Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek Sondikan Inauteriak direla eta, trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2016.eko otsailak 10

Euskotrenek Txorierriko linean ostiral gauean, otsailak 12, eta larunbat gauean, otsailak 13, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Sondikan ospatuko diren 2016ko Inauteriak direla eta.

Zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek dira:

LUTXANA – LEZAMA:

Ostirala, otsailak 12
Gaueko zerbitzuak egongo dira eta trenak Lutxanatik ondorengo orduetan irtengo dira: 23:09, 0:02, 2:00, 5:00, 5:31 eta 6:00etan.

Larunbata, otsailak 13
Ohiko gaueko zerbitzua tren bereziekin indartuko da, hori dela eta ordu betez behin gau osoan zehar trenen zirkulazioa egongo da eta Lutxanatik ondorengo orduetan irtengo dira: 23:09, 0:02, 1:00, 2:00, 3:00, 4:00, 5:00, 5:31 eta 6:00etan.

LEZAMA – LUTXANA:

Ostirala, otsailak 12
Gaueko zerbitzuak egongo dira eta trenak Lezamatik ondorengo orduetan irtengo dira: 23:35, 0:30, 5:30, 6:00 eta 6:30ean.

Larunbata, otsailak 13
Ohiko gaueko zerbitzua tren bereziekin indartuko da, hori dela eta gau osoan zehar ordu betez behin trenen zirkulazioak egongo dira eta Lezamatik ondorengo orduetan irtengo dira: 23:35, 0:30, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30, 5:30, 6:00 eta 6:30ean.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko