Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak Tolosako anbulatoriora eramango du Ibarrako Osasun-Zentroko errehabilitazio-zerbitzua

2016.eko otsailak 12

Tolosaldeako ESIa martxan jarri zenetik abiarazitako hobekuntzen esparruan kokatu beharreko aldaketa bat da, eta osasun-arreta publikoaren kalitatea handituko du eskualdeko herritarrentzat

 

Orain arte Ibarrako Osasun Zentroan zegoen Osakidetzako errehabilitazio zerbitzua behin betiko Tolosako anbulatoriora eramango dute datorren astelehenetik aurrera, 2015eko urtarrilean Tolosaldeako Erakunde Sanitario Integratua abiarazi zenetik egindako hobekuntzen esparruan.

Aldaketak Tolosaldeako ESIko zerbitzuak hobetuko ditu, pazienteentzat ez ezik, baita langileentzat ere, hala Ibarrako Osasun Zentrokoentzat nola Tolosako anbulatorioko errehabilitazio-zerbitzuko instalazio berriei dagokionez.

Horrenbestez, datorren astelehenaren, otsailaren 15aren, 8etatik aurrera martxan izango da Tolosaldeako ESIko errehabilitazio-zerbitzua, irisgarritasun irizpide guztiak beteta. Hari esker, ESIaren biztanle gehieneko gunean zentralizatuko dira zerbitzu guztiak, eta eraikin berean espezialitateen kontsulta guztiak, horrek dakartzan abantaila logikoekin. Hobekuntza nabarmenak ere ekarriko ditu: esaterako, egungo araudiari egokitutako aldagela eta komunak eta isilpekotasun-irizpideak betetzen dituzten guneak.

Baina, aldi berean, Ibarrako osasun-zentroaren erabiltzaileei arreta sanitario hobea emateko ere balioko du. Alde batetik, emaginaren kontsulta eta talde-jardueren aretoa beren jardunerako hobe egokitutako azalerako gune batera eramango dira. Bestaldetik, zentroak hiru kontsulta gehiago izango ditu osasungintzarako.

Tolosaldeako ESIa martxan jarri zenetik Tolosaldeako herritarrei ematen zaien osasun-laguntza publikoa etengabe hobetzeko prozesuan kokatzen da, hain zuzen, lekualdaketa hori. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak 65.000 eurotik gora inbertitu dute zeregin horretan.

ESI izeneko antolaketa-egitura, Osakidetzaren Plan Estrategikoaren baitan kokatua, eta iragan abenduaz geroztik Euskadi osora hedaturik, arreta integraleko eredu bat da. Hain zuzen ere, Europako Osasun Sistema Nazionalen (NHS, National Health Service) zuzendariak, Elisabetta Zanon-ek, beste herrialdeetarako eredugarritzat jo zuena, duela gutxi argitara emandako artikulu batean. Adierazi zuenez, euskal ereduak «hobekuntza garrantzitsuak ekarri ditu eskualdeko osasun-antolaketan eta -laguntzan».

 

 

Tolosa, 2016ko otsailaren 12a

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    #AtenciónSanitaria El servicio de rehabilitación del Centro Salud de Ibarra se traslada al ambulatorio de Tolosa➡ https://t.co/lcInyIrvdA

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    #AtenciónSanitaria El servicio de rehabilitación del Centro de Salud de Ibarra se traslada al ambulatorio de Tolosa➡ https://t.co/lcInyIrvdA

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    #OsasunArreta Osakidetzak Tolosako anbulatoriora eramango du Ibarrako Osasun-Zentroko errehabilitazio-zerbitzua ➡ https://t.co/nYZRrUJs6p

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    #OsasunArreta Osakidetzak Tolosako anbulatoriora eramango du Ibarrako Osasun-Zentroko errehabilitazio-zerbitzua ➡ https://t.co/spqMIJeVY8

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    #AtenciónSanitaria El servicio de rehabilitación del Centro de Salud de Ibarra se traslada al ambulatorio de Tolosa➡ https://t.co/3Peqk7ledT