Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak landa-ekonomiaren egoera hobetzeko ekimenak aurkeztu ditu Bruselan

2016.eko otsailak 10

Gasteizko gobernuak sektorearen berrikuntza eta modernizazioari buruzko sei zuzemen proposatu ditu.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, Eskualdeetako Lantaldearen osoko bilkuran parte hartzen ari da egunotan; bertan, eskualde nahiz hiriek Europako etorkizuneko legeen gainean agertuko duten jarrera eztabaidatuko dute.

Abagune honetan, Euskadiko gobernuaren arduradunak sei zuzemen aurkeztu ditu, zeinetan bereziki azpimarratzen baita Europako araudiak mendiguneei eskainitako aitorpen berezia; horiek horrela, aintzat hartu behar da landa-ekonomiaren garapenari eta hartuko diren neurriei heltzeko orduan.

Era berean, arretagunea landa-eremuen premia teknologikoen gainean jarri nahi duten ekimenak aurkeztu dira; ildo horretan, lurralde osoan Interneterako sarbide azkar eta eraginkorra izateko, errentagarritasun-irizpideei erreparatuko ez dieten irtenbide digitalak har daitezela proposatu dute. Landatarra ez dago abangoardiako berrikuntza eta jarduerarekin lehian.

Eusko Jaurlaritzak, halaber, nekazaritzak landa-ekonomia osoan duen garrantzia azpimarratu du. Orobat, landa-ingurunera bideratutako funtsak koordinatu daitezela eskatu du, hala nekazaritzarako esleitutakoak nola bestelako jarduera ekonomikoetara, azpiegituretara nahiz zerbitzuetara bideratutakoak, eraginkortasun handiagoa lortzearren.

 Era berean, landa arloko ikerketa zientifikoko programak bereziki mendiguneetara bideratzeko asmoa du Euskadik, bai eta nekazaritzako familia-enpresa txikietarako, gizarte osoari ekar diezaioketen eragin positiboa dela eta.

Eskualdeen Lantaldearen osoko bilkuran Europar Batasuneko zenbait ordezkari garrantzitsuk parte hartzen dute: esaterako, Donald Tusk, Europar Kontseiluko presidentea; Corina Creţu, Eskualde Politikako komisarioa; Tibor Navracsics, Hezkuntza, Kultura; Gazteria eta Kiroleko komisarioa eta Ronald Plasterk, Herbeheretako barne-ministroa eta Erresumaren harremanetarakoa.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PhmConsultoria
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ACCIÓN EXTERIOR] El Gobierno Vasco presenta en Bruselas iniciativas para mejorar la situación de la #EconomíaRural➡ https://t

  • @aitor_c
    2016.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ACCIÓN EXTERIOR] El Gobierno Vasco presenta en Bruselas iniciativas para mejorar la situación de la #EconomíaRural➡ https://t

  • @garrohuertjos
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ACCIÓN EXTERIOR] El Gobierno Vasco presenta en Bruselas iniciativas para mejorar la situación de la #EconomíaRural➡ https://t

  • @cseiriz
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta en Bruselas iniciativas para mejorar la situación de la economía rural https://t.co/AoJKXHrpHx

  • @cseiriz
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ACCIÓN EXTERIOR] El Gobierno Vasco presenta en Bruselas iniciativas para mejorar la situación de la #EconomíaRural➡ https://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)