Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Langile publikoek antzinatasunagatiko egun libreak 2016an berreskuratzea proposatu die Eusko Jaurlaritzak sindikatuei

2016.eko otsailak 11
  • Seigarren hirurtekoa betetzerakoan, Euskadiko Administrazio Publikoko langileek bi egun libre gehigarri izango dituzte, bai eta beste egun bat ere, hirurteko bakoitzeko, zortzigarrenetik aurrera.
  • Gobernuak 2012ko aparteko pagaren % 25 apirilean ordainduko du.
  • Guztira, langile publikoen soldata- eta lan-baldintzak hobetzeak 106 milioi euro inguruko inbertsioa eragingo du 2016an.

Gaur goizean, 11:00etatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrak beste bilera bat egingo du. Zentral sindikalak deitu dituzte bilerara –ELA, LAB, CCOO eta UGT–; horiek, bada, Euskal Administrazio Publikoko ia 70.000 langileak ordezkatzen dituzte. Gobernuaren aldetik, Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearreta eta honako zuzendari hauek parte hartzen dute: Juan María Barasorda (Funtzio Publikoa), Estefanía Gordoa (Lan Harremanak), Maite Iruretagoiena (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea), eta Giza Baliabideetako arduradun hauek: , Jose María Armentia (Osakidetza), Karmele Arias (Ertzaintza), Jon Uriarte (Justizia Administrazioa) eta Konrado Mugerza (Hezkuntza). 

Eusko Jaurlaritzak zentral sindikalei proposatu die euskal langile publikoek antzinatasunagatiko egun libreak, «kanoso» delakoak, berreskuratzea. Espainiako Gobernuak 2012an kendu zituen egun horiek. Horrela, Euskadiko Administrazio Publikoko langileek honako hauez gozatzeko eskubidea izango dute: «bi egun osagarri baliatzeko eskubidea, seigarren hirurtekoa betetakoan, eta zortzigarren hirurtekotik aurrera egun bat gehiago erantsiko zaio, betetako hirurteko bakoitzeko. Kasuan-kasuko hirurtekoa betetzen den egunaren biharamunean sortzen da eguna hartzeko eskubidea». Neurri horren eragin ekonomikoa 6 milioi euro ingurukoa izango da eta haren indarraldiaren hasiera 2016ko urtarrilaren 1ean ezarriko da.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak 2012an Espainiako Gobernuak kendu zuen aparteko pagaren % 25 apirilean ordainduko du.

Neurri horien eta Eusko Jaurlaritzak hartu dituen beste neurri batzuen –soldata % 1 igotzea, asteko 35 orduko lanaldia eta norberen aferengatiko 6 egun libre berreskuratzea– helburua da 2010etik hona Espainiako Gobernuak funtzio publikoan ezarri dituen murrizketen ondorioak arintzea, aurrekontuekiko zorroztasun ekonomiko handiz, gainera. Guztira, euskal administrazio publikoko langileen lan-baldintzak hobetzeko neurri hauek 106 milioi euro inguruko inbertsioa eragingo dute 2016an.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos propuesto a las centrales sindicales que el personal público recupere los días libres por antigüedad en 2016 ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    Hemos propuesto a las centrales sindicales que el personal público recupere los días libres por antigüedad en 2016 ➡ https://t.co/1f0SIr3Wso

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    [MURRIZKETAK] Langile publikoek antzinatasunagatiko egun libreak 2016an berreskuratzea proposatu diegu sindikatuei ➡ https://t.co/EvpOiG39rs

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)