zientzien Akademiako kidea eta Bilboko Udaleko prebentzio zerbitzuko arduraduna.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)