Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak haurrentzako arreta onkologikoa berrantolatu du arreta espezializatuagotuz eta haurren eta euren familien beharrak ardatz hartuta

2016.eko otsailak 14

Otsailak 15 - Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki du haurrentzako arreta onkologikoa bi zentrotan biltzea. Horren helburua da adingabeei eta haien familiartekoei eskaintzen zaien zerbitzuaren espezializazioa eta kalitatea areagotzea. Horrela bada, Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, Jon Darpón Osasuneko sailburuak zuzentzen duen Sailak iragarri du Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea eta Donostia Unibertsitate Ospitalea izango direla erreferentziako bi ospitaleak.  Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIn integratua dagoena) Bizkaiko eta Arabako herritarrei eskainiko die zerbitzua; Donostia Unibertsitate Ospitalea (Donostialdeako ESIn integratua dagoena), ordea, Gipuzkoako erreferentzia-zentroa izango da.

Gainera, asistentzia sanitario optimo bat emateko helburuarekin eta euskal sistema sanitario publikoak dituen baliabideak modu efizientean erabilita, berrantolaketa berri honen bidez beharrezkoak diren ikerketak eta tratamenduak lehen mailako arretan eta eskualdeetako ospitaleetan egin ahal izatea koordinatuko da. Hartara, ahal den heinean, adingabeek eta haien senitartekoek erreferentziako zentroetara desplazamenduak egitea saihestuko da.

Haurren arreta onkologikoko antolamendu-aldaketa hau nazioarteko azterketa eta gomendioetatik sortu da; izan ere, gomendio horien arabera, zentro espezializatuetan bildu behar dira ohikoak ez diren gaixotasunen kasuak, zerbitzu horiek jasotzeko ekitatea eta kalitatezko arreta, arreta segurua eta efizientea eskaintzen direla bermatuta eta baita ere, ikerkuntza bultzatuz osasun mailan emaitzak hobetu daitezen. Gomendio horiek bat egiten dute Osasun Saileko 2013-2016 aldirako ildo estrategikoekin. Hala, hau adierazten dute ildo horiek: «Osasun-sistemaren hobekuntzan eta jasangarritasunean asistentzia integratu behar da eta ospitale-zerbitzu espezializatuak bildu behar dira lurralde desberdinetan, prestazioen eskaintza arrazionalki ordenatzeko eta prestazio horien emaitza klinikoa hobetzeko.»

Neurri hau hartzerako orduan, Osasun Sailak eta Osakidetzak kontuan izan dute hainbat tumore motek edo tratamendu batzuen maiztasun txikiak eta ondoren egin beharreko jarraipenak eskatzen dutela gaixoei eman beharreko arreta biltzea ezaugarri hauek dituzten ospitaleetako unitateetan: diziplina anitzeko arreta, espezializazio handiagoa eta osasunean emaitza hobeak lortzeko aukera ematen duen esperientzia-maila.. «Horregatik beharrezkoa da zentroak lehiakorrak izatea, ikerketa klinikoa egiteko aukera ematen duen kasuen bolumenarekin eta, ondorioz, zentroek estrategia berriak ebaluatzeko gaitasun handiagoa izan dezaten. Gainera birantolaketa honek teknika berriak martxan ipintzeko aukera emango digu eta baita mundu mailan erreferente diren hainbat zentruekin hitzarmenak siñatzeko eta egiteko aukera ere» azaldu du, Osasuneko sailburu Jon Darpónek.

Horrela, Osakidetzako ospitaleetan urtero arreta ematen zaie minbizia duten 80 haur-paziente berri ingururi.Haurren minbizia ohikoagoa da lehenengo bizi-urteetan eta tumorerik ohikoenak entzefalokoak edo garunekoak dira, leuzemiak eta gongoil linfatikoak. Gaur egun, biziraupena % 75-% 80 bitartekoa da, tumore motaren arabera.

Arreta pediatriko onkologikoaren berrantolaketa honek dakarren beste berritasunetako bat da Unitateetan nerabezaroko, hau da, 14-18 urte bitarteko pazienteak sartuko direla. Horrela, Osasun Sailari eta Osakidetzari hainbat elkartek egin dieten eskaerari erantzungo zaio. Hemendik aurrera, nerabeen minbizi-kasuak pazientearen eremu geografikoa kontuan izanik aztertuko dira, Haurren Tumoreen Batzordean. Batzorde hori dute bai Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta Donostia Unibertsitate Ospitaleak, eta Batzorde horiek erabakiko dute   Onkologia Pediatrikoaren Unitateetan ospitaleratzearen egokitasuna. Unitate horiek gizarte-heziketako arreta eta arreta psikologikoa ere badituzte. Erabakia malgua izango da, adinaren eta minbizi motaren araberakoa, eta, azken buruan, nerabearen eta haren senitartekoen lehentasunen mende ere egongo da.

Haurren zainketa aringarriei dagokienez, eta berrantolaketa honen baitan, minbizi-kasu bat izan edo bestelako patologia-kasua bat izan, Osakidetzak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko etxeko ospitalizazio pediatrikoaren zerbitzua izendatu du erreferentziako zentro gisa, gainerako unibertsitate-ospitaleetako (Araba, Basurtu eta Donostia) etxeko ospitalizazio-zerbitzuetarako; izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean espezializazio bat dago haurrentzako eta nerabeentzako zainketa aringarrietan, pazienteei eta familiei babesa emateko gaixotasunaren fase guztietan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 14a


 

26 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Magil2006
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    @osakidetzaEJGV reordena la atención oncológica infantil. Bienvenidas unidades del adolescente! https://t.co/9qcdOmUHCA

  • @TxusMoreta
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ht…

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [@OsakidetzaEJGV] Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki du haurrentzako arreta onkologikoa bi zentrotan biltzea➡ https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [@OsakidetzaEJGV] Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki du haurrentzako arreta onkologikoa bi zentrotan biltzea➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [@OsakidetzaEJGV] Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki du haurrentzako arreta onkologikoa bi zentrotan biltzea➡ https://t.…

  • @Natxo_Saenz
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ ht…

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    [@OsakidetzaEJGV] Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki du haurrentzako arreta onkologikoa bi zentrotan biltzea➡ https://t.co/erF5pBA35Y

  • @inmaizcoa
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ https…

  • @ObservadorSNS
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza reordena la atención oncológica infantil para prestar una asistencia más especializada y centrada en ... https://t.…

  • @Osarasola
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza reordena la atención oncológica infantil para prestar una asistencia más especializada y centrada en ... https://t.…

  • @LunaNurse86
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ht…

  • @damiguel77
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ https…

  • @es_usenet
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ht…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ https://t.co/N7hve4NzlT

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @lurubeta: Atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ https://t.c

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡https://t.co/JYBVqM6hsI

  • @uriz_javier
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza reordena la atención oncológica infantil para prestar una asistencia más especializada y centrada en ... https://t.…

  • @JASANZMERCK
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Osakidetza reordena la atención oncológica infantil https://t.co/Nzby5kIvH6

  • @lurubeta
    2016.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ https://t.co/UNRmTIaz3j

  • @FansInakiLopez
    2016.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universit. de Cruces y Donostia➡ https:…

  • @jdarpon
    2016.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza reordena la atención oncológica infantil para prestar una asistencia más especializada y centrada en ... https://t.co/n19PZKk5MR

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universit. de Cruces y Donostia➡ https://t.co/g3FJab3Rsr

  • @mbeleni11
    2016.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ ht…

  • @uriz_javier
    2016.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ ht…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    La atención del #CáncerInfantil de @osakidetzaEJGV se concentrará en hospitales universitarios de Cruces y Donostia➡ https://t.co/VQpLSd1zch

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)