Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Artxibo Historikoak Gesto por la Paz erakundearen funts dokumentala jaso du

2016.eko otsailak 12
  • Gaur goizean egin da dokumentazioa Euskadiko Artxibo Historikoan uzteko ekitaldia eta bertan izan dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria Bakearen Aldeko erakundearen ordezkariak.
  • Euskal Herriko Bakearen Aldeko erakundeak amaitu du bere funts dokumentalaren sailkapena eta ordenazioa.
  • Lan hau egin ahal izan da Eusko Legebiltzarraren eta koordinakundearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari  eta Bakearen Aldeko erakundearen laguntzaile eta bazkideen borondatezko ekarpenei esker.

2013ko maiatzaren 4an, ez ohiko batzarrean bilduta, Bakearen Aldeko erakundeak desegitea erabaki zuen, bakearen alde eta giza eskubideen defentsan 28 urtez lanean aritu ondoren.  

Batzar hartan koordinakundearen likidazio-batzorde bati agindu zitzaion Bakearen Aldeko erakundearen legatu material guztia kudeatzeko. Helburua zen legatu hori instituzio batean uztea, ahal izanez gero instituzio publikoa eta materialaren kontserbazio eta mantentze bermeak ez ezik, erraz erabiltzeko, ezagutzera emateko eta aztertzeko aukera emango zuena.

Eusko Legebiltzarrak, 2013ko uztailaren 19an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez, konpromisoa hartu zuen Bakearen Aldeko funts dokumentalaren sailkapena eta katalogazioa babesteko. Dokumentu hartan esaten zen ezen "hitzarmena indarrean egongo harik eta Bakearen Aldeko erakundearen dokumentazioa behin betiko leku batera eramten den arte" Beraz, behin Euskadiko Artxibo Historikoan dagoela, itxitzat jotzen da zikloa. Eusko Jaurlaritzak –Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren bitartez- lagundu egin dio Bakearen Aldeko erakundeari artxiboa katalogatzen eta sailkatzen, bai eta material guztia haren egoitzatik Euskadiko Artxibo Historikora eramaten, eta hantxe gelditu da.

Emandako funts dokumentala hiru bloke handitan antolatua gelditu da:

- Barne antolamendua (barne bilerak, antolamendu-dokmentuak, bazkideen antolamendua…)

- Jarduera publikoa (dokumentazio ohikoa, baita material berezia ere, hala nola pankartak, kartelak, panelak… elkarretaratze isilekin, mobilizazio sozialarekin,, jazarpen-indarkeriaren aurkako kanpainekin, bakerako hezkuntzarekin eta abarrekin lotuak).

- Elkarteko bazkide eta talden artxiboak.

Askotarikoak dira utzitako materialak. Artxibo dokumentalarekin (paperezko dokumentuak biltzen dituzten 181 agiritegi) eta material fotografiko, ikus-entzunezko eta soinudunarekin batera, badira beste euskarri batzuk, hala nola pankartak, kartelak, pinak, pegatinak, etab. 

Beraz, lehen aipatutako 181 agiritegietako dokumentuez gain, beste hauek ere jaso dira:

- 417 deialdi-kartel

- 25 panel, hainbat ekitaldi edo pretsaurrekotan erabiliak  

- Plastiko eta olanezko 1387 pankarta, ekitaldi, elkarretaratze eta abarretan erabiliak

- 64 irudi eta koadro, sari eta aitortza gisa jasoak 27 urtetan zehar

- 81 pegatina, 9 txapa eta 6 pin

- Bandera urdin zati bat bezalako material bereziak

Ekitaldi honen bitartez Euskadiko Artxibo Historikoan uzten da Euskal Herriko Bakearen Aldeko erakundearen memoria, motibazio politikoko indarkeria gaitzesteko herritarren mugimenduarena.

Aurkezpena Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan egin da eta bertan parte hartu dute Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak eta Maite Leanizbarrutiak eta Jesús Herrerok Bakearen Aldeko erakundearen izenean.

 

*Atxikitako PDF artxiboan zehaztasun handiagoz kontsulta daiteke Bakearen Aldeko Koordinakundeak Euskadiko Artxibo Historikoaren esku utziko duen funts dokumentalaren edukia, bai eta esku-aldatze hau ahalbidetu duen akordioaren kronologia ere

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inesrora
    2016.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @FantovaFernando: Gracias @JesHerrero @Maritxu30 @TxemaUrkijo y + d @GestoporlaPaz #GestoPorLaPaz @Gob_eus @Irekia @PVasco_EuskoL https:…

  • @IsabelUrkijo
    2016.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @FantovaFernando: Gracias @JesHerrero @Maritxu30 @TxemaUrkijo y + d @GestoporlaPaz #GestoPorLaPaz @Gob_eus @Irekia @PVasco_EuskoL https:…

  • @jmbarandiaran
    2016.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @FantovaFernando: Gracias @JesHerrero @Maritxu30 @TxemaUrkijo y + d @GestoporlaPaz #GestoPorLaPaz @Gob_eus @Irekia @PVasco_EuskoL https:…

  • @mangelesky
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @FantovaFernando: Gracias @JesHerrero @Maritxu30 @TxemaUrkijo y + d @GestoporlaPaz #GestoPorLaPaz @Gob_eus @Irekia @PVasco_EuskoL https:…

  • @TxemaUrkijo
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @FantovaFernando: Gracias @JesHerrero @Maritxu30 @TxemaUrkijo y + d @GestoporlaPaz #GestoPorLaPaz @Gob_eus @Irekia @PVasco_EuskoL https:…

  • @JesHerrero
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @FantovaFernando: Gracias @JesHerrero @Maritxu30 @TxemaUrkijo y + d @GestoporlaPaz #GestoPorLaPaz @Gob_eus @Irekia @PVasco_EuskoL https:…

  • @Mleanizbarrutia
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @FantovaFernando: Gracias @JesHerrero @Maritxu30 @TxemaUrkijo y + d @GestoporlaPaz #GestoPorLaPaz @Gob_eus @Irekia @PVasco_EuskoL https:…

  • @Maritxu30
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @FantovaFernando: Gracias @JesHerrero @Maritxu30 @TxemaUrkijo y + d @GestoporlaPaz #GestoPorLaPaz @Gob_eus @Irekia @PVasco_EuskoL https:…

  • @FantovaFernando
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Gracias @JesHerrero @Maritxu30 @TxemaUrkijo y + d @GestoporlaPaz #GestoPorLaPaz @Gob_eus @Irekia @PVasco_EuskoL https://t.co/i8o7thjNIl

  • @Mleanizbarrutia
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Memoria Euskadiko Artxibo Historikoak Gesto por la Paz erakundearen funts dokumentala jaso du ➡ https://t.co/FkwVULcmm0

  • @Mleanizbarrutia
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Memoria El Archivo Histórico de Euskadi recibe el fondo documental de Gesto por la Paz ➡ https://t.co/5eHCGNAWtK

  • @argomezmoral
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Memoria Euskadiko Artxibo Historikoak Gesto por la Paz erakundearen funts dokumentala jaso du ➡ https://t.co/FkwVULcmm0

  • @Garmiren
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Memoria El Archivo Histórico de Euskadi recibe el fondo documental de Gesto por la Paz ➡ https://t.co/5eHCGNAWtK

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    #Memoria El Archivo Histórico de Euskadi recibe el fondo documental de Gesto por la Paz ➡ https://t.co/5eHCGNAWtK

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    #Memoria Euskadiko Artxibo Historikoak Gesto por la Paz erakundearen funts dokumentala jaso du ➡ https://t.co/FkwVULcmm0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko Presidentea; Maite Leanizbarrutia eta Jesús Herrero (Gesto por la Paz)