Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Telelaguntzako BetiON zerbitzu publikoak abian jarri du Zaintzailea Laguntzeko Telelaguntza Plan (ZLTP) berritzailea

2016.eko otsailak 11

Hamahiru etxebizitzatan abiarazi dute proiektu pilotua, zaintzaileen lana errazteko eta laguntzeko, haien bizi-kalitatea hobetzeko, eta mendeko pertsonaren zaintza hobetzeko asmoz. 

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Telelaguntza Zerbitzu Publikoak, betiONek, zaintzaileak babesteko proiektu aitzindari eta berritzaile bat abiarazi du. Zaintzailea laguntzeko telelaguntzako plana da, hain zuzen, eta jada martxan dute fase pilotua.

Hala, hamahiru etxebizitzatan abian da jada programa; Bilbo Handian (Bizkaia) bizi diren mendeko 16 pertsona zaintzen dituzten 15 zaintzaileri ematen die zerbitzu. Kasu horiek 2015 urte amaieran hautatu ziren, aurrez ezarritako irizpideekin bat datozelako: hau da, memoria eta/edo orientazio-narriadura agertzen duten pazienteak zaintzen dituzten pertsonak dira. 

ZLTPak barne hartzen du zaintzaileen premiak ere asetzea. Horretarako, taldeko prestakuntza-tailerrak antolatzen ditu betiONek, Telelaguntzako Zerbitzu Publikoak, zaintzari lotutako egoerei eraginkorki aurre egiteko jakintzaz eta trebeziez hornitzeko zaintzaileak, besteak beste, honako hauekin loturan: emozioen kudeaketa mendeko pertsonekin, adinekoen osasun fisiko eta funtzionala, Alzheimerdun gaixoen nahasmendu psikologikoak eta jokabide-nahasmenduak, eta etxebizitzaren egokitzapena. Azken helburua, batetik, zaintzaileen lana laguntzea eta babestea eta haien bizi-kalitatea hobetzea da; bestetik, mendeko pertsonen zaintza ere hobetzea.

Talde-bilera horietan, beren zaintzapekoekin suertatutako egoerei buruzko esperientzia nahiz sentimenduak trukatzeko aukera ere badute zaintzaileek. 

Bizikidetza-/zaintza-unitate bakoitzari betiON telelaguntzako arreta-zentro bateko profesional bat esleitzen zaio, zerbitzuaren eta zaintzailearen arteko lotura beharrezkoa ezartzeko, zaintza-lana egiten duenaren bizi-kalitatea handitzea eta mendeko pertsonarekiko arreta hobetzea izan dadin emaitza.

BetiON telelaguntzako arreta-zentroak ZLTParen fase pilotuan parte hartzen duen etxebizitza bakoitzeko zaintzapeko eta zaintzaileen jarraipena egiten du. Jarraipena zaintzaren premia zehatzetara eta familia bakoitzaren ahultasun-mailara egokitzen da. Era berean, etxez etxeko jarraipen-bisitak egingo dira, zaintza-koordinatzaile baten bitartez. Hark mendekoaren zaintza hobetzeko jardunbideak zehazten lagunduko dio zaintzaileari. 

Programa berritzaile horren kalitatea handitze aldera, berariazko prestakuntza-ikastaroak gauzatu dira proiektuan parte hartzen duten betiONeko langile guztiekin. 

Zaintzaileak gaitzeko egin diren lehenengo tailerretan, langileek argi eta garbi hauteman dute parte-hartzaileek balio handia ematen dietela beste zaintzaileen bizipen eta aholkuei.

Tailerretan zaintzaileei entzundako adierazpen batzuk dira honako hauek:

-       «Jakina, niri bezala», zioen zaintzaile batek beste zaintzaile baten bizipena entzutean.

-       «Berdin-berdin gertatzen zait niri» zioen beste batek, anai-bikote baten zaintzari buruzko anekdotak entzuten.

-       «Bai, bada, orain ohartzen naiz» adierazten zuen zaintzaile batek, erabat txundituta tailerreko irakasleak egoerari buruz egindako azterketa entzutean.

-       «Ni, nondik hasiko naiz? Bera ni ondoan nauenean dago pozik. Askatasun handiagoa nahi dudan?» «Ba, bai» jakinarazten zuen zaintzaile batek aurkezpenaren hasieran.

Zaintza-lanak betetzen dituen pertsonaren profila hau da: emakumezkoa, 75 urtetik gorakoa, eta mendeko pertsonarekin batera bizi da.

Zaintzaileek benetan beharrezkoa dute adinekoaren zaintzari arrakastaz aurre egiteko tresna, teknika eta baliabideak ezagutzea, eta premia horri erantzuteko sortu zen proiektua. Eusko Jaurlaritzaren nahiaren isla da; hau da, zaintzaileen bizi-kalitatea eta eguneroko lana hobetzea. Programa fase pilotuan dago eta aurten amaituko da; orduan aterako dituzte ondorioak.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @suhigaratxipi
    2016.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    "El Servicio de Teleasistencia BetiON pone en marcha el Plan de Teleasistencia de Apoyo a la persona Cuidadora" https://t.co/bgajbf4VN9

  • @Teleasistencia_
    2016.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    BetiON pone en marcha el innovador Plan de Teleasistencia de Apoyo a la persona Cuidadora (PTAC) https://t.co/s73mzYvOke

  • @TELEVIDASS
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    El Servicio Público de Teleasistencia BetiON pone en marcha el innovador Plan de Teleasistencia de Apoyo a la pe... https://t.co/OttQYYeg3E

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)