Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Euskadik Aldaketa Demografikoaren Europako Itunarekin bat egin, eta lankidetzarako eta zahartzaro aktibo eta osasuntsua sustatzeko neurriak abiarazteko konpromisoa hartu du

2016.eko otsailak 12
  • Gainera, Eusko Jaurlaritzak Zahartzaro Estrategia bat diseinatu du, eta EAEn martxan da Euskadi Lagunkoia sarea, mundu mailan udalerri lagunkoi gehien dituen sarea.

Eusko Jaurlaritzak aldaketa demografikoaren Europako Itunarekin bat egin du. Eskualdeetako Lantaldeak sustatzen du ituna, eta 23 herrialdetako erakunde publikoak, gizarte zibileko eragileak eta era guztietako enpresak batu zaizkio honezkero.

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak atxikimendua sinatuta, adineko pertsonentzat eremu lagunkoiak sortzeko Europako sarearen kide da Euskadi. Zahartze demografikoa era positiboan lantzeko arduran, aldaketa demografikoaren Europako Itunak hartu du AFE-INNOVNET sare tematikoaren lekukoa. Eskualdeetako Lantaldeak sustatzen du Europako Itun berri hori; taldearen ustez, Europako erakunde publiko, herritar eta eragile ekonomikoen erronka handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa da biztanleriaren zahartzea.

Euskadik tradizio eta eskarmentu handia du zahartzaro aktiboa eta adinekoentzako eremu lagunkoiak sustatzen. Izan ere, Euskadi Lagunkoi sarea garatu du: 28 udalerri biltzen dituen sare bat, EAEko hiru hiriburuak tartean. Horiek batu dira azkenak sarera. Ekimen horren helburua da adineko pertsonak eta, oro har, herritarrak bizi garen auzoak eta eremuak hobetzeko engaiatzea, aldi berean, guztiontzako inguru lagunkoiagoak sustatzea direlarik. Euskal sare hori Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme ekimenean dago oinarritua; hari esker, punta-puntan da Euskadi arlo horretan; izan ere, mundu osoan udalerri lagunkoi gehien dituen lurraldea da eta, ekimenera hiriburuak, hiriak eta tamaina guztietako herriak gehituta, nazioarteko erreferente bilakatu da.

Eskualdeetako Lantaldeak  iazko abenduan jarri zuen martxan Europako Ituna, eta orotariko erakundeak batu zaizkio honezkero: besteak beste, erakunde publikoak (nazionalak, eskualdekoak nahiz tokian tokikoak), gizarte zibileko eragileak edo enpresa pribatuak. Italiako Udine hiriko alkatea, Furio Honsell, da lehen presidentea.

Ituna sinatuta, Euskadi eta atxikitzen diren beste eragileak abantailazko kokaleku batean jarri dira biztanleriaren zahartzearen tratamendua lantzeko. Ikasteko eta lankidetzan aritzeko aukera ugari izango dute, eta hainbat tresna eskuratuko dituzte adinekoentzat ekimen lagunkoiak praktikaratzeko eta haien eragina neurtzeko. Gainera, zahartzen diren pertsonekin lagunkoiago izaten lagunduko dute Europa.

Itunaren sustatzaileen azken helburua hau da: zahartzaro aktiboa eta osasuntsua sustatzea, ongizatea eta osasuna bultzatzea eta isolamenduaren aurka aritzea, baita narriadura kognitiboa pairatzen dutenen eta haien zaintzaileen artean ere.

Europako Ituna Osasunaren Mundu Erakundearen Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarearekin elkarlanean arituko da. Hain zuzen ere, OMEren arabera, ingurune fisiko eta sozialak ezinbesteko faktoreak dira zahartzen ari direnek ahalik eta luzeen iraun dezaten osasuntsu, independente eta autonomo. Hori dela-eta, adinekoentzako eremu lagunkoiak sustatzea da datozkigun aldaketa demografikoei erantzuna emateko erarik eraginkorrenetakoa, bai Europa mailan nola Euskadin.

Biztanleriaren zahartzea Euskadin

Gaur egun, Euskadin 725.000 herritarrek baino gehiagok dute 55 urte baino gehiago: hau da, hirutik batek, gutxi gorabehera. Teknikoki adinekotzat hartutako euskaldunak, hau da, 65 urte edo gehiago dutenak, 440.000tik gora dira. Azken talde horren herenak 80 urte edo gehiago ditu.

Gainera, biztanleriari buruzko proiekzioek iragartzen dutenez, gora egin du adinekoen ehunekoak. Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, 2029an 65 urtetik gorako 596.000 pertsona baino gehiago izango dira EAEn. Guztizko biztanleriaren % 29 hartuko dute orduan. Urte horretan, milioi bat inguruk izango dituzte 55 urte edo gehiago: alegia, euskal biztanleriaren ia erdiak.

Horiek horrela, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak joan den irailean aurkeztu zuen 2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia, dagokion herrialdean, lurraldean, hirian edo herrian behar bezala integratutako zahartzaro aktibo, positibo eta osasuntsu bat lortzeko. Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak orduan esan zuenez, «orain daukagun erronka handia da zera da: mendetasunik gabe, ahalik eta bizi-baldintza onenetan eta ahalik eta luzeen bizitzeko aukera ematea adinekoei»; baina nabarmendu zuen «biztanleriaren zahartzeak behar gehiago sortuko dituen arren, aukera gehiago ere ekarriko dituela».

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ciber_Abuelos
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @EnvejActivo: Euskadi se compromete a implementar medidas que apoyen el #envejecimientoactivo y saludable. https://t.co/W0MRAypjWc

  • @MatiaFundazioa
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @EnvejActivo: #Euskadi se compromete a implementar medidas que apoyen el #envejecimientoactivo y saludable https://t.co/ftYpHzChV1

  • @EnvejActivo
    2016.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Euskadi se compromete a implementar medidas que apoyen el #envejecimientoactivo y saludable. https://t.co/W0MRAypjWc

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#ENVEJECIMIENTO] #Euskadi se adhiere al Pacto Europeo sobre el Cambio Demográfico ➡ https://t.co/u3hENYV2IZ https://t.co/s8TwG

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#ENVEJECIMIENTO] #Euskadi se adhiere al Pacto Europeo sobre el Cambio Demográfico ➡ https://t.co/u3hENYV2IZ https://t.co/s8TwG

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#ENVEJECIMIENTO] #Euskadi se adhiere al Pacto Europeo sobre el Cambio Demográfico ➡ https://t.co/u3hENYV2IZ https://t.co/s8TwG

  • @AgeFriendlyEU
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @EuskadiLagunkoi: Euskadi se adhiere al Pacto Europeo sobre el Cambio Demográfico @AgeFriendlyEU https://t.co/itDXGpC1gY

  • @EuskadiLagunkoi
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Euskadik Aldaketa Demografikoaren Europako Itunarekin bat egin @Age-Friendly EU https://t.co/e4xG0nWz3g

  • @Aran_Acha
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#ENVEJECIMIENTO] #Euskadi se adhiere al Pacto Europeo sobre el Cambio Demográfico ➡ https://t.co/u3hENYV2IZ https://t.co/s8TwG

  • @EuskadiLagunkoi
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Euskadi se adhiere al Pacto Europeo sobre el Cambio Demográfico @AgeFriendlyEU https://t.co/itDXGpC1gY

  • @EnvejActivo
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Euskadi se compromete a implementar medidas que apoyen el #envejecimientoactivo y saludable. https://t.co/J5eu0CSp2C

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)