Berriak
Eu

Euskadiko ur-masen egoera ekologikoaren berri emateko laburpen-txostena aurkeztu du URAk

2016.eko otsailak 10

Txostena Ur-masen egoera ekologikoa ezagutzeko programak  20 urtetan zehar  bildutako datuetan oinarritzen da

 Programa hori uren osasun ekosistemikoa aztertzeko termometrotzat jotzen da. Izan ere,  uren kalitate fisiko-kimikoa, nahiz biotaren egoera, nahiz habitat fisikoaren ezaugarriak (morfología, landaredia…) aintzat hartu eta egoera nolakoa den azaltzeko datuak eskaintzen ditu

Administrazio hidraulikoaren Plangintza hidrologikoaren eta uraren erakunde kudeatzaileen lehentasun handieneko xedea da ur-masek egoera on bat lortzea: ezbairik gabe,ingurumen-erronka nabarmenetakoa herri-mailan

Vitoria-Gasteiz. 2016.02.10. Uraren Euskal Agentziak plazaratu berri du gaur Euskadiko ur-masen egoera ekologikoaren eboluzioa azaltzeko laburpen-txostena; azken 20 urtetan, Ur-masen egoera ekologikoa ezagutzeko programak  bildutako datuak oinarri, egoeraren  ikuspuntu orohartzaile bat zehazteko xedearekin. Agiriak eskuragarri esteka hauetan.

Agiria

Agiri-laburpena

Hastapenetatik gaurdaino, 20 urtetan zehar, Programa hori sendotu eta zehatzago jardutea lortu da: batik bat, kontrolguneak gehitu, analisi-mota gehiago egin, eta araudiak eta zientzia-garapenak ekarritako aldaketak  aintzat hartzeko metodologia zehatzagoak hartu dira kontutan. Programak sortutako datu-metatzea eskuragarri izan dira beti URAren  webgunean, eta,  urte horietan zehar, erakunde interesatuei helarazi zaie.

Oraingo txosten honetan, aldiz, plazaratzen dena honakoa da: EAE osoko ur-masen azken 20 urteetako eboluzioaren ikuspuntu orokorraren laburpena.

Ur-masen egoera ekologikoa ezagutzeko programak  EAEko azaleko  urak (ibaiak, itsasadarrak, kostaldeko urak, aintzirak, hezeguneak),  lurpeko urak eta gune babestuetako urak aztertzen ditu.

Helburua, agerikoa: ur-masen egoeraren argazki orokor osoa eta koherentea ematea; ur-masa bakoitzean ezarritako ingurumen-helburuak zenbateraino betetzen diren ikustea eta, bidenabar, aztertzea Plangintza Hidrolokoak ur-masa horien ingurumen-hobekuntzarako neurriak zein eraginkor  diren. Bada programa hori ur-masen “termometro” edota “estetoskopiotzat” jotzerik; alegia, urak nola dauden hausnartzeko tresna da, haien eboluzioaren nondik norakoak ikusteko baliogarria, edota oneranzko eboluzio hori indartzeko balizko neurri berriak aurreikusteko .

Ekosistema akuatikoen degradazio sistematiko horren inflexio-puntu bat zehaztu beharko balitz, gogoratu beharko litzateke hiriko hondakin-uren tratamendurako 1991ko zuzentarauaren transposizioa. Berau indarrean sartzeak Euskadin saneamendu sistemak eta hiriko hondakin-uren araztegiak eraikuntza eta ustiaketa bultzatu zuen, gaur egun oraindik amaitu gabe dagoen lana. Horrekin batera industriak kutsadura maila murriztu egin zuen, alde batetik asko kutsatzen zuten hainbat industria desagertu zirelako eta,  beste alde batetik, horietako askotan  arazteko berezko prozesuak abian jarri zituztelako.

Saneamendu sistema berri horiek martxan jartzen ziren heinean beharrezkoa ikusi zen datuak biltzea: beste batzuen artean,  berrikuntzek ingurune urtarrean zeukaten eragina ezagutu ahal izateko; hala indarrean zeuden sistema berrien eraginkortasuna ebaluatzeko, nola saneamendu sistema edota  araztegi berrien plangintza egiteko.

Alegia, erreminta bat behar zen ikusteko ea saneamendua hobetzeko jarritako neurriek ekosistema urtarren lehengoratze helburua betetzen zuten, eta,  horrela ez izatekotan, arrazoiak zehaztu eta egoera zuzentzeko.

Hasieratik, EAEko kontrolerako sarea “uren kalitateaz” haratago joaten saiatu zen: sareak ekosistema urtarren jokaera ezagutzen saiatu zen, horretarako adierazle biologiko zehatzak kontuan hartuz. Gainera, sareak kontrolerako puntuak sartzen hasi zen sistema mota desberdinetan – ibaiak, estuarioak eta kosta – kontrol gero eta zabalago bat lortzeko: kontrolatuta dauden ur masen kopurua hirukoiztu eginda 1994 urtetik hona.

Egoera ekologikoaren jarraipenean egindako ahalegina zilegi da EAEko administrazioek bilatzen duten ekosistema urtarraren hobekuntzaren helburuaren tamaina aintzat hartzen badugu. Horren eredu gisa balio lezake 2027ra begira EAEko demarkazio hidrografikoetako plan hidrologikoek dituzten aurreikuspenak. Antzemandako arazoak konpontzeko administrazio guztiek aurreikusitako aurrekontuak 1.540 milioi eurora heltzen da.  Ingurumen helburuei dagokien inbertsioa aurrekontu horren %50 suposatzen du (ingurumen helburuak, funtsean, honako honetan zehazten dira: oraindik falta diren hondakin-uren saneamendu sistema eta araztegiak egin eta horien ustiaketaren kostuak – aurrekontu tarte horren bi herenak –;era berean, ingurune urtarra hobetzeko beste ekintza batzuk).

Uraren Euskal Agentziak 2 milioi  euro inguru inbertitzen ditu urtero ur-masen eta ingurune-urtarraren babesguneen egoera ezagutzeko kontrol-sareetan. Ahalegin honetaz gain, badira aipatzekoak ere beste erakunde  batzuek Euskadin kudeatzen dituzten kontrol-sareak: Kantauriko eta Ebroko konfederazio Hidrografikoek, Foru Aldundiek edota Ur-Partzuergoek kudeatutakoak.

Ur-masen egoeraren laburpen-txosten hori urtero  plazaratuko da aurrerantzean; interesatutako publikoei eta erakundeei  uraren esparruko informazioa helaraztea URAren lan-ildo nabarmen bat baita.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @NaturZientziak
    2016.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - URA presenta un informe síntesis del estado ecológico de las masas de agua en Euskadi https://t.co/HrfsTHL8v4

  • @xabicano
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - URA presenta un informe síntesis del estado ecológico de las masas de agua en Euskadi https://t.co/HrfsTHL8v4

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadiko ur-masen egoera ekologikoaren berri emateko laburpen-txostena aurkeztu du URAk https://t.co/qLrGffyi2t

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - URA presenta un informe síntesis del estado ecológico de las masas de agua en Euskadi https://t.co/HrfsTHL8v4

  • @haizeaikerketa
    2016.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: Informe síntesis del estado ecológico de las masas de agua en Euskadi 1994-2014 https://t.co/rGUOjTqSp3 https://t.co/tuoG67tIJ0

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)