Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gardentasun legea saio aldi honetan onar dadin ahalegina egiteko eskatu die Legebiltzar-taldeei

2016.eko otsailak 10
  • Arauak hiru maila instituzionalei eragingo die eta ezinbestekoa da euskal Administrazio Publikoen berrikuntza eta modernizazioari aurre egiteko. Orobat, legez taxutuko ditu herritarren parte-hartzerako, gardentasunerako eta herritarren lankidetzarako eskubideak.
  • Etorkizuneko legeari esker, gardentasun-estandarren arloko buruan jarraituko du Euskadik, eta Europako administrazio publikoen maila berean jarriko dira Euskadikoak. Izan ere, han, dagoeneko indarrean dira alderdi horiek arautzen dituzten legeak. 
  • Araudiak Gardena (Gardentasunaren Euskal Agentzia) sortzea ahalbidetuko du, herritarren informazio-eskaerei 15 eguneko epean erantzuteko betebeharra ezarriko die euskal administrazioei, eta «araugintzako herri-ekimenak» garatuko ditu.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, talde politikoei Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte-hartzearen eta Gobernu Onaren Lege-proiektuaren berri emateko. Proiektua 2015eko azaroko gobernu-kontseiluan onartu zuen Jaurlaritzak.

Ezinbesteko proiektua da Euskal Administrazio Publikoaren berrikuntza eta modernizazioari aurre egiteko, eta legez taxutuko ditu herritarren zenbait eskubide: parte-hartzekoa, gardentasunerakoa eta herritarren lankidetzarakoa. Horiexek izan behar dute, hain zuzen ere, XXI. mendeko administrazio publikoaren oinarriak. Gainera, araudiari esker, Euskadik gardentasun-estandarren alorreko lidergoari eutsiko dio, eta Europako administrazioen mailan jarriko da, haiek dagoeneko badute-eta alderdi horiek arautzeko legeria.

Testuan, aintzat hartu dira legearen eraginpeko kolektiboek aurkeztutako alegazioak (Foru Aldundiak, EUDEL, sindikatuak, EGK, etab.); horrez gainera, legebiltzarreko talde nagusiekin aldebiko bilerak egin ondoren onartu zuen Gobernu Kontseiluak eta, horrenbestez, zuzenketa asko sartu dira.

Hori guztia dela eta, legea saio aldi honetan onartzeko beharrezko diren ahaleginak egiteko eskatu die Herri Administrazio eta Justizia sailburuak talde politikoei.

PROIEKTUAREN GAKOAK

Euskal Sektore Publikoaren Gardentasuna, Herri Partaidetza eta Gobernu Onaren Lege-proiektuak sektore publikoaren funtzionamenduaren funtsezko ardatzak arautzen ditu, herritarren eskubide berrien inguruan arautu ere. Hau da: politika publikoak ebaluatzeko eskubidea, gai publikoetan parte hartzekoa eta Euskadiko administrazio publikoek sortutako informazio guztia libreki eta gardentasun osoz eskuratzekoa. Hiru maila administratiboei eragingo die, bai eta haien mendeko erakunde instrumental guztiei ere, euskal erakunde publiko bakoitzak barne-antolakuntzarako duen autonomia gorabehera.

Bost titulu, 82 artikulu, bi xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor eta bi azken xedapen ditu. Besteak beste, hauek arautzen ditu:

  • «Gardena–Gardentasunaren Euskal Agentziaren» sorrera (67. artikulua). Agentzia horrek izango du herritarren informazio-eskubidea babesteko ardura; berak ebatziko ditu, halaber, gardentasunerako eskubidetik eta datu pertsonalen babeserako, segurtasun publikorako, bizitza pribatua izateko, sekretu profesionalerako nahiz jabetza intelektual eta industrialerako eskubideetatik eratorritako gatazkak. Organo independente moduan funtzionatuko du, bost urteko presidentzia berritu ezin batekin, eta prestigio aitortuko profesional trebe batek beteko du postu hori. Haren aholku-batzordea euskal erakunde guztietako pertsonek osatuko dute: Eusko Legebiltzarrekoak, Herri-Kontuen Euskal Epaitegikoak, Arartekokoak, Datuen Babeserako Agentziakoak, Eusko Jaurlaritzakoak, Foru Aldundietakoak, EUDELkoak eta Euskal Herriko Unibertsitatekoak.
  • Araua onartzen denetik aurrera, Euskadiko administrazio publiko guztiek erantzun beharko dituzte herritarrek egindako informazio-eskaerak, 15 egunetik beherako epean (44. art.) erantzun ere. Eusko Jaurlaritza horretan ari da, jada, iaztik 20 egun baino gutxiagoko epean erantzuten.
  • Lege-proiektuak kapitulu oso bat eskaintzen dio herritarrek publizitate aktiborako eta datuen zabalkunderako duten eskubideari: hain zuzen, II. kapitulua. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko argitaratzen du nazioartean erreferentzia diren erakundeek eskatutako informazio guztia, www.euskadi.eus webgunean. Horrela, lehen postua lortu zuen autonomia-erkidegoen rankingean, 2012 eta 2014 urteetan. Lege-proiektuak gardentasun-eskakizunen maila handitzen du, eta informazioa argitaratzeko betekizuna hedatzen du, hauek ere har ditzan barne: Gobernu Planaren ezarpenaren jarraipenari buruzko informazioa, aholku- eta partaidetza-organoen jarduerari buruzkoa, Gobernuaren giza-baliabideen eta lan-baldintzen antolamendu-planei buruzkoa, politika publikoen ebaluazioari eta arauen eraginei buruzkoa, hautaketa-prozesuei eta zuzendariek nahiz goi-zuzendaritzako langileek finkatutako helburuei eta lortutako emaitzei buruzkoa, bai eta zenbateko gastu publikoa egin den publizitate kanpainetan, zenbat sindikatuko liberatu dauden, zenbat ordu sartzen dituzten eta horri lotutako kostuak, etab. ere.
  • Alderdi berritzaileenetako bat da, halaber, herritarrek parte har dezaketen arauak hedatzen dituela. Hala, onartzen denetik, araugintzako herri-ekimena (65. art.) gehituko zaio legegintzako herri-ekimen ezagunari, Gobernuak garatutako araudi dekretuetara hedatzeko herritarren parte-hartzea. Edozein pertsonak edo edozein ordezkari-taldek izango du bere intereseko gaietan araugintzako ekimenak sustatzeko eskubidea.
  • Helburu berarekin sortuko da Gobernu Irekiaren Plataforma, eta funtzio hauek izango ditu: EAEko Administrazio Publikoaren eta herritarren etengabeko elkarreragina, informazioa zabaltzea, herritarrek Internet bidez adierazitakoa aintzat hartzea, herritarren ekarpenak erakustea eta koordinatzea, bi aldeko elkarrizketa bultzatzea, herritarren ekimena sustatzea gai publikoetan eta denon mesederako proiektuetan lankidetza publiko-pribatua sustatzea. 

(Itsatsitako argazkiak, Legebiltzarrak lagatakoak dira)

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi contará con una agencia, independiente, Gardena, para proteger el derecho a obtener información pública ➡ https://t.co/

  • @OrrantiaTar
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno vasco pide a los grupos parlamentarios un esfuerzo para que la Ley de... https://t.co/iTFhdBevgx

  • @capelastegui
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi contará con una agencia, independiente, Gardena, para proteger el derecho a obtener información pública ➡ https://t.co

  • @Maite_Villama
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno vasco pide a los grupos parlamentarios un esfuerzo para que la Ley de... https://t.co/XXqTQUHDyu

  • @TWUBER
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Gardentasun legea saio aldi honetan onar dadin ahalegina egiteko eskatu die Legebiltzar-taldeei ➡ https://t.…

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Gardentasun legea saio aldi honetan onar dadin ahalegina egiteko eskatu die Legebiltzar-taldeei ➡ https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Gardentasun legea saio aldi honetan onar dadin ahalegina egiteko eskatu die Legebiltzar-taldeei ➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Gardentasun legea saio aldi honetan onar dadin ahalegina egiteko eskatu die Legebiltzar-taldeei ➡ https://t.…

  • @GlaciarBlue
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi contará con una agencia, independiente, Gardena, para proteger el derecho a obtener información pública ➡ https://t.co

  • @Inaki_Regidor
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi contará con una agencia, independiente, Gardena, para proteger el derecho a obtener información pública ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Euskadi contará con una agencia, independiente, Gardena, para proteger el derecho a obtener información pública ➡ https://t.co/Wxp8qOQq4M

  • @Gob_eus
    2016.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Gardentasun legea saio aldi honetan onar dadin ahalegina egiteko eskatu die Legebiltzar-taldeei ➡ https://t.co/YeK04L4ZLT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)